Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ERNE SEGI!

Jehobaren lekukoak eta Holokaustoa | Zer dio Bibliak?

Jehobaren lekukoak eta Holokaustoa | Zer dio Bibliak?

 2023⁠ko urtarrilaren 27⁠an, jende askok Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko Eguna ospatuko du. Duela 75 urte baino gehiago gertatu ziren gauza izugarrietan pentsatzean, agian hurrengoa galdetzen diozu zeure buruari: «Zergatik utzi zuen Jainkoak Holokaustoa gertatzen?».

 Judutarrek izugarri sufritu zuten Holokaustoaren biktimak izanda. Izan ere, milioika sistematikoki hil zituzten. Holokaustoan, beste talde batzuetako pertsonak ere pertsegitu eta hil zituzten. Talde horien artean, Jehobaren lekukoak zeuden. Hauek Biblian oinarritutako sinesmenengatik pertsegitu zituzten.

«Itxaropenez beteriko etorkizuna»

 Jende asko Holokaustoa bezalako zerbait berriro gertatuko den beldur da. Zorionez, Bibliak honelako zoritxarrak berriro gertatuko ez direla promesten digu.

  •   «Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak» (Jeremias 29:11).

 Promesa hau Jehobak a gaiztakeria eta honek sortutako kaltea desegingo duenean beteko da. Berak laster hurrengoa egingo du:

  •   Besteak maltzurkeriaz kaltetzen dituztenak desagerraraziko ditu (Esaera Zaharrak 2:22).

  •   Sufritu duten guztiak sendatuko ditu (Apokalipsia 21:4).

  •   Hil direnak lurrean bizitzeko berpiztuko ditu (Joan 5:28, 29).

 Bibliako itxaropen animagarrian konfiantza izan dezakezu. Konfiantza hori zergatik izan dezakezun ikusteko, probatu gure doako Biblia ikastaroa.

a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena. Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: «Nor da Jainkoa?».