NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?
Bizitzak aldatzen dituzten puntutxoak
2021EKO URRIAK 1
«Ziurrenik gure irakurle askok itsuak diren pertsonak ezagutzen dituzte», esan zuen 1912ko ekainaren 1eko The Watch Tower aldizkariak. «Argitalpenak dohainik lortu ditzakete. […] Argitalpen hauek itsuek irakurri ditzaketen karaktereetan inprimatuta daude». The Watch Tower aldizkariak jarraitu zuen: «Itsuek asko baloratzen dute munduak etorkizunean izango dituen bedeinkapenak ezagutzea».
Hitz hauek idatzi zirenean oraindik ez zen existitzen ingelesezko braille sistema bateratu bat. Hala ere, Jehobaren lekukoak Bibliaren egia «itsuek irakurri ditzaketen karaktereetan», hau da, braillez, zabaltzen ari ziren garai horretan. Orain ere gauza bera egiten jarraitzen dugu. Gaur egun, gure argitalpenak 50 hizkuntza baino gehiagotan inprimatzen dira braillez. Zer da beharrezkoa lan hau burutzeko?
Nola egiten dira braille-argitalpenak?
Lehenengo pausoa jatorrizko testua braille-karaktereetara transkribatzea da. Pattersoneko (New York) Testu Prozesaketa Sailan lan egiten duen Michael Millen anaiak honakoa dio: «Garai batean, besteek garatutako softwarea erabiltzen genuen braillezko transkribapenak egiteko. Baina software honek ezin zituen guk behar genituen hizkuntza guztietara transkribapenak egin. Orain, guk garatutako sistema bat erabiltzen dugu: Watchtower Translation System. Sistema hau munduko hizkuntza gehienetara braillezko transkribapenak egiteko gai da. Ziur nago munduan ez dagoela hau bezalako beste sistemarik».
Braille-argitalpenek jatorrizko argitalpenetan agertzen diren irudiak ere deskribatzen dituzte. Adibidez, Gozatu bizitzaz betirako! liburuan agertzen den azaleko irudia honela deskribatzen da braillezko edizioan: «Gizon bat bidexka batetik ibiltzen hasten da. Bidexka landare ederrez eta mendiz inguratuta dago». Jamshed-ek, aitzindaria eta laguntzailea den anaia itsuak, hau dio: «Irudi hauen deskribapenak oso baliotsuak dira niretzat».
Transkribatu ondoren, fitxategiak sukurtsaletara bidaltzen dira inprimatzeko. Inprimatze prozesuan kalitate oneko papera erabiltzen da. Honela, markak egitean papera ez da zulatzen eta erabilerarekin erliebedun braille puntuek ez dute bere forma galtzen. Ondoren, orriak bildu, koadernatu eta braille-argitalpena kongregazioetara bidaltzen da. Beharrezkoa denean, sukurtsalek bidalketa azkarrak egiten dituzte. Era horretara, anai-arreba itsuek edo ikusteko zailtasunak dituztenek garaiz jasotzen dituzte bileretan erabiliko dituzten argitalpenak.
Lan hau egitea oso garestia da eta denbora luzea darama. Izan ere, Wallkilleko (New York) inprimategian 50.000 Biblia arrunt egiteko erabiltzen den denbora bera behar da braillezko bi Biblia egiteko. Biblia oso bat, gradu 2 braille a ingelesez, 25 liburukiz osatuta dago. Braillezko Biblia oso bat egitea, Biblia arrunt bat egitea baino 123 aldiz garestiagoa da. 25 liburuki hauen azalek soilik, 125 euro inguru balio dute.
Nola sentitzen dira euren lanarekin braille-argitalpenak egiten dituzten anai-arrebak? Hego Afrikako sukurtsalean lan egiten duen Nadia izeneko arrebak dio: «Itsuak diren edo ikusmen arazoak dituzten anai-arreben bizitzak ez dira batere errazak. Beraz, beraiei lagundu ahal izatea bedeinkapen handia da. Argi ikusi dezaket Jehobak zenbat maite dituen».
Braillez irakurtzen ikasteko tresna-sorta zoragarria
Zer gertatzen da itsua den norbaitek braillez irakurtzen ez badaki? Duela urte batzuk Aprenda a leer braille lan-koadernoa argitaratu genuen. Lan-koaderno hau braillez eta testu arruntean idatzita dago. Era honetara, ikusten duenak eta itsua denak elkarrekin erabili dezakete. Liburuxka hau braillez irakurtzen ikasteko tresna-sorta baten parte da. Tresna-sorta honek braillez idazteko beharrezkoak diren tresnak ere ekartzen ditu. Tresna hauen bitartez, braille ikasten ari denak braille-karaktereak idatzi ditzake. Tresna-sorta honen ariketei esker, errazagoa egiten da braille-karaktereak ikastea eta ukimenaz hauek identifikatzea.
Izugarri gustatzen zaizkit!
Nola lagundu die itsuak direnei edo ikusmen arazoak dituzten anai-arrebei argitalpenak braillez izateak? Haitin bizi den Ernst izeneko anaia bileretara joaten zen, baina argitalpenak braillez ez zituenez, iruzkinak eta aurkezpenak buruz egin behar zituen. Berak dio: «Orain edozein momentutan altxa dezaket eskua komentatzeko. Nire anai-arrebengandik gertuago sentitzen naiz, janari espiritual bera jasotzen ari garelako».
Austrian bizi den Jan izeneko anaiak ikusmen zailtasunak ditu. Bera adinduna da eta Talaia eta kongregazioko Biblia ikasketa zuzentzen ditu. Honela dio: «Gure argitalpenak irakurri ditudan beste braille-argitalpenak baino askoz ere argiagoak dira. Adibidez, orrialdeek zenbakiak dituzte, oharrak erraz aurki daitezke eta irudien deskribapenak oso zehatzak dira».
Seon-ok, itsua eta gorra den arreba, Hego Koreako aitzindari bat da. Lehen, bileretan interprete baten laguntza behar zuen guztirako. Orain, aldiz, braillezko biblia-argitalpenei esker, hauek bere kabuz irakurri ditzake. Berak dio: «Braillezko beste argitalpen batzuk irakurtzeko zailak izaten dira. Adibidez, erliebedun puntutxoak erabilerarekin desagertu egiten dira, lerroak okertuta egoten dira edo papera finegia izaten da. Baina Jehobaren lekukoek erabiltzen duten paperaren kalitatea hobea da. Puntutxoen erliebea nabariagoa da, beraz, irakurtzeko errazagoak dira». Gainera, dio: «Lehen, besteen laguntza behar nuen biblia-argitalpenak aztertzeko. Orain, aldiz, nire kabuz egin dezaket hau. Bilerak nik bakarrik prestatu ditzaket eta hauetan parte hartzeko gai naiz. Honek asko pozten nau. Braillez ateratzen diren gure argitalpen guztiak irakurtzen ditut. Izugarri gustatzen zaizkit!».
Gure braille-argitalpenetan, beste argitalpen arruntetan bezala, hurrengo adierazpena agertzen da: «Saldu ezin den argitalpena da hau. Mundu osoan egiten den biblia-hezkuntza lanaren parte da, borondatezko dohaintzaz mantendua dena». Eskerrik asko donate.pr418.com webgunean agertzen diren metodoak erabiliz egiten dituzuen dohaintzengatik. Mila esker zuen eskuzabaltasunagatik. Honi esker, guztiok dugu eskuragarri janari espirituala, baita itsuak direnek eta ikusmen zailtasunak dituztenek ere.
a Braille sistema batzuetan hitzak laburtu egiten dira leku gehiago izateko. Adibidez, gradu 2 braille sisteman ohiko hitzak eta letra konbinaketak laburtu egiten dira. Beraz, gradu 2 braillez idatzitako testu bat, gradu 1 braillez idatzitako testu bat baino motzagoa da.