ERNE SEGI!
Lehorte handiak | Zer dio Bibliak?
«Txinak bero boladarik gogorrena eta erregistratuta dagoen hirugarren udararik lehorrena jasan du» (The Guardian, 2022ko irailak 7).
«Afrikako Adarrean lehortea bostgarrengo urtez jarraitzea espero da» (UN News [NBE Albisteak], 2022ko abuztuak 26).
«Europako eremuaren bi heren lehorteengatik alertan daude, azken 500 urteetan izan den lehorterik okerrena ziurrenik» (BBC News, 2022ko abuztuak 23).
Aditu askok lehorte hauek jarraituko dutela eta okerrera joango direla aurresaten dute. Gauzak hobera egingo duten esperantzarik izan al dezakegu? Zer dio Bibliak?
Lehorteak eta Bibliako profeziak
Bibliak honakoa aurresan zuen gure garairako:
«Goseteak […] izango dira han eta hemen» (Mateo 24:7).
Lehorteek askotan goseteak eragiten dituzte. Gosete hauek eta hauek sortzen dituzten sufrimendua eta heriotza Bibliako profeziak betetzen dituzte (Apokalipsia 6:6, 8).
Zergatik dira lehorteak gero eta okerragoak?
Bibliak arrazoi garrantzitsu bat ematen du:
«Ez dagokio ere gizonari ibiltzea, ezta zuzentzea ere bere pausoak» (Jeremias 10:23, Biblia, José Antonio Uriarte [Ur]).
Honek esan nahi du gizakiak ezin dituela «bere pausoak» ondo zuzendu, hau da, gizakia ez dela ondo gobernatzeko gai. Euren erabaki txarrek askotan lehorteak eta ur eskasiak eragiten dituzte.
Zientzialari gehienek ados daude gizakion jarduerek berotze globala eragin dutela. Honen ondorioz, gero eta lehorte gehiago daude munduan zehar.
Kodiziak eta etorkizunean pentsatu gabe ezartzen diren politikek deforestazioa, kutsadura eta baliabide naturalak gaizki erabiltzea eragiten dute. Ondorioz, ur erreserba garrantzitsuak galtzeko arriskuan egon gaitezke.
Hala ere, Bibliak esperantza ematen digu.
Egoera hobetuko al da egunen batean?
Bibliak Jainkoak ur krisia konponduko duela promesten du. Nola egingo du?
1. «Lurra hondatzen dutenak hondatzeko garaia» iritsiko da (Apokalipsia 11:18). Ur eskasiaren eragiletako batekin bukatuko du Jainkoak: ingurumena kaltetzen duen jende gaizto eta gutiziatsua (2 Timoteori 3:1, 2).
2. «Eta lehorra zegoen lurra putzuz betea geldituko da» (Isaias 35:1, 6, 7, Ur, euskara batura egokituta). Jainkoak lehorteek eragin duten kalte guztia desegingo du eta gure planeta ur ugari duen paradisu bihurtuko du.
3. «Zuk zaintzen duzu lurra, urez ase eta oparo aberasten» (65. Salmoa 10 [65:9, NWT]). Jainkoaren bedeinkapenari esker, lurrean janari ona eta ur garbia egongo da guztiontzat.