Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ERNE SEGI!

Errefuxiatuen krisia | Milioka pertsonek Ukrainatik ihes egin dute

Errefuxiatuen krisia | Milioka pertsonek Ukrainatik ihes egin dute

 2022ko otsailaren 24an, Errusiak inbasio militarra hasi zuen Ukrainan. Ondorioz, zibilak gatazka honetatik ihes egiten ari dira krisi humanitario larria sortuz. a

 «Bonbak eta leherketak izan ziren. Zaila da hitzekin deskribatzea sentitutako beldurra. Trenez irteteko aukera genuela jakin genuenean, alde egitea erabaki genuen. Pertsona bakoitzak bere bizitza osoa motxila txiki batean sartu behar zuen. Agiriak, medizinak, ura eta jateko zerbait bakarrik eraman ahal genuen. Gainontzeko guztia utzi genuen eta tren geltokira joan ginen bonbak erortzen ziren bitartean» (Nataliia, Kharkiv, Ukraina).

 «Azkeneko momentura arte gerrarik egongo ez zela pentsatu genuen. Leherketak entzun nituen hiriko toki batzuetatik eta leihoak dardarka hasi ziren. Alde egitea erabaki nuen, beharrezko gauzak bakarrik hartuz. Goizeko 8:00-etan etxetik irten nintzen eta Lviv-era doan trena hartu nuen, bertatik Poloniara autobusez joateko» (Nadija, Kharkiv, Ukraina).

Artikulu honetan honakoa ikusiko duzu:

 Zeintzuk dira errefuxiatuen krisiaren benetako eragileak?

 Ukrainako errefuxiatuen krisia Errusiako inbasio militarrarekin hasi da. Hala ere, Bibliak hau bezalako errefuxiatuen krisien eragileak zeintzuk diren azaltzen du sakonki:

  •   Giza gobernuak, munduan zehar, ez dira gai izan euren hiritarren beharrak asetzeko. Boterea dutenek, askotan, euren autoritatea erabiltzen dute besteak zapaltzeko (Kohelet 4:1; 8:9).

  •   Satanas Deabruak, «mundu honetako buruzagia[k]», eragin txarra du gizadiarengan. Ondorioz, «mundu osoa gaiztoaren esku dagoela» dio Bibliak (Joan 14:30; 1 Joan 5:19).

  •   Gizadiak mendeetan zehar jasan behar izan dituen arazoez gain, orain garai berezi batean bizi garela aurresan zuen Bibliak: «Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla» (2 Timoteori 3:1). Are gehiago, egun horietan gerrak, hondamendi naturalak, goseteak eta izurriteak izango ziren. Gertakari hauen ondorioz, jendeak ihes egiten du (Lukas 21:10,11).

 Non aurkitu dezakete esperantza errefuxiatuek?

 Bibliaren arabera, Jehobak b , gure Sortzaileak, errefuxiatuei eta euren etxeetatik alde egin behar izan dutenei maitasuna eta errukia erakusten die (Deuteronomioa 10:18). Jainkoaren Erreinua deituriko bere zeruko gobernuaren bidez, errefuxiatuen arazoak konponduko dituela promestu du. Gobernu honek, giza gobernuak ordezkatuko ditu (Daniel 2:44NWT; Mateo 6:10). Jehobak, bere gobernuaren bidez, Satanas Deabrua suntsituko du (Erromatarrei 16:20). Erreinu hau mundu-mailako gobernua izango da eta herrialdeetako mugek eragiten dituzten banaketak ezabatuko ditu. Gizadi osoa mundu-mailako familia batean elkarturik egongo da. Inork ez du berriz ere bere etxetik ihes egin behar izango, Bibliak honakoa promestu baitu: «Nor bere mahats-parrapean eseriko da, bere pikondopean, inoren beldurrik gabe. Honela agindu du Jaun ahalguztidunak» (Mikeas 4:4).

 Jainkoaren Erreinuak bakarrik konpondu dezake betirako gaur egun bizitzen ari garen errefuxiatuen krisialdia. Jehobak, bere Erreinuaren bidez, errefuxiatu bihurtzera behartuta izan direnen arazoak konponduko ditu. Ikus ditzagun adibide batzuk:

 Lagundu ahal die Bibliak errefuxiatuei gaur egun?

 Bai. Etorkizunerako esperantza ziurra emateaz gain, Bibliak errefuxiatuek dituzten erronkei aurre egiten lagundu ahal die.

 Biblia-printzipioa: «Esaten den guztia sinesten du heldugabeak, nondik ibiliko aztertzen zentzudunak» (Esaera Zaharrak 14:15).

 Esanahia: Izan ditzakezun arriskuak eta zeure burua nola babestu dezakezun aurreikusi. Errefuxiatuak ezagutzen ez duten leku berri batean daudenez, kriminalak euren esperientzia eta segurtasun faltaz aprobetxatzen dira. Beraz, kontuz ibili.

 Biblia-printzipioa: «Zer jan eta zer jantzi edukiz gero, aski dugu» (1 Timoteori 6:8).

 Esanahia: Ondasunetan arreta ez jarri. Oinarrizko gauzekin kontent zaudenean, zoriontsuagoa izango zara.

 Biblia-printzipioa: «Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei» (Mateo 7:12).

 Esanahia: Pazientzia erakutsi eta atsegina izan. Ezaugarri hauei esker, bertako auzokideek errespetatu eta onartuko zaituzte.

 Biblia-printzipioa: «Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde» (Erromatarrei 12:17).

 Esanahia: Besteek gaizki tratatzen zaituztenean, ez zaitzala gorrotoak mendeku hartzera bultzatu. Horrek gauzak okertuko ditu.

 Biblia-printzipioa: «Sendotzen nauen harengan guztia dezaket» (Filipoarrei 4:13, Biblia, José Antonio Uriarte, euskara batura egokituta).

 Esanahia: Jainkoari garrantzia emaiozu zure bizitzan eta berari otoitz egin. Egoerari aurre egiteko indarrak emango dizkizu.

 Biblia-printzipioa: «Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez. Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak» (Filipoarrei 4:6,7).

 Esanahia: Edozein egoeraren aurrean, barne bakea eskatu Jainkoari. Irakurri «Filipenses 4:6, 7 | “No se inquieten por nada”» edo «Philippiens 4:6, 7 : “ Ne vous inquiétez de rien ”» artikulua.

a Inbasioa eta egun bat beranduago, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoak krisialdi honi maila larriena ezarri zion. Hamabi eguneko denbora tartean bakarrik, bi milioi errefuxiatu baino gehiagok Ukrainatik aldameneko herrialdeetara ihes egin dute. Bestalde, milioi bat lagunek lekuz aldatu behar izan dira herrialde barnean.

b Jehoba da Jainkoaren izena (83. Salmoa 19 [83:18, NWT]). Ikusi «Nor da Jehoba?» artikulua.