Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

YURI LASHOV/AFP via Getty Images

ERNE SEGI!

Kristauak eta gerrak | Zer dio Bibliak?

Kristauak eta gerrak | Zer dio Bibliak?

 Ukrainako gerran ikusi den bezala, kristau erlijio buru askok gerra aktiboki bultzatu dute. Ikusi kleroa nola jarri den gatazka honen bi alderdien alde:

  •   «Ohore handia eta esker ona beraien jaioterri den Ukraina erasotzailearengandik defendatzen ari diren gure gerlari guztiei. […] Gure bihotzak, otoitz zintzoak eta laguntza beti zuen ondoan daude» (Kiev-eko Epifanio I.a Apaiz Metropolitanoaren hitzak, The Jerusalem Post, 2022⁠ko martxoak 16).

  •   «Errusiako Eliza Ortodoxoaren buruak meza bat antolatu zuen igandean errusiar soldaduentzat. Mosku Ukrainan duen kanpaina militarrarekin jarraitzen ari denez, errusiar soldaduak herrialdea “errusiarrek bakarrik egin dezaketen moduan” defendatzera animatu zituen meza honetan» (Reuters, 2022⁠ko apirilak 3).

 Parte hartu behar al lukete kristauek gerretan? Zer dio Bibliak?

Bibliak benetan dioena

 Jesu Kristoren benetako jarraitzaileek gerretan parte hartzen ez dutela azaltzen du Bibliak.

  •   «Itzuli ezpata hori bere tokira, zeren ezpataz ari dena ezpataz hilko baita» (Mateo 26:52).

     Benetan obeditzen al ditu Jesusen hitzak gerrak eta gatazkak onartzen dituen pertsonak?

  •   «Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean» (Joan 13:34, 35).

     Jesusek bere jarraitzaileak maitasuna erakusteagatik ezagunak izango zirela esan zuen. Orduan, erakusten al du maitasun mota hori gerren alde jartzen den pertsonak?

 Informazio gehiagorako, irakurri «El cristianismo y la guerra: ¿son compatibles?» edo «Peut-on concilier guerre et christianisme ?» artikulua.

Kristauak eta gerrak gaur egun

 Errealista al da gaur egun kristauak gerretan murgilduko ez direla itxarotea? Bai. Izan ere, gure garaian, hau da, azken egunetan, hauxe gertatuko zela aurresan zuen Bibliak. Jesusek irakatsitakoa jarraituz, gudurako gehiago prestatuko ez ziren nazio guztietako pertsonak egongo zirela esan zuen Bibliak (Isaias 2:2, 4).

 Laster, Jehobak a, «bakearen Jaungoikoa» denak, bere zeruko gobernua erabiliko du gizakiak «gogorkeria eta bidegabekeriatik» salbatzeko (Filipoarrei 4:9, Euskal Biblia, Jaime Kerexeta; 72. Salmoa 14).

a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena (Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: «Nor da Jainkoa?»).