Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Eskutan duzun liburutegia

Eskutan duzun liburutegia

2021EKO IRAILAK 1

 «Orain dela ez asko, janari espirituala Internet bidez jasotzeak ezinezkoa zirudien». Gogoratzen al dituzu hitz hauek? Geoffrey Jackson anaiak 2020⁠ko Zuzendari-batzordearen 6. eguneraketan esan zituen. Honela jarraitu zuen: «Eta orain egoera honetan, JW Library gabe zer egingo genukeen pentsatzen dugu. Jehobak urteetan zehar prestatu gaitu prest egoteko horrelako egoera batean».

 Nola prestatu gaitu Jehobak? Zer suposatu du JW Library aplikazioaren garapenak eta zer ahalegin egin dira aplikazio hau mantendu eta hobetzeko?

Proiektu berri bat

 2013⁠ko maiatzean, Zuzendari-batzordeak MEPS Programazioa sailari aplikazio bat garatzeko eskatu zion. Aplikazio honek New World Translation biblia-itzulpenaren azken berrikuspena izango zuen. «Mugikorrentzako aplikazio bat garatu eta aplikazio dendetan agertuko zen lehenengo aldia zen», dio MEPS Programazioa Sailean lan egiten duen Paul Willies anaiak. «Talde bat sortu genuen, hainbat proiektu gelditu genituen eta beste sail batzuekin lan egin genuen aplikazio hau diseinatu eta sortzeko. Askotan egin genuen otoitz eta Jehobaren laguntzarekin, bost hilabetetan, Urteroko bileran aurkeztu zen».

 Beste erronka bat aplikazio hau benetako liburutegi bihurtzea zen, argitalpen eta hizkuntza gehiagorekin. 2015⁠eko urtarrilean, ingelesezko argitalpen gehienak eskuragarri zeuden aplikazioan eta sei hilabete ondoren, argitalpen hauek ehunka hizkuntzatan jaitsi zitezkeen.

 Horrez geroztik, gure anai-arrebek aplikazioa hainbat modutan hobetu dute. Batetik, bideoak gehitu dituzte. Bestetik, bileretarako multimedia eta argitalpenak dituen atal berri bat sortu dute. Gainera, biblia-bertsetetan Guía de Estudio edo Guide de Recherche-ko erreferentziak egin dituzte eskuragarri.

Zer da beharrezkoa aplikazio hau mantentzeko?

 JW Library aplikazioa 8 milioi gailutan irekitzen da egunero eta 15 milioi gailu baino gehiagotan hilero. Zer egin behar da aplikazio honek gailu hauetan ondo funtzionatzeko? Willies anaiak hau dio: «Mugikorretan erabiltzen diren aplikazioak ez daude inoiz bukatuta. Beti gaude ezaugarri berriak gehitzen eta erabiltzailearentzat lagungarriagoa eta erabiltzeko errazagoa egiten. Gailu digitaletan erabiltzen diren sistema eragileak askotan eguneratzen direnez, hauekin bat egiteko, aplikazioa behin eta berriro egokitu behar dugu. Gainera, argitalpenak eta grabaketak aplikazioan gehitzen doazen heinean, gure softwarea mantendu eta hobetu egin behar dugu. Hizkuntza guztiak kontuan hartuz, guztira 200.000 argitalpen inguru eta 600.000 audio eta bideo grabaketa baino gehiago daude orain eskuragarri JW Library aplikazioan.

 Aplikazioari euskarria etengabe emateko, ekipamendu informatikoa baino gehiago behar da. Adibidez, hainbat software lizentzia erosi behar dira. Lizentzia bakoitzak urtean 1.200 € baino gehiago balio du. Gainera, MEPS Programazioa Sailak hainbat gailu erosten ditu aplikazio hau erabiltzaileen ordenagailu, tableta eta mugikor berrietan ondo ibiliko dela ziurtatzeko. Horretarako, ia 8.500 € erabiltzen dira urtero.

Dirua aurrezten laguntzen duen aplikazioa

 JW Library aplikazioari esker, askoz ere diru gutxiago erabiltzen da argitalpenak inprimatu, koadernatu eta bidaltzen. Adibidez, 2013⁠ko Examinando las Escrituras diariamente edo Examinons les Écritures chaque jour liburuxkaren ia 12 milioi kopia inprimatu ziren. Baina, 2020⁠ko edizioaren 5 milioi kopia inguru bakarrik inprimatu ziren, nahiz eta mundu mailan lehen baino 700.000 berri-emaile baino gehiago izan. Zergatik inprimatu ziren hain gutxi? Gure anai-arreba askok eguneko aipua JW Library aplikazioan dutelako orain. a

«Benetan paregabea da!»

 JW Library aplikazioak erabiltzaileei modu askotan laguntzen die. Kanadan bizi den Geneviève izeneko arreba batek aplikazio honi esker maizago ikasten duela dio. «Egia esan, liburu guztiak atera beharko banitu, ez dut uste goizero ikasiko nukeenik. Baina aplikazioarekin, tableta hartu eta hortxe dut behar dudan guztia. Ohitura honek nire fedea indartu du eta Jehobarengana gehiago hurbildu nau».

Geneviève

 Aplikazioa oso lagungarria izan da bereziki COVID-19 pandemia garaian. Estatu Batuetako Charlyn-ek honakoa azaltzen du: «Covid-a dela eta, urtebete baino gehiagoz ez dut argitalpen berririk jaso. Hala ere, JW Library aplikazioari esker, espiritualki ongi elikatua egon naiz. Jehobari asko eskertzen diot horrelako laguntza maitekorra emateagatik».

 Jende askok Filipinetan bizi den Faye-k bezala pentsatzen du. Berak dio: «Aplikazio erabilgarri hau Jehobarengandik gertu egoteko erabiltzen dut. Goizean irakurtzeko irekitzen dudan lehenengo gauza da; etxeko lanak egiten ditudanean entzuten dudana. Bilerak prestatzeko eta ikasketa pertsonalerako erabiltzen dut. Denbora librea dudanean, aplikazioa erabiltzen dut bideoak ikusteko eta nonbaiten itxaroten nagoenean, artikuluren bat edo Biblia irakurtzen dut. Benetan paregabea da!».

 Aplikazioa zeharo lagungarria da predikatze-lanerako. Adibidez, Kameruneko arreba batek, predikatzen ari zela, aste batzuk lehenago beste arreba batek erabilitako biblia-aipu bat topatu nahi zuen, baina ez zuen zer bertset zen gogoratzen. Honela dio: «Eskerrak esaldi bat gogoratzen nuen. Aplikazioa ireki, Bibliara jo eta esaldi hori bilatzailean jarri nuen. Segituan aurkitu nuen aipua. Aplikazio honi esker, batzuetan ahazten ditudan aipuak aurkitu ditzaket».

 Interneteko donate.pr418.com web-orrian aipatzen diren metodoak erabiliz, egiten dituzuen dohaintzei esker, JW Library aplikazioa garatu, mantendu eta hobetu dezakegu mundu osoko anai-arrebentzat. Mila esker zuen eskuzabaltasunagatik.

JW Library aplikazioaren lorpenak

  1. 2013⁠ko urria: Aplikazioa New World Translation biblia-itzulpenaren berrikuspenarekin jarri zen eskuragarri.

  2. 2015⁠eko urtarrila: Ingelesezko beste argitalpen batzuk jarri ziren eskuragarri eta gero ehunka hizkuntzakoak.

  3. 2015⁠eko azaroa: Azpimarratzeko aukera gehitu zen.

  4. 2016⁠ko maiatza: Bileretarako atala gehitu zen.

  5. 2017⁠ko maiatza: Oharrak idazteko aukera gehitu zen.

  6. 2017⁠ko abendua: Ikasketarako Bibliarako ikerketa egiteko laguntza gehitu zen.

  7. 2019⁠ko martxoa: Audio grabaketak jaisteko, bideoak zuzenean ikusteko eta Guía de Estudio edo Guide de Recherche-ko erreferentziak ikusteko aukera gehitu zen.

  8. 2021⁠eko urtarrila: Gozatu bizitzaz betirako! argitalpena erabiltzeko hobekuntzak egin ziren.

a JW Library aplikazioan egiten den deskarga bakoitzak diru kopuru txiki bat balio du. Adibidez, iaz 1,2 milioi € baino gehiago erabili genituen jw.org webgunetik eta JW Library aplikaziotik deskargak egiteko eta multimedia zuzenean ikusi edo entzuteko aukera emateko. Hala eta guztiz ere, argitalpen eta grabaketa digitalak jaistea argitalpenak, CD-ak eta DVD-ak sortzea eta bidaltzea baino askoz ere merkeagoa da.