Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ilbusca/E+ via Getty Images

ERNE SEGI!

Zergatik ezin dugu bakea lortu? | Zer dio Bibliak?

Zergatik ezin dugu bakea lortu? | Zer dio Bibliak?

 Mundu mailako buruzagiak eta erakunde internazionalak ez dira bakea lortzeko gai. Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik, inoiz baino gatazka gehiago daude gaur egun. Bi mila milioi biztanle, hau da, mundu mailako biztanleriaren laurdena, gatazka hauetaz inguratuta bizi dira.

 Zergatik ez da posible gizakientzat bakea lortzea? Zer dio Bibliak?

Zergatik ezin dute gizakiek bakea lortu?

  1.  1. Jendeak duen jarreraren ondorioz, bakeak egitea oraindik eta zailagoa da. Bibliak aurresan zuen gure garaian «gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz […], errebelde, […] anker, […] lizun, basati […], ausartegi eta itsu» izango zirela (2 Timoteori 3:2-4).

  2.  2. Gizakiak, bakarka zein taldeka, ez dira beraien arazoak konpontzeko gai. Horretarako, euren Sortzailearen, Jehobaren a laguntza behar dute. Bibliaren arabera, gizakiari ez dagokio bere ibilbidea aukeratzea (Jeremias 10:23).

  3.  3. Mundua agintari indartsu eta gaizto baten esku dago, Satanas Deabrua. Honek «mundu guztia engainatzen du» (Apokalipsia 12:9). «Mundu osoa Gaiztoaren esku» dagoen bitartean, gerrak eta gatazkak egongo dira (1 Joan 5:19).

Nork lortuko du bakea?

 Bibliak ziurtatzen digu bakea Jainkoak lortuko duela, eta ez gizakiak.

  •   «Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak» (Jeremias 29:11).

 Nola beteko du Jainkoak promesa hau? «Bakea ematen digun Jainkoak luzaro gabe zapalduko du Satanas» (Erromatarrei 16:20). Mundu osoan bakea lortzeko, zeruko gobernu bat erabiliko du. Biblian honi Jainkoaren Erreinua deitzen zaio (Lukas 4:43). Erreinu honen Erregeak, Jesu Kristok, lurra agintzean jendeak bakean nola bizi ikasiko du (Isaias 9:6, 7NWT).

a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena. Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: «Nor da Jainkoa?».