NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?
Gure Maisu Bikaina goresten duten eraikinak
2023KO UZTAILAK 1
Jehobari asko gustatzen zaio bere herriari irakastea. Ondorioz, bere erakundeak hainbat eskola antolatu ditu, ikasleek Jehobaren zerbitzuan dituzten eginkizunak betetzeko trebakuntza jasotzeko. Eskola hauetako bat, Erreinuaren Berriemaileen Eskola (EBE) da. Azken urteotan, Jainkoaren erakundeak irakaskuntza hobetzeaz gain, eskolak egiten diren eraikinak hobetzen ahalegintzen ari da. Honen helburu nagusia, irakastea eta ikastea errazten duten eraikinak izatea da. Nola laguntzen dute zure dohaintzek helburu hau lortzen?
Ikasle gehiago giro hobe batean
Urte askotan zehar eskola teokratikoak bilera areto eta biltzar aretoetan egin dira. Orduan, zergatik eraiki edo berritu ditugu eskola teokratikoentzat bakarrik erabiliko diren eraikin gehiago? Aztertu ditzagun hiru arrazoi.
Behar handiagoak. «Sukurtsalek kongregazioetan laguntzeko anai-arreba gehiago behar dituztela azaldu digute» dio Christopher Mavor Zuzendari Batzordearen Zerbitzu Batzordeko laguntzaileak. Adibidez, 2019an Brasileko sukurtsalak bere eremuan 7.600 EBE graduatu inguru behar zituela kalkulatu zuen. AEBko sukurtsalaren arabera, berriemaileak hirietako predikazio publikoan eta portuetako eta kartzeletako predikazioan trebatu ahal dituzten aitzindari trebeen behar handia dago. Gainera, Bertako Diseinu eta Eraikuntza Departamentuan eta Ospitale-harremanetarako Batzordeetan zerbitzatzeko anaien beharra dago. EBE graduatuek behar hauek asetu ditzakete.
Ikasleen kopuru handiagoa. Sukurtsal askok onartu ditzaketenak baino ikasleen eskaera gehiago jaso dituzte. Brasilen adibidez, sukurtsalak 2.500 EBE eskaera inguru jaso zituen urte batean bakarrik. Baina eskola egiteko lekua mugatua duenez, sukurtsalak 950 ikasle bakarrik onartu ahal izan zituen.
Bizileku egokiak. Eskola bilera areto edo biltzar areto batean egiten denean, ikasleak normalean anai-arreben etxebizitzetan geratzen dira. Antolaketa hau egokia da urtean eskola gutxi egiten diren eremuetan. Baina urtean hainbat eskola egiten diren lekuetan, ezinezkoa da bertako berriemaileentzat hilabete askotan ikasleak etxean hartzea. Beraz, ikasleentzat diseinatutako eraikinak egiten dira eskolako klaseetatik hurbil.
Klaseak emateko gela batez gain, irakasleentzat eta 30 ikasle ingururentzat bizilekuak dituen eraikin bat egiteko hainbat milioi euro behar dira, kokalekuaren eta beste faktore batzuen arabera.
Eskolak egiteko eraikinen ezaugarriak
Eskolak leku lasaietan antolatzen dira hiri handietatik kanpo baina garraio publikoa dagoen tokietatik hurbil. Berriemaile asko dauden eremuei lehentasuna ematen zaie. Modu honetan, berriemaileek eskolaren funtzionamenduan eta eraikinen eta ekipamenduaren mantentze lanetan lagundu dezakete.
Eraikinek liburutegiak, ikasteko gelak, ordenagailuak, inprimagailuak eta beste ekipamendu batzuk dituzte. Gehienetan jangela bat dago bertan ikasleek eta irakasleek elkarrekin jateko. Gainera, leku nahikoa dute ere kirola egiteko eta atseden hartzeko.
Ikasgela kontu handiz antolatzen da. Mundu Mailako Diseinu eta Eraikuntza Departamentuan, Warwicken (New York), lan egiten duen Troy anaiak honakoa azaltzen du: «Biblia eskolen departamentuari laguntza eskatu genion ikastea errazten duten ikasgelak diseinatu ahal izateko». Gainera, honakoa ere dio: «Anaiek ikasgelen tamaina eta diseinuari, argiztapenari eta audio bideo ekipamenduari buruzko jarraibideak eman zizkiguten». Hungariako Zoltán izeneko EBE irakasle batek, honakoa dio audio ekipamenduari buruz: «Hasieran ez genuen mikrofonorik. Beraz, askotan ikasleei altu hitz egiteko gogorarazi behar genien. Baina orain, mahai bakoitzean mikrofono bat dagoenez, ez dago arazorik».
«Jehobaren gonbidatu bereziak»
Zer eragin izan dute ikasle eta irakasleengan eraikinen hobekuntzek? «Oso giro baketsua dago» esaten du Palm Coasten (Florida, AEB) EBEko ikasle izandako Angelak. «Dena oso ondo antolatuta dago, ikasgela eta gure gelak barne, ikasketan guztiz murgildu ahal izateko». Csaba izeneko Hungariako irakasle batek ikasleekin jateko aukerak estimatzen ditu. Momentu hauei buruz honakoa esaten du irakasleak: «Ikasleek beraiei buruzko gauza gehiago eta bizipenak kontatzen dizkigute. Modu honetan ikasleak hobeto ezagutzen ditugu. Ondorioz, ikasgaiak hobeto moldatu ditzakegu beraien beharretara».
Eskolentzako eraikin berriak Maisu Bikainaren, Jehobaren, bedeinkapen bat bezala ikusten dituzte ikasle eta irakasleek (Isaias 30:20, 21, NWT). Berritutako eraikin batean EBEko ikasle izandako Filipinetako arreba batek honela azaldu zuen: «Eskolako giroak gogorarazi zigun ez garela ikasleak bakarrik, Jehobaren gonbidatu bereziak baizik. Jehobak bere Hitza sakonki ikasteaz disfrutatu dezagun nahi du».
Eskolak egiteko eraikinak eraiki, berritu eta mantendu daitezke egiten diren dohaintzei esker. Hauetako asko donate.pr418.com webgunearen bidez egiten dira. Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunarengatik.
Palm Coasteko (Florida, AEB) eskolako eraikinaren sarrera
Palm Coasteko (Florida, AEB) eskolako harreran dagoen Jesusen garaiko tenpluaren maketa
Brasilen Erreinuko Berriemaileen Eskolara anai-arrebak iristen ari dira
Brasilen klasea ematen
Filipinetan Erreinuko Berriemaileen Eskolara anai-arrebak iristen ari dira
Filipinetan eskolako jangelan elkarrekin bazkariaz gozatzen ari dira anai-arrebak