Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Mary_Ukraine/stock.adobe.com

ERNE SEGI!

Konfiantza izan al dezakegu politikariengan? | Zer dio Bibliak?

Konfiantza izan al dezakegu politikariengan? | Zer dio Bibliak?

 2024. urtean hauteskundeen kopurua inoiz baino handiagoa izango da mundu osoan zehar. Hala ere, jende asko politikoengan konfiantza galtzen ari da.

  •   Galdeketa batean parte hartu zuten amerikar gehienen arabera, «ia politikari guztien motibazioa berekoikeria da», eta ez besteei zerbitzatzeko desioa a (Pew Research Center [Pew ikergunea], 2023​ko irailak 19).

 Gazte askok ere ez dute politikariengan konfiantzarik.

  •   «Nerabeek arreta jartzen dute gaur egungo arazoetan, baina inkestetan esaten dute politikariek ez dituztela arazoak konpontzeko ahaleginak egiten» (The New York Times, 2024​ko urtarrilak 29).

  •   «Inkesta baten arabera, gazteek konfiantza handiagoa dute youtuber-engan politikariengan baino» (The Korea Times, 2024​ko urtarrilak 22).

 Lortuko al dute politikariek etorkizun hobeago bat? Norengan izan dezakegu konfiantza?

Konfiantza norengan izan aztertu

 Garrantzitsua da konfiantza norengan dugun aztertzea. Honakoa dio Bibliak: «Esaten den guztia sinesten du heldugabeak, nondik ibiliko aztertzen zentzudunak» (Esaera Zaharrak 14:15).

 Intentzio oneko eta onestoak diren politikariek ere, ezin dute nahi luketen guztia egin. Horregatik, Bibliak hurrengoa ohartarazten du:

  •   «Ez izan konfiantzarik handikiengan, salbatzeko gauza ez diren gizakiengan» (146. Salmoa 3).

Buruzagirik fidagarriena

 Bibliak dio Jainkoak gaitasun handiena duen eta fidagarriena den buruzagia izendatu duela: Jesu Kristo (Lukas 1:32, 33). Jesus Jainkoaren Erreinuko Erregea da. Erreinu hau, zerutik agintzen duen gobernu bat da (Mateo 6:10).

a Pew Research Center (Pew ikergunea), «Americans’ Dismal Views of the Nation’s Politics» (Nazioaren politikari buruzko amerikarren iritzi negatiboak), 2023​ko iraila.