Amaituko al da inoiz gobernuen ustelkeria?
Gobernuetako funtzionarioen ustelkeria ondorio larriak dakartzan mundu-mailako arazoa da. a Adibidez, COVID-19 pandemian zehar, herrialde desberdinetako funtzionarioak salatuak izan dira pandemiari aurre egiteko diruarekin aberasteagatik. Ondorioz, jendeak ezin izan du beharrezko osasun arreta jaso, izugarrizko sufrimendua eta heriotza eraginez.
Gobernuetako ustelkeriaren eragina oso zabalduta dago. Britainia Handiko lehen ministro ohiak, David Cameron-ek, honela azaldu zuen: «Ustelkeria sare handi eta korapilatsu bat da, eta herrialde guztiak harrapatuta ditu».
Hala ere, ziur gaude laster gobernu guztien ustelkeria amaitu egingo dela. Zergatik dakigu hau? Ikusi Bibliak dioena Jainkoak egingo duenari buruz.
Zergatik dakigu Jainkoak ustelkeria ezabatuko duela?
Jainkoak honakoa dio: «Nik, Jaun [“Jehoba” b, NWT] honek, zuzenbidea dut maite, lapurreta eta bidegabekeria gorroto» (Isaias 61:8). Jainkoa jendearen sufrimenduaz ohartzen da ustelkeriaren ondorioz sufritzen duenean (Esaera Zaharrak 14:31). Berak honakoa promesten du: «Errukarriak zapaltzen dituztelako, […] oraintxe jaikiko naiz» (12. Salmoa 6 [12:5, NWT]).
Zer egingo du Jainkoak? Dauden gobernuak hobetu beharrean, bere zeruko gobernuarekin ordezkatuko ditu, hau da, «Jainkoaren erregetza» edo Erreinuarekin (Markos 1:14, 15; Mateo 6:10). Bibliak honakoa dio: «Erreinu bat ezarriko du zeruko Jainkoak. […] Beste erreinu guzti horiek suntsitu eta desagerraraziko ditu eta berak bakarrik iraungo du betiko» (Daniel 2:44, NWT). Jainkoak era honetara amaituko du gaur egun ikusten dugun ustelkeriarekin.
Ustelkeriarik gabeko gobernu bat
Nola dakigu Jainkoaren Erreinuaren gobernua ez dela ustelkeriaz kutsatuko? Azter ditzagun hurrengo ideiak:
1) Boterea. Erreinuak Jainko Ahalguztidunarengandik jasotzen du boterea (Apokalipsia 11:15).
Zergatik da hau garrantzitsua: Giza gobernuek euren hiritarren dirua behar dute gauzak egiteko. Honek eroskeria, lapurreta eta manipulazioa izateko egoerak sortzen ditu askotan. Baina Erreinu honen atzean Jainko Ahalguztiduna dagoenez, bere hiritarren beharrak asetuko ditu beti (145. Salmoa 16).
2) Agintaria. Jainkoak Jesukristo izendatu du Erreinuaren Agintaria izateko (Daniel 7:13, 14).
Zergatik da hau garrantzitsua: Giza agintari onenek ere gaizki dagoena egiteko eragina jaso dezakete (Kohelet 7:20). Jesusek, aldiz, ezingo dela inoiz eroskerian erori erakutsi du (Mateo 4:8-11). Are gehiago, Jesusek bere hiritarrenganako maitasunak bultzatuta jokatzen du beti eta beraien ongizateaz benetan kezkatzen da (72. Salmoa 12-14).
3) Legeak. Jainkoaren Erreinuaren legeak perfektuak dira eta arnasberritzen gaituzte (19. Salmoa 8, 9 [19:7, 8, NWT]).
Zergatik da hau garrantzitsua: Askotan giza legeak konplexuak eta astunak dira, edo mugatuak daude hauek betearazteko orduan. Ondorioz, ustelkeria izateko egoerak sortzen dira. Jainkoaren legeak, berriz, praktikoak eta lagungarriak dira (Isaias 48:17, 18). Are gehiago, lege hauek ekintzak kontuan hartzeaz gain, motibazioak ere kontuan hartzen dituzte (Mateo 22:37, 39). Noski, Jainkoak bihotzak aztertzeko gaitasuna du eta lege hauek errukiz aplikatuko direla ziurtatuko da (Jeremias 17:10).
Bibliak etorkizunean ustelkeriarik gabeko gobernu bat egongo dela promesten du. Honi buruz gehiago ikastera gonbidatzen zaitugu.
Irakurri «El Reino de Dios: un gobierno sin corrupción» edo «Le Royaume de Dieu : un gouvernement sans corruption» artikulua. Bertan Jainkoaren Erreinua ustelkeriaz kutsatuko ez dela frogatzen duten hiru arrazoi gehiago ematen dira.
Jainkoaren gobernuaz eta honek lurraren alde egingo duenaz gehiago jakiteko, ikusi Zer da Jainkoaren Erreinua? bideoa.
Biblian agertzen diren promesek nola lagundu zaitzaketen jakiteko, probatu gure doako biblia-ikastaro interaktiboa.
a «Ustelkeria» hitza honela definitzen da: jasotako botereaz abusatzea norberaren etekinerako.
b Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena (83. Salmoa 18, NWT). Ikusi «Nor da Jehoba?» artikulua.