Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Biblia-dramarentzako txikitutako harri asko behar zenez, Mount Ebo-ko estudiora 27.500 kilogramo baino gehiago eraman ziren.

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

2020ko Poztu beti! lurralde-biltzarreko bideoak

2020ko Poztu beti! lurralde-biltzarreko bideoak

2020KO ABUZTUAK 10

 Lurralde-biltzarretako bideoek gure bihotza ukitzeaz gain, Bibliak irakasten duena hobeto ulertzen laguntzen digute. 2020⁠ko Poztu beti! lurralde-biltzarrak 114 bideo ditu guztira. Hauen artean, Zuzendari-batzordeko kideek eta hauen laguntzaileek aurkeztutako 43 hitzaldi daude. Pentsatu al duzu inoiz zenbat lan eta diru behar izan den bideo hauek egiteko?

 Mundu osoko 900 anai-arreba inguruk, beraien denbora eta abileziak eskaini zituzten biltzarra prestatzeko. Proiektuak bi urte iraun zuen eta ia 100.000 ordu eman zituzten lanean. Hauetatik 70.000 ordu erabili ziren 76 minutuko Nehemias: Jehobaren poza da gure indarra biblia-drama egiteko.

 Noski, laguntzeko prest zeuden boluntarioen beharrak asetzeko, azpiegitura sortzeko eta tresnak eta instalazioak lortzeko diru asko behar zen.

 «Mundu-mailako anaiartea garenez, Zuzendari-batzordearen Irakaskuntza-batzordeak bideoetan munduko kultura eta leku desberdinak agertzea nahi du», dio Jared Gossman-ek, Audio-bideo Sailean lan egiten duen anaiak. Honela jarraitzen du: «Helburu hau lortzeko, 11 herrialde desberdinetako 24 taldek elkarrekin egin zuten lan proiektu honetan. Diru asko, plangintza eta koordinazioa behar izan ziren mundu osoko anai-arrebek elkarrekin lan egin ahal izateko».

 Bideo asko egiteko, tresna bereziak eta dekoratu desberdinak behar ziren. Adibidez, Nehemias: Jehobaren poza da gure indarra biblia-dramaren dekoratuak Mount Ebo-ko estudioan egin ziren, Patterson-etik gertu (New York). Dohaintzak era egokienean erabiltzeko eta, aldi berean, bideoa historikoki zehatza izateko, anai-arrebek Jerusalemgo harresiak irudikatzen zituzten estruktura arinak egin zituzten. Estruktura bakoitzak sei metroko altuera zuen eta, egurrezkoak izan arren, harria dirudien material arin batez estalita zeuden. Estruktura hauek eszena desberdinak grabatzeko mugitu ahal zirenez, ez ziren hainbeste dekoratu egin behar izan. Hala ere, dekoratu hauek egiteko, 85.000€ inguru behar izan ziren. a

 Xehetasun hauek ezagutzeak, aurtengo lurralde-biltzarra gehiago estimatzen laguntzen digu. Ziur gaude egin diren ahaleginen ondorioz Jehobari mundu osoan aintza ematea lortuko dela. Asko eskertzen ditugu donate.pr418.com eta beste modu batzuen bidez mundu-mailako lanerako eskuzabaltasunez egiten dituzuen dohaintzak.

a Nehemias: Jehobaren poza da gure indarra biblia-dramaren dekoratuak COVID-19 pandemiaren aurretik egin ziren. Beraz, ez zen distantzia fisikorik behar.