Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

sinceLF/E+ via Getty Images

ERNE SEGI!

Nork salbatuko ditu zibilak? | Zer dio Bibliak?

Nork salbatuko ditu zibilak? | Zer dio Bibliak?

 Nazio Batuen Erakundeak datu hauek eman zituen:

  •   2023​ko urriak 7 eta 23 bitartean, Gaza eta Israelen arteko gatazkaren ondorioz, 6.400 hildako eta 15.200 zauritu baino gehiago izan dira. Horietako gehienak zibilak ziren. Gainera, milaka pertsonek euren etxeak utzi behar izan zituzten.

  •   2023​ko irailaren 24​rako, Errusia eta Ukrainaren arteko gerraren ondorioz, 9.701 zibil hiltzeaz gain, 17.748 zauritu egon dira Ukrainan.

 Zer esperantza ematen die Bibliak gerrarengatik sufritzen ari direnei?

Esperantza izateko arrazoia

 Jainkoak «mundu osoan guduak geldiarazi» egingo dituela aurresan zuen Bibliak (46. Salmoa 9). Horretarako, zeruko erreinu bat erabiliko du giza gobernuak ordezkatuz (Daniel 2:44). Jainkoaren Erreinuak bakea ekarriko die gizakiei.

 Ikusi Jesu Kristok, Jainkoaren Erreinuko Erregeak, egingo duena:

  •   «Berak libratuko du laguntza eske oihuka ari den behartsua, nork defendaturik ez duen dohakabea. Gupida izango die gizagaixo eta pobreei, bizia salbatuko behartsuei. Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik» (72. Salmoa 12-14).

 Bere Erreinuaren bitartez, Jainkoak gerrak eta biolentziak sortzen dituen miseria eta sufrimenduarekin guztiz amaituko du laster.

  •   «Berak begietako malkoak lehortuko ditu, eta ez da heriotzarik izango, ez tristurarik, ez negarrik, ez minik. Aurreko gauzak desagertu egin dira» (Apokalipsia 21:4NWT).

 Laster, Erreinuak aldaketa handiak egingo ditu lurrean. Bibliak «hurbileko eta urrutiko gerrei buruz entzungo» genuela aurresan zuen (Mateo 24:6). Hauek eta beste gertaera batzuek, giza gobernuen «azken egunetan» bizi garela argi uzten dute (2 Timoteori 3:1).