ERNE SEGI!
Norengan jarri dezakegu konfiantza? | Zer dio Bibliak?
Fidagarriak izan behar duten pertsonek huts egiten digutenean, dezepzionaturik sentitu gaitezke. Horregatik, askok ondorengoengan galdu dute konfiantza:
Beraien interesak besteen interesen aurretik jartzen dituzten agintari politikoengan.
Albisteak modu objektibo eta zehatzean ematen ez dituzten komunikabideetan.
Jendearen alde erabakirik hoberenak hartzen ez dituzten zientzialariengan.
Jainkoaren alde egin ordez, politikan murgiltzen diren erlijioburuengan.
Beraz, ondo egiten dugu konfiantza norengan jartzen dugun kontu handiz erabakitzean. Bibliak hurrengoa ohartarazten du:
«Ez izan konfiantzarik handikiengan, salbatzeko gauza ez diren gizakiengan» (146. Salmoa 3).
Ba al dago guztiz fidagarria den norbait?
Bibliaren arabera, Jesu Kristorengan jarri dezakegu konfiantza. Bera duela mende asko bizi izan zen gizon on bat baino gehiago da. Izan ere, Jainkoak Errege izendatu du eta «bere Erreinua ez da inoiz amaituko» (Lukas 1:32, 33). Jesus, oraintxe bertan zerutik agintzen ari den Jainkoaren Erreinuaren Erregea da (Mateo 6:10).
Jesusengan konfiantza izateko arrazoi gehiago ezagutzeko, irakurri «Nor da Jainkoaren Erreinuko Erregea?» eta «Zer lortuko du Jainkoaren Erreinuak?» artikuluak.