Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

mustafahacalaki/DigitalVision Vectors via Getty Images

ERNE SEGI!

Inteligentzia artifiziala: Lagun ala etsai? | Zer dio Bibliak?

Inteligentzia artifiziala: Lagun ala etsai? | Zer dio Bibliak?

 Azken aldian, buruzagi, zientzialari eta teknologian adituak direnek, inteligentzia artifizialak (IA) duen gaitasunari buruz hitz egin dute. Berez erabilgarria dela onartzen dute, baina gaizki erabiliz gero, kaltegarria izan daitekeela esaten dute.

  •   «IA gaur egungo teknologia garatuenetako bat da, eta honek gure bizitza hobetu dezake […]. Hala ere, arriskutsua izan daiteke segurtasunerako, giza eskubide eta pribatutasunerako, eta herriak demokrazian duen konfiantzarako» (Kamala Harris, Estatu Batuetako presidente ordea, 2023​ko maiatzak 4).

  •   Frederik Federspiel doktoreak, mundu mailako doktore eta osasun adituen talde bateko arduradunak, honakoa esan zuen BJM Global Health-en a 2023​ko maiatzaren 9​an: «Inteligentzia artifizialak (IA) osasunerako konponbide erakargarriak eskaini arren, gure osasun fisiko eta mentala ere kaltetu ditzake».

  •   «Jendeak IA informazio faltsua zabaltzeko ere erabili dezake. Laster, jendeari lana kendu ahal dio. Teknologia arloan lan egiten dutenak kezkatuta daude etorkizunean arriskutsua izan daitekeelako jendearentzat» (The New York Times, 2023​ko maiatzak 1).

 Denborak esango du IAk gauza onak edo txarrak egiteko erabiliko den. Zer dio Bibliak?

Zergatik ez dute segurtasuna lortzen giza esfortzuek?

 Bibliak azaltzen du gizakiek zergatik ezin duten ziurtatu sortutako teknologiak gauza onak egiteko erabiliko direla.

  1.  1. Nahiz eta intentzio onak izan, ez dituzte ikusten beraien ekintzen ondorio txarrak.

    •   «Badira zuzen itxurako jokabideak, baina azken finean heriotzarantz daramate» (Esaera Zaharrak 14:12).

  2.  2. Jendeak ezin du kontrolatu besteek beraien lana onerako edo txarrerako erabiliko duten.

    •   «[Nire lanak] neure ondorengoari utzi behar izango baitizkiot. Badakit nik bost, zuhur ala tentel izanen ote den. Nik mundu honetan halako arretaz egin dudan lanaz jabetuko da» (Kohelet 2:18, 19).

 Ezjakintasun honek, gure Sortzailearen gida behar dugula azpimarratzen du.

Non jarri dezakegu gure konfiantza?

 Gure Sortzaileak ez du utziko gizakiak edo teknologiak planeta edo gizadia suntsitzen.

  •   «Lurrak betirako iraungo du» (Kohelet 1:4NWT).

  •   «Zuzenek jasoko dute lurra, eta betirako biziko dira bertan» (37. Salmoa 29NWT).

 Gure Sortzaileak Biblian etorkizun seguru eta baketsu bat lortzeko gida ematen digu. Bibliak gai honi buruz diona jakiteko, irakurri “¿Existe alguna guía confiable que le asegure su futuro?” edo «Existe-t-il un guide fiable ?» eta «Etorkizun hobe baten esperantza ziurra» artikuluak.

a Frederik Federspiel, Ruth Mitchell, Asha Asokan, Carlos Umana eta David McCoy-ek idatzitako «Inteligentzia artifizialak giza osasun eta existentzia mehatxatzen ditu» (“Threats by Artificial Intelligence to Human Health and Human Existence”) artikulua.