NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?
Fidagarriak diren eta gure fedea sendotzen duten albisteak
2021EKO ABENDUAK 1
Jehobaren lekukoak beraien anai-arrebez arduratzen dira (1 Pedro 2:17, NWT). Gutako asko Kenyan bizi den Tannis arreba bezala sentitzen gara. Berak dio: «Asko gustatzen zait mundu osoko anai-arrebei zer gertatzen zaien jakitea». Zer egiten dute Tannis-ek eta beste milioka lekukok mundu osoan zehar zer gertatzen ari den jakiteko? 2013tik, jw.org webguneko Prensa edo Salle de presse atalari esker, honen berri izan dezakegu.
Webgunean azaltzen diren albisteak, Jehobaren lekukoekin lotutako albiste fidagarriak dira. Albiste hauek, besteak beste, hurrengo gaiei buruz hitz egiten dute: biblia-itzulpen berrien argitaratzea, hondamendietarako laguntza lanak, eraikuntza proiektuak eta beste gertakari garrantzitsu batzuk. Albiste hauei esker, euren fedearengatik kartzelatuta dauden anai-arreben berri ere izan dezakegu. Gainera, predikatzeko kanpainekin eta oroitzapenarekin lotuta dauden bizipen animagarriak irakurri ditzakegu bertan. Nola prestatzen dira albiste hauek eta nortzuk hartzen dute parte lan honetan?
Nola prestatzen dira albiste hauek?
Webguneko albisteez arduratzen den saila Informazio publikoaren bulegoa da. Sail hau egoitza nagusian kokatuta dago eta Zuzendari-batzordearen Koordinatzaile-batzordeak zuzentzen du. Sail honetan 100 anai-arreba baino gehiagok parte hartzen dute eta horietako asko urruneko boluntarioak dira. Horien artean, idazleak, ikertzaileak, artista bisualak eta itzultzaileak daude. Beste batzuk, gobernuko funtzionario, aditu eta komunikabideekin harremanetan jartzen dira. Sail hau sukurtsaletan dauden Informazio publikoaren mahaiekin elkarlanean aritzen da. Mundu osoan horrelako 80 baino gehiago daude.
Albiste bat prestatzeko, Informazio publikoaren bulegoa Informazio publikoaren mahaiekin elkarlanean aritzen da. Albiste bat garrantzitsua edo interesgarria dela ikusten dutenean, gaiari buruz ikertu eta fidagarria den informazioa biltzen dute. Horretarako, batzuetan, adituak elkarrizketatzen dituzte. Informazio guztia jaso ondoren, artikulua idatzi, editatu, berrikusi, argazkiak erantsi eta Koordinatzaile-batzordeari bidaltzen zaio argitaratzeko baimena jasotzeko.
Esker oneko hitzak
Nola sentitzen dira gure anai-arrebak webguneko albisteak irakurtzeko aukera izateagatik? Filipinetako Cheryl izeneko arrebak honakoa dio: «Asko gustatzen zait goizero anai-arreba eta Jehobaren erakundeari buruzko albisteak irakurtzea».
Irakurle askok jw.org webguneko albisteak komunikabideetako albisteekin konparatuta oso desberdinak direla aipatzen dute. Irakurle hauetako bat Tatiana da. Kazakhstanen bizi da eta honakoa dio: «JW.ORG-ko albisteetan konfiantza dut eta hau asko eskertzen dut. Albiste hauek fidagarriak eta objektiboak dira». Mexikon bizi den Alma izeneko arreba batek hau esaten du: «Komunikabideetako albiste kezkagarriekin alderatuta, jw.org-ko albisteak oso animagarriak dira».
Webguneko albisteak fidagarriak izateaz gain, gure fedea ere sendotzen dute. Kenyan bizi den Bernard izeneko anaiak honakoa dio: «Webguneko albisteei esker, mundu osoko anai-arrebak nire familiaren parte direla sentitzen dut, nongoak diren axola gabe. Anai-arreben izenak eta egoera zehatzak aipatu ditzaket nire otoitzetan». Bestalde, Kenyan bizi den Bybron izeneko arrebak ere hurrengoa esaten du: «Asko pozten naiz artikulu batean Biblia beste hizkuntza berri batean argitaratzen dela ikusten dudan bakoitzean. Artikulu hauek Jehobak ez duela bereizketarik egiten gogorarazten didate».
Pertsekuzioari buruzko albisteek ere eragin positiboa izan dezakete. «Anai-arreben ausardian hausnartzeak nire fedea asko sendotu du», dio Kenyan bizi den Jackline arrebak. «Euren probei aurre egiten zerk lagundu dien ikusten saiatzen naiz beti. “Sinpleak” diruditen gauzak, adibidez, otoitz egitea, Biblia irakurtzea eta abestea, anai-arrebak sendo mantentzeko ezinbestekoak direla ikasi dut».
Costa Rican bizi den Beatriz izeneko arrebak asko eskertzen ditu hondamendi naturalei buruzko albisteak. Berak dio: «Webguneko albisteei esker, gure erakundeak anai-arreben beharrak modu azkar, eraginkor eta maitekorrean asetzen dituela ikusi dezaket. Honek, Jehobaren erakundean nagoela ziurtatzen dit».
Zenbat eskertzen dugun mundu osoko gure anai-arrebei buruzko albiste eguneratuak jaso ahal izatea! Hau guztia mundu-mailako lanerako egiten dituzuen dohaintzei esker da posible. Dohaintza hauetako asko donate.pr418.com bidez egiten dira. Mila esker zuen eskuzabaltasunagatik.