Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Photo by Zhai Yujia/China News Service/VCG via Getty Images

ERNE SEGI!

Uholde izugarriak | Zer dio Bibliak?

Uholde izugarriak | Zer dio Bibliak?

 Jende asko uholde izugarriengatik sufritzen ari da mundu osoan zehar. Ikusi berri hauek:

  •   «Txinako hiriburuak azken 140 urteetako euri-jasa handiena erregistratu du […] larunbatetik asteazkenera 744,8 milimetroko euritea izan ondoren» (AP News, 2023ko abuztuak 2).

  •   «Khanun tifoiak eurite eta haizete bortitzak ekarri zituen Japoniako hegoaldera, bigarren egunerako, ostegunerako, gutxienez bi pertsonen heriotza eraginez. […] Ekaitzak 0,6 metroko euri-jasa ekartzea espero da Taiwango herrialde menditsura» (Deutsche Welle, 2023ko abuztuak 3).

  •   «Azken 50 urteetan Kanadako kosta Atlantikoa astindu duen euri-jasa gogorrenaren ondorioz, [Eskozia Berrian] asteburuan uholdea izan da» (BBC News, 2023​ko uztailak 24).

 Zer dio Bibliak gertaera hauei buruz?

«Azken egunetan» egongo zen seinalea

 Bibliak «azken egunetan» bizi garela dio (2 Timoteori 3:1). Jesusek garai honetan «gauza ikaragarriak» edo gertaera beldurgarriak ikusiko genituela aurresan zuen (Lukas 21:11). Klimaren aldaketaren ondorioz, eguraldiarekin erlazionaturiko gertaera beldurgarriak daude. Hauek gero eta gehiago ematen dira eta bortitzagoak dira. Gainera, ohikoagoa da espero gabe gertatzea.

Esperantza dago!

 Bibliaren arabera, askotan gertatzen diren gertaera izugarri hauek esperantza izateko arrazoia dira. Nola liteke? Jesusek honakoa esan zuen: «Gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza» (Lukas 21:31; Mateo 24:3).

 Ikusten ari garen gertaerek honakoa erakusten dute: Jainkoaren Erreinuak laster lurreko elementu naturalak kontrolpean izango dituela, uraren zikloa barne (Job 36:27, 28; 107. Salmoa 29).

 Jainkoaren Erreinuak lurreko ingurumen arazoak nola konponduko dituen jakiteko, ikusi «Nork hobetuko du Lurraren egoera?» artikulua.