Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ERNE SEGI!

Zergatik sortzen ditu politikak hainbeste banaketa? | Zer dio Bibliak?

Zergatik sortzen ditu politikak hainbeste banaketa? | Zer dio Bibliak?

 Munduan zehar, nazio asko zatituta daude politika kontuengatik. Pew Ikerketa Zentroaren (Pew Research Center) 2022⁠ko inkesta batek hurrengoa dio: «19 herrialdetan inkestaturiko pertsonen % 65⁠aren arabera, euren herrialdean alderdi politiko desberdinen alde daudenen artean desadostasun handiak, edo oso handiak, daude».

 Nabaritu al duzu bizi zaren tokian jendea politikarengatik geroz eta banatuago dagoela? Zergatik da hori? Ba al dago konponbiderik? Ikusi Bibliak dioena.

Banaketak sortzen dituzten jarrerak

 Bibliak aurresan bezala, gure garaian, edo «azken egunetan», jendearen jarreragatik ezinezkoa izango zen batasuna lortzea.

  •    «Azken egunetan […] gizakiek euren burua maitatuko dute, […] ez dira adostasun batera iristeko prest egongo» (2 Timoteori 3:1-3NWT).

 Nahiz eta askok gogor lan egin gobernuek ondo funtzionatzeko, ez dute emaitza onik lortzen. Ikuspuntu desberdinak dituztenei, zaila edo ezinezkoa egiten zaie elkarrekin lan egitea arazoak konpontzeko. Honek Bibliak aspaldi aurresan zuena egiaztatzen du:

  •    «Kalte eginez, gizakiak gizakia menderatzen du» (Kohelet 8:9).

 Hala ere, Bibliak konponbidea zein den azaltzen du: gure arazoak konpontzeko gai den norbaiten gobernua.

Gaitasuna duen eta arduratzen den buruzagia

 Bibliaren arabera, badago arazo hauek konpontzeko gai den buruzagi bat: Jesu Kristo. Berak pertsona guztiei elkartasuna eta bakea emateko boterea, autoritatea eta desioa du.

  •    «Haren egunetan, lora bedi justizia, ugaldu bakea eta ongizatea» (72. Salmoa 7).

  •    «Jar bekizkio menpean nazio guztiak!» (72. Salmoa 11).

 Jesus buruzagi ezin hobea da pertsonengatik arduratzen delako eta hauek lagundu nahi dituelako, batez ere injustiziak jasan dituztenak.

  •    «Berak libratuko du laguntza eske oihuka ari den behartsua, nork defendaturik ez duen dohakabea. Gupida izango die gizagaixo eta pobreei, bizia salbatuko behartsuei. Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik» (72. Salmoa 12-14).

 Ikasi ezazu gehiago Jainkoaren Erreinuari buruz, Jesusek gidatzen duen zeruko gobernua. Erreinu honetaz disfrutatzeko eta honen alde jartzeko zer egin behar duzun jakiteko...