Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ismail Sen/Anadolu Agency via Getty Images

ERNE SEGI!

Lurrikara ikaragarriek Turkia eta Siria astindu dituzte | Zer dio Bibliak?

Lurrikara ikaragarriek Turkia eta Siria astindu dituzte | Zer dio Bibliak?

 2023​ko otsailaren 6​an, lurrikara ikaragarriek Turkia eta Siria astindu zituzten.

  •   «Astelehenean, lurrikara handi batek 3.700 lagun baino gehiago hil zituen Turkia eta Siriako ipar-mendebaldea hartzen dituen zonalde batean. Milaka zaurituren edo etxea galdu duten pertsonen egoera zailari neguko eguraldi hotza gehitu zaio, eta bizirik geratu direnen bilaketa zaildu du» (Reuters, 2023​ko otsailak 6).

 Bihotza hausten zaigu horrelakoak jakiten ditugunean. Egoera hauetan, Jehobarengana jo dezakegu, bera baita «kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa» (2 Korintoarrei 1:3). Berak, Bibliaren bitartez, «adorea» ematen digu «itxaropenari euts diezaiogun» (Erromatarrei 15:4).

 Biblian, honakoa ikasten dugu:

  •   Lurrikarei buruz aurresan zena.

  •   Kontsolamendua eta esperantza non aurkitu dezakegun.

  •   Jainkoak sufrimendu guztia nola kenduko duen.

 Bibliak gai hauei buruz dioena jakiteko, irakurri hurrengo artikuluak:

a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena. Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: «Nor da Jainkoa?».