Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

kovop58/stock.adobe.com

ERNE SEGI!

Lortu al dezakete Olinpiadek jendea benetan elkartzea? | Zer dio Bibliak?

Lortu al dezakete Olinpiadek jendea benetan elkartzea? | Zer dio Bibliak?

 2024​ko Udako Olinpiadetan, gutxi gorabehera bost mila milioi lagunek 206 herrialdetako atletak ikusiko dituzte. «Mundua bakean elkartzen duen ekitaldi baten parte gara», adierazi zuen Thomas Bach-ek, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidenteak. «Bakean bizitzeko giro olinpiko hau ospatu dezagun, gizadi bakarra izanik, aniztasunean elkartuta».

 Lortu al ditzakete Olinpiadek helburu hauek? Ba al dago benetako bakea eta elkartasuna izateko esperantzarik?

Ekarriko al dute Olinpiadek bakea eta elkartasuna?

 Aurtengo Olinpiadak kirola baino gehiago izan dira. Izan ere, Jokoek jendea banatzen duten gai sozial eta politikoak azpimarratu dituzte. Gai hauen artean giza eskubideak, arrazakeria, erlijio diskriminazioa eta desberdinkeria daude.

 Olinpiadak bezalako nazioarteko kirolek jendea entretenitzen dute. Hala ere, ekitaldi hauek benetako bakea eta elkartasuna sustatu beharrean, jendea banatzen duten jarrera eta ekintzak erakusten eta bultzatzen dituzte.

 Bibliak aurresan zuen bezala, gaur egun elkartasuna lortzea oso zaila izango zen jendearen jarrerarengatik (2 Timoteori 3:1-5). Bibliako profezia honi buruz gehiago jakiteko, irakurri «Aurresan al zuen Bibliak nolakoa izango zen gaur egungo jendea?» artikulua.

Nork ekarriko du benetako bakea eta elkartasuna?

 Bibliak benetako esperantza ematen digu: mundu osoan bakea eta elkartasuna egongo dela. «Jainkoaren Erreinua» izeneko zeruko gobernuari esker, jendea mundu osoan zehar elkarturik biziko da (Lukas 4:43; Mateo 6:10).

 Erreinu honen Erregeak, Jesu Kristok, bakea zabalduko du lur osoan. Bibliak honakoa dio:

  •   «Lora bedi justizia, ugaldu bakea» (72. Salmoa 7).

  •   «Berak libratuko du laguntza eske oihuka ari den behartsua […]. Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik» (72. Salmoa 12, 14).

 Gaur egun ere, Jesusen irakaspenek 239 herrialdetako milioika lagun elkartu dituzte. Kristauak garenez, Jehobaren lekukook baketsuak izaten ikasi dugu. Honi buruz gehiago jakiteko, irakurri «Rompamos el ciclo del odio» La Atalaya edo «Briser le cercle de la haine» La Tour de Garde aldizkariaren alea.