Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ERNE SEGI!

Tiroketak eskoletan | Zer dio Bibliak?

Tiroketak eskoletan | Zer dio Bibliak?

 2022⁠ko maiatzaren 24⁠an, ezbehar latza gertatu zen Uvaldeko (Texas, AEB) herri txikian. The New York Times-en arabera, «gizon armatu batek 19 haur eta bi irakasle hil zituen […] Robb Lehen Hezkuntzako eskolan».

 Zoritxarrez, hau bezalako gertaera beldurgarriak oso ohikoak izaten dira. USA Today-ren arabera, «Estatu Batuetan bakarrik, 249 tiroketa egon ziren eskoletan aurreko urtean; 1970 urte ingurutik tiroketa gehien egon den urtea izan da».

 Zergatik gertatzen dira gauza beldurgarri hauek? Nola egin ahal diegu aurre? Arrazoirik al dago biolentzia amaituko dela sinisteko? Bibliak erantzuna ematen du.

Zergatik da mundua gero eta biolentoagoa?

  •    Gure garaian, «azken egunetan», pertsona asko «bihotz-gogor» eta «basati» izango zirela, hau da, gauza krudel eta biolentoak egingo zituztela aurresan zuen Bibliak. Pertsona hauek «gero eta okerrago» ibiliko ziren (2 Timoteori 3:1-5, 13). Gehiago jakiteko, irakurri «Aurresan al zuen Bibliak nolakoa izango zen gaur egungo jendea?» artikulua.

 Jende askok honakoa galdetzen du: «Zergatik ez du Jainkoak eskoletako tiroketak bezalako ezbehar beldurgarriak gertatzea saihesten?». Bibliaren erantzuna jakiteko, irakurri «¿Por qué le pasan cosas malas a la gente buena?» edo «Pourquoi les innocents souffrent-ils ?» artikulua.

Nola egin ahal diegu aurre gertaera latz hauei?

  •    «Liburu Santuetan idatzia dagoen guztia gure ikasbiderako dago idatzia, […] Liburu Santuek ematen duten adoreaz itxaropenari euts diezaiogun» (Erromatarrei 15:4).

 Biblia printzipioek mundu biolento honi aurre egiten lagundu zaitzake. Gehiago jakiteko, irakurri «¿Acabará algún día la violencia?» edo «La violence cessera-t-elle un jour ?» izeneko ¡Despertad! (Réveillez-vous !) aldizkaria.

 Gurasoek seme-alabei berrietan ikusi eta entzuten dituzten albiste beldurgarriei aurre egiten laguntzeko, «El efecto de las noticias en los niños» edo «Enfants et actualités troublantes» artikuluko aholkuak irakurri ditzakete.

Amaituko ote da inoiz biolentzia?

  •    «Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik» (72. Salmoa 14).

  •    «Ezpatak golde bihurtuko dituzte eta lantzak igitai. Ez da naziorik nazioren kontra altxatuko, ez dira gehiago gudurako prestatuko» (Mikeas 4:3).

 Jainkoak gizakia egiteko gai ez dena egingo du. Bere zeruko gobernuak biolentzia eta arma guztiak ezabatuko ditu. Jainkoaren Erreinuak hau nola lortuko duen jakiteko, irakurri «El Reino de Dios traerá “paz en abundancia”» edo «Sous le royaume de Dieu, “ la paix abondera ”» artikulua.