Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Chris McGrath/Getty Images

Gerrak | Zer egingo du Jainkoaren Erreinuak?

Gerrak | Zer egingo du Jainkoaren Erreinuak?

 Gerrak izugarrizko sufrimendua eta mina eragiten ari dira munduan. Ikusi, adibidez, hurrengo txostenek esaten dutena:

  •   Aurreko urtean gerraren ondorioz hil den jende kopurua, 1994​tik gaur egunera arte urtero hil den kopurua baino handiagoa izan da, bereziki Etiopian eta Ukrainan egon diren gerrengatik (Osloko Bakearen Ikerketa Institutua, 2023​ko ekainak 7).

  •   Ukrainako gerra 2022​an okerrera joan den gerretako bat da. Urte horretan biolentzia politikoak % 27​a gora egin du mundu osoan zehar aurreko urtearekin konparatuta, eta 1.700 milioi pertsonengan izan du eragina (Gatazka armatuen lokalizazio eta gertaeren datuen proiektua [ACLED], 2023​ko otsailak 8).

 Bibliak esperantza ematen digu. Honek dio: «Erreinu bat ezarriko du zeruko Jainkoak: ez dute inoiz ere hondatuko» (Daniel 2:44). Erreinu edo gobernu honen aginpidean, Jainkoak «mundu osoan guduak geldiarazi» egingo ditu (46. Salmoa 10 [46:9, NWT]).