NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?
Gehiago dutenek gutxiago dutenei laguntzen diete
2020KO URRIAK 1
Jehobaren lekukoak erlijio jardueretan eta laguntza humanitarioetan aritzen dira 200 herrialde baino gehiagotan. Baina hauetatik 35ek soilik jasotzen dituzte, euren gastuak ordaintzeko beharrezkoak diren dohaintzak. Orduan, zer gertatzen da behar ekonomiko handiagoa dagoen herrialdeetan?
Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordeak, mundu osoko anai-arrebek Jainkoa gurtzeko eta berri-onak predikatzeko behar dutena aztertzen du. Jasotako dohaintzak arretaz antolatzen eta erabiltzen dira, beharren arabera. Sukurtsal batek behar duena baino gehiago jasotzen badu, soberan dagoena beste sukurtsaletara bidaltzen du. Antolaketa honek, lehen kristauen eredua jarraitzen du. Haiek elkarri lagundu zioten «berdintasuna» lortzen saiatuz (2 Korintoarrei 8:14). Honela, gehiago zutenek gutxiago zutenei laguntzen zieten.
Nola sentitzen dira beste sukurtsaletatik laguntza ekonomikoa jaso duten anai-arrebak? Tanzanian, esaterako, biztanleriaren erdia baino gehiago egunean bi dolar baino gutxiagorekin bizi dira. Bertara bidalitako laguntza Mafinga kongregazioko bilera-aretoa berritzeko erabili zen. Bertako anai-arrebek idatzi zuten: «Berrikuntza ondoren, gero eta jende gehiago etorri da bileretara! Jehobaren erakundeari eta mundu osoko anai-arrebei, euren eskuzabaltasuna bihotzez eskertzen diegu. Beraien laguntzari esker, Jehoba adoratzeko leku zoragarria dugu».
COVID-19aren pandemiaren ondorioz, Sri Lankako anai-arreba batzuek ez dute nahiko janaririk izan. Hauen artean, Imara Fernando eta bere semea Enosh daude. Hala ere, beste herrialdeetako dohaintzei esker, behar zuten laguntza jaso dute. Eskuz eginiko txartel batean, ondorengoa idatzi zuten: «Garai zail hauetan maitasuna erakutsi diguten anai-arrebei, eskerrak eman nahi dizkiegu. Familia honen parte izateak asko pozten gaitu. Jehobari otoitz egiten jarraitzen diogu, azken egun hauetan anai-arreba guztiak lagundu ditzan».
Berdin dio gure anai-arrebak non bizi diren, daukatena besteekin konpartitzea asko gustatzen zaie. Enosh-ek, adibidez, dohaintzen kutxa txiki bat egin zuen beharrean dauden beste familiei laguntzeko. Guadalupe Álvarez-ek antzeko eskuzabaltasuna ere erakusten du. Bera bizi den Mexikoko lekuan, gutxik irabazten dute soldata minimoa eta gehienek, ez dute diru-sarrera finkorik. Hala ere, laguntzeko ahal duen guztia egiten du. Berak aipatzen du: «Jehobari bere ontasuna eta maitasunagatik eskerrak eman nahi dizkiot. Badakit nire dohaintzak besteen dohaintzekin elkartuko direla, beharrean dauden anai-arrebak laguntzeko».
Dirua bidaltzen duten sukurtsalak, oso pozik daude hau egin ahal izateaz. «Urte askotan zehar, beste herrialdeen laguntza ekonomikoa behar izan dugu», esan zuen Anthony Carvalho-k, Brasilgo sukurtsal-batzordean zerbitzatzen duenak. «Laguntza honi esker, sekulako hazkundea ikusi dugu. Orain, gure egoera ekonomikoa aldatu denez, besteei laguntzeko pribilegioa dugu. Gure anai-arrebek predikazioa mundu-mailako eginkizuna dela ikusten dute; eta Jesu Kristoren jarraitzaile onak izanik, besteei orain lagundu ahal dietela konturatu dira».
Zer egin dezakete Jehobaren lekukoek, beharrean dauden anai-arrebei modurik hoberenean laguntzeko? Hoberena, ez da dohaintzak gure kabuz beste herrialdeetako sukurtsaletara bidaltzea, mundu-mailako lanera baizik. Dohaintza hau, bilera-aretoetan dagoen «Mundu-mailako lana» dohaintza-kaxaren bitartez edota donate.pr418.com bitartez egin daiteke. Dohaintza guztiak bihotzez eskertzen dira!