Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

id-work/DigitalVision Vectors via Getty Images

ERNE SEGI!

Zergatik dago hainbeste gorroto? | Zer dio Bibliak?

Zergatik dago hainbeste gorroto? | Zer dio Bibliak?

 Gorroto hizkera, gorroto krimenak, arrazakeria eta gerrei buruzko berriak pil-pilean daude.

  •   «Israel eta Gazaren arteko gatazkaren ondorioz, sare sozialetan gorroto hizkerak inoiz baino indar handiagoa hartu du» (The New York Times, 2023ko azaroak 15).

  •   «Urriaren 7​tik aurrera, aurreiritzien ondorioz, inoiz baino gehiago handitu da gorroto hizkera eta biolentzia» (Dennis Francis, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren presidentea, 2023​ko azaroak 3).

 Gorroto hizkera, biolentzia eta gerrak aspaldikoak dira. Izan ere, Bibliak horrela deskribatzen ditu antzinako pertsona batzuk: «Geziak bailiran botatzen [dituzte] hitz pozoitsuak». Honetaz gain, gerrak eta biolentzia maite zituztela azaltzen du (64. Salmoa 4 [64:3, NWT]; 120:7; 140:2 [140:1, NWT]). Bibliak gaur egun bizi dugun gorrotoak esanahi handia duela erakusten du.

Gorrotoa: gure garaiko seinalea

 Zergatik da hain ohikoa gorrotoa gaur egun? Hona hemen Bibliak ematen dituen bi arrazoi:

  1.  1. «Gehiengoaren maitasuna hoztu egingo» zen garai bati buruz hitz egiten du (Mateo 24:12). Maitasuna erakutsi ordez, orokorrean pertsonek elkar gorrotatzeko jarrera izango zuten (2 Timoteori 3:1-5).

  2.  2. Satanas Deabruaren ondorioz dago gaur egun hainbeste gorroto. Bibliak «mundu osoa Gaiztoaren esku dagoela» dio (1 Joan 5:19; Apokalipsia 12:9, 12).

 Hala ere, Bibliaren arabera, Jainkoak laster gorrotoa errotik kenduko du. Are gehiago, gorrotoak sortutako sufrimendu guztia desagerraraziko du. Izan ere, Bibliak hurrengoa promesten digu:

  •   Jainkoak «begietako malkoak lehortuko ditu, eta ez da heriotzarik izango, ez tristurarik, ez negarrik, ez minik. Aurreko gauzak desagertu egin dira» (Apokalipsia 21:4NWT).