ERNE SEGI!
Inflazioak gora egiten du mundu osoan | Zer dio Bibliak?
«Munduko ekonomia arriskuan dago berriro», esan zuen Munduko Banku Taldeko presidenteak 2022ko ekaineko txosten batean. Txosten honek garai honetan prezioak igotzen ari direla eta, aldi berean, jendeak gastatzeko diru gutxiago duela azaldu zuen.
«Erregaiaren eta janariaren prezioak oso azkar igo dira, eta honek herrialde behartsuenetan bizi den jendeari eragin dio batez ere», dio Nazioarteko Diru Funtsak.
Bibliak honelako arazo ekonomikoak zergatik ditugun ulertzen laguntzen digu, hauei aurre nola egin azaltzen digu eta betirako konponbide bat egongo dela ziurtatzen digu.
Prezioen igoera «azken egunetan»
Bibliak gaur egun bizi dugun garaiari azken egunak deitzen dio (2 Timoteori 3:1).
Jesusek garai honetan «gauza ikaragarriak», edo beldurgarriak, gertatuko zirela aurresan zuen (Lukas 21:11). Prezioen igoerak jendea beldurtzen du. Pertsonak kezkatuta daude etorkizunagatik eta ez dakite familia mantentzeko adina diru izango duten.
Apokalipsia liburuak garai honetan janariaren prezioa igoko zela aurresan zuen. «Ahots antzeko bat entzun nuen […] esaten: “Kilo bat gari bakarrik eguneko soldataz; hiru kilo garagar bakarrik eguneko soldataz”» (Apokalipsia 6:6).
Azken egunei buruz eta Apokalipsia liburuko profeziari buruz gehiago jakiteko, ikusi Mundua 1914 urtetik aurrera aldatu egin da bideoa eta irakurri «¿Qué representan los jinetes del Apocalipsis?» edo «Les cavaliers de l’Apocalypse : qui sont-ils ?» artikulua.
Arazo ekonomiko guztien konponbidea
«Etxeak egin eta bertan biziko dira, mahastiak landatu eta fruitua jango; beraiek egindako etxeetan ez da besterik biziko, ezta beraiek landaturiko mahastien fruitua bestek jango ere» (Isaias 65:21, 22).
«Izan bedi gari ugari lurraldean, mendi gainetan kulunkan» (72. Salmoa 16).
«Baina Jaunak [“Jehobak” a, NWT] dio: “Errukarriak zapaltzen dituztelako, behartsuak intzirika ari direlako, oraintxe jaikiko naiz”» (12. Salmoa 6 [12:5, NWT]).
Laster, Jainkoak egoera ekonomiko injustuak ezabatuko ditu, ez bakarrik herrialde batean, mundu osoan zehar baizik. Hau nola egingo duen ikusteko, jo «Izango al dugu inoiz sistema ekonomiko justuren bat?» artikulura.
Baina gaur egun ere Bibliak prezioen igoerari aurre egiten lagundu gaitzake. Nola? Dirua ondo erabiltzeko aholku praktikoak ematen dizkigu (Esaera Zaharrak 23:4, 5; Kohelet 7:12). Gehiago jakiteko, irakurri «Cuide su economía» edo «Protégez vos moyens de subsistance» eta «Cómo vivir con menos» edo «Comment vivre avec moins» artikuluak.
a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena. Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: «Nor da Jainkoa?».