ERNE SEGI!
Sare sozialen eragina gazteen osasunean | Zer dio Bibliak?
2023ko maiatzaren 23an, Estatu Batuetako osasun arloko goi-funtzionario batek sare sozialak gazte askorengan eragin negatiboa izaten ari direla ohartarazi zuen.
«Sare sozialak haur eta gaztetxo batzuentzat lagungarriak izan daitezke; hala ere, arrazoi asko daude pentsatzeko haur eta gazteen osasun fisiko eta mentalerako kaltegarriak izan daitezkeela» (Social Media and Youth Mental Health: The U.S. Surgeon General’s Advisory [Sare sozialak eta gazteen osasun mentala: Estatu Batuetako Osasun Publikoko Zuzendariaren Aholkularitza], 2023).
Aholkularitza honek zergatik egon behar dugun kezkaturik adierazten duten ikerketak aipatu zituen.
«Egunero sare sozialetan hiru ordu baino gehiago pasatzen dituzten» 12-15 urte bitarteko gazteetan «gaixotasun mentalak jasateko arriskua bikoiztu egiten da, baita depresio eta antsietate sintomak izateko arriskua ere».
14 urteko gazteek «sare sozialak gehiago erabiltzen dituztenean, askotan, okerrago egiten dute lo, bullying-a online jasaten dute, ez daude pozik euren itxurarekin, autoestimu baxua dute eta deprimituta sentitzen dira. Sintoma hauek nesketan mutiletan baino gehiagotan ematen dira».
Nola babestu ditzakete gurasoek euren seme-alabak arrisku hauetatik? Bibliak aholku praktikoak ematen dizkigu.
Zer egin dezakezu aita edo ama bazara?
Arduratu zaitez. Aztertu arriskuak eta erabaki zure seme edo alabak sare sozialak erabili beharko lituzkeen ala ez.
Biblia printzipioa: «Hezi hasiera-hasieratik gaztea» (Esaera Zaharrak 22:6).
Gehiago jakiteko, irakurri «¿Deberían mis hijos usar redes sociales?» edo «Mon enfant devrait-il utiliser les réseaux sociaux ?» artikulua.
Zure seme edo alabari sare sozialak erabiltzen uztea erabakitzen baduzu, ezagutu itzazu egon daitezkeen arriskuak eta arduratu zaitez online egiten dituen gauzez. Nola?
Babestu zure seme edo alaba eduki kaltegarrietatik. Trebatu zure haurra eduki kaltegarriak identifikatu eta saihesteko.
Biblia printzipioa: «Aipatu ere ez egin zuen artean lizunkeria edota inolako bizio eta gutiziarik […]; ezta gordinkeria, kirtenkeria edota zorakeriarik ere» (Efesoarrei 5:3, 4).
Aholku praktikoak aurkitzeko, irakurri «Enséñele a su hijo adolescente a usar con seguridad las redes sociales» edo «Protégez votre adolescent des dangers des réseaux sociaux» artikulua.
Mugak ezarri. Adibidez, zehaztu noiz eta zenbat denboraz erabili ahal izango dituen sare sozialak.
Biblia printzipioa: «Ibili arreta handiz ergelen moduan ez jokatzeko, zentzudunen antzera baizik, denbora ahalik eta ondoen aprobetxatuz, garai txarrak baitira» (Efesoarrei 5:15, 16, NWT).
Erabili Ez zaitzala sareak harrapatu arbel biziduna zure seme edo alabari mugak zergatik diren beharrezkoak ulertzen laguntzeko.