Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

«Entzun eta ikusi» egiten diren lurralde biltzarrak

«Entzun eta ikusi» egiten diren lurralde biltzarrak

2024KO UZTAILAK 1

 Gaur egungo Jehobaren lekukoek, 130 urte baino gehiagoz lurralde biltzarrak ospatu dituzte urtero. Lurralde biltzarren programek 40 hitzaldi desberdin baino gehiago izaten dituzte, musika, elkarrizketak eta bideoekin. Lurralde biltzarrera joaten direnentzako programa onuragarria eta motibagarria izateko, guztiek argi eta garbi «entzun eta ikusi» behar dute (Lukas 2:20). Nola erabiltzen dira zure dohaintzak guztiek lurralde biltzarretatik probetxua atera ahal izateko non bizi diren axola gabe?

Audio bideo sistemak lurralde biltzar bakoitzerako egokitzen dira

 Mendebaldeko herrialdeetan dauden estadio askok, audio bideo sistemak izaten dituzte. Beraz, lurralde biltzar bat ospatzeko horrelako toki bat alokatzen dugunean, zergatik instalatzen dugu askotan gure ekipamendua? Egoitza nagusiko Broadcasting Departamentuan lan egiten duen Davidek, hurrengoa azaltzen du: «Alokatzen ditugun estadioen artean, oso gutxi izan dira diseinatuak sei ordu baino gehiagoko ahozko programak ondo entzuteko. Adibidez, kirol ekitaldiek estadioaren audio sistema erabiltzen dute, bereziki iragarki eta musika-konposizio laburrak emateko. Pantailak, markagailuak, publizitatea eta jokalarien errepikapenak ikusteko erabiltzen dira. Guk, aldiz, ikus-entzuleek bideo luzeagoak ikustea nahi dugu, baita hitzaldiak argi entzun eta ulertzea ere».

 Lurralde biltzar bakoitza desberdina denez, bere audio bideo sistema egokitu egin behar da. Lurralde biltzarrak ospatuko diren tokiak aukeratu bezain laster, sukurtsaletako Broadcasting Departamentuek pertsonak non eseriko diren erabakitzen dute, espero den pertsonen kopuruaren eta lekuaren tamainaren arabera. Departamentu hauetako anai-arrebek, bozgorailuak eta bideo pantailak non instalatuko diren eta bata bestearekin nola konektatuko diren kalkulatzen dute. Ondoren, guztiek programa ondo ikusi eta entzuteko beharrezkoa den ekipamenduaren zerrenda bat egiten dute.

Bertako Broadcasting Departamentuko (LBD) anaiek kontu handiz egindako antolaketak jarraitzen dituzte

 Audio bideo sistemak are konplexuagoak dira programa hainbat hizkuntza desberdinetan aurkezten den lurralde biltzarretan. Lurralde biltzarraren programa beste hizkuntza batera itzuli behar denean, itzultzaileek programa ikusi eta entzun behar dute. Ondoren, itzulpena beste irrati kanal batetik bidali behar zaie hizkuntza ulertzen dutenei. Bideo erreproduzitzaile bereziei esker, bideoa lurralde biltzarrean dauden guztientzako sinkronizatu daiteke, nahiz eta audioa zortzi hizkuntza desberdinetan transmititu. «Sistema hauek oso konplexuak dira, eta hauek erabiltzen dituzten boluntarioek trebakuntza ona jaso behar dute», dio Davidek.

 Sukurtsal gehienek audio bideo ekipamendu kopuru bat izaten dute urtero erabiltzeko. Kasu hauetan anai-arrebek ekipamendu hauek lurralde biltzar batetik bestera eramateko antolakuntzak egiten dituzte. Ameriketako Estatu Batuetako sukurtsalak bakarrik 200.000 euro inguru gastatzen ditu urtero ekipamenduaren garraioan. Hala ere, hau ekipamendu gehiago erostea eta mantentzea baino merkeagoa da. Stevenek, Kanadako lurralde biltzar bateko Audio Bideo Departamentuan lagundu zuen. Berak dio: «Gure audio bideo taldeak gogor egin zuen lan torloju, kable eta pieza bakoitza zenbatzeko, zaintzeko, segurtasunez paketatzeko eta hurrengo lurralde biltzarrerako prest egoteko».

Ekipamendua erosi eta mantentzen dugu

 Audio bideo ekipamendua alokatzea oso garestia da, eta askotan kalitate baxukoa da edo gaizki zainduta dago. Horregatik, normalean, behar dugun ekipamendua erosten dugu. Gaur egun, bost bider hiru metroko LED bideo pantaila handi batek 24.000 euro inguru kostatzen ditu, eta 15 metroko mikrofono kable bakar batek 20 euro inguru. Beraz, Broadcasting Departamentuak, Erosketak Departamentuarekin egiten du lan edozein ekipamendu erosi baino lehen «gastuen kontuak ateratzeko» (Lukas 14:28). Adibidez, honakoa galdetzen dute: Zenbat pertsonek aterako dute probetxua ekipamendu honetatik? Beharra asetzeko ekipamendu berria erostea aukera onena al da? Leku aproposa al dugu ekipamendua gordetzeko? Ekipamenduari mantenua emateko beharrezkoak diren tresnak eta trebatutako boluntarioak al ditugu?

 Audio bideo ekipamenduaren bizitza luzatzeko eta dohaintzak aurrezteko, erregularki konponketa elektroniko eta mekanikoak egiten ditugu. Gainera, ekipamendua kaxa gogorretan garraiatzen dugu ondo babesteko, eta kaxa hauek ere behar denean konpondu egiten ditugu.

Mantentze eta konponketa lanei esker, audio bideo ekipamenduaren bizitza luzatzen du

Testigantza paregabea eta programa argia

 Lekukoak ez direnak harrituta gelditzen dira gure lurralde biltzarretako audio bideoaren kalitatearekin. Adibidez, lurralde biltzar batean, munduko telebista kate handienetako baten langile bati gure eduki eta produkzioaren kalitateak harritu zion. Jonathanek, lurralde biltzarretan audio bideo ekipamenduak instalatzen eta erabiltzen laguntzen duenak, dio: «Txundituta gelditu zen gure taldeko guztiak profesionalak ez zirela eta boluntarioak zirela jakitean. Guk egun bat eta erditan instalatu genuena instalatzeko, bere enpresak bost egun beharko zituela esan zuen». Beste lurralde biltzar batean, alokatutako tokiaren zuzendariak honakoa esan zuen: «Musika eta bideo aditu asko egon dira hemen, baina ez dut sekula ikusi hain modu profesional eta bikainean egindako lanik».

Anai-arrebak lurralde biltzarraz gozatzen

 Zer probetxu atera diozu lurralde biltzarretan erabiltzen den audio bideo sistemari? Agian, Ingalaterran bizi den David bezala sentitzen zara. Berak dio: «88 urte ditut eta nire bizitza osoan lurralde biltzarretara joan naiz. Hala ere, orain inoiz baino errazagoa zait arreta osoa programan jartzea. Bideo politei esker, denbora azkar pasatzen zait eta programaren mezua argi eta garbi ulertzen dut». Nigerian bizi den Micheal izeneko anaiak, hau azaltzen du: «Orain, anai-arrebek programa entzuteko eta bideoak ikusteko zailtasunik ez dutenez, programan kontzentratu daitezke despistatu gabe».

 Aurtengo «¡Prediquemos las buenas noticias!» lurralde biltzarrera edo biltzar berezira joaten zarenean, pentsatu ezazu programa entzun eta ikusi ahal izateko egin den lan guztian. Zure dohaintzek donate.pr418.com bidez egindakoak barne, hau lortzen lagundu dute. Eskerrik asko!