Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Gure bilera aretoen mantentze lanak

Gure bilera aretoen mantentze lanak

2024KO APIRILAK 1

 «Nire bilera aretoa izugarri gustatzen zait!» dio Nicolek, Kolonbiako arreba gazte batek. «Bertan, nire familia espiritualarekin egon naiteke». Antzeko zerbait sentitzen al duzu?

 Munduan zehar, Jehobaren lekukoek 63.000 bilera areto inguru erabiltzen dituzte bilerak egiteko. Eraikin hauek erosoak dira bertan Jainkoa adoratzeko. Baina hau baino gehiago lortzen dute. Kolonbiako David izeneko aitzindari erregular batek dio: «Gure bilera aretoek gure mezua erakargarriagoa egiten dute. Bisitari asko bilera aretoa zein egoera onean mantentzen dugun ikustean harrituta gelditzen dira». Hau ez da kasualitatea. Gogor egiten dugu lan bilera aretoak garbitu eta mantentzeko. Nola lortzen dugu hau egitea?

Nola antolatzen dira mantentze lanak?

 Bilera areto bat erabiltzen duten kongregazioek mantentze lanak egiteko ardura dute. Hau egiteko, anai-arrebek bilera aretoa erregularki garbitzen dute. Gainera, mantentze lan prebentiboak eta konponketa txikiak ere egiten dituzte.

 Kongregazioei bilera aretoa mantentzen laguntzeko, Bertako Diseinu eta Eraikuntza Departamentuak (LDC) mantentze lanen trebatzaileak izendatzen ditu. Mantentze lanen trebatzaile bakoitza, gutxienez sei eta gehienez hamar bilera aretoz arduratzen da. Honek bilera aretoak bisitatzen ditu eta kongregazioetako berriemaileei bilera aretoa nola zaindu erakusten die. Hiru urtero, bilera areto bakoitza aztertzen du eta segurtasun edo mantentze arazoak identifikatzen ditu.

Mantentze lanen trebatzaileek bilera aretoak egoera onean mantentzen laguntzen digute

 Gure anai-arrebek asko eskertzen dute mantentze lanen trebatzaileek ematen duten trebakuntza. Indhumathi izeneko Indiako arreba batek dio: «Trebakuntza zoragarria izan zen. Gure bilera aretoa egoera onean mantentzen ikastea asko gustatu zitzaidan». Evansek, Kenyako anaia batek, dio: «Diru pila bat aurrezten ikasi genuen, arazo txikiak handiago bihurtu baino lehen konponduz».

Gastuen ordainketa

 Bilera areto bat erabili eta mantentzeak urtero ehundaka edo milaka euro kostatu ditzake. Hau, honen araberakoa da: bilera aretoa non dagoen, zenbat urte dituen eta zenbat kongregaziok erabiltzen duten. Nola ordaintzen da hau guztia?

 Bilera aretoen mantentze lana dohaintzen bidez ordaintzen da. Kazakhstanen bizi den Alexander izeneko anaia batek dio: «Dohaintzen parte bat Interneteko konexioa, ura eta elektrizitatea ordaintzeko erabiltzen da. Beste parte bat beharrezko gauzak erosteko erabiltzen da, adibidez, eskuak sikatzeko papera, eskularruak, garbiketarako produktuak eta pintura». Soberan gelditzen den dirua, mundu mailako lanerako dohaintza bezala ematen da, mundu mailako mantentze proiektu handiago eta garestiagoekin laguntzeko.

Mantentze proiektu handiagoak

 Bilera areto baten mantentze lanaren kostua bi edo hiru hilabeteko ohiko gastuen kostua baino handiagoa bada, adindunek LDCko mantentze lanen trebatzailearekin hitz egiten dute. LDCk proiektua onartzen badu, normalean, mundu mailako lanerako dohaintzen bidez ordaintzen da. 2023​ko zerbitzu urtean zehar, 8.793 proiektu burutu ziren. Hauek 70,6 milio euro inguruko kostua izan zuten. Ikusi ditzagun hauetako bi proiektu.

 Angolan, 15 urteko bilera areto batek hainbat arazo zituen. Sistema elektrikoa aldatu beharra zegoen, hormek pitzadurak zituzten eta bizilagunen etxeetan ura sartzen zen. LDCk arazo hauek konpontzeko proiektu bat antolatu zuen. Honek 8.500 euro inguru kostatu zuen. Bizilagunek asko eskertu zuten eta harrituta gelditu ziren lan egiteko moduaz.

Berritutako bilera areto bat Angolan

 Polonian, bilera areto baten teilatutik ura sartzen zen eta moketa oso kaltetuta zegoenez, berria behar zen. LDCk teilatua konpondu eta inpermeabilizatzeko eta moketa ordezkatzeko proiektua onartu zuen. Proiektuak 9.000 euro inguru kostatu zuen. Honi esker, bilera areto honetan ez da beharrezkoa izango berrikuntza handirik egitea hurrengo urteetan.

Berritzen ari den bilera areto bat Polonian

Jehobari aintza ematen dioten mantentze lanak

 Mantentze lanek ez dute bakarrik dohaintzen dirua aurrezten, baizik eta Jehobari aintza ematen diote. Tongan dagoen Shaun anaiak dio: «Mantentze lanari esker Jehoba adoratu dezakegu bilera areto garbi, ordenatu eta praktiko batean. Honek aintza ematen dio Jehobari komunitatean. Pertsonak bilera aretora gonbidatzeko harro sentitzen gara».

Nola lagundu dezakezu?

 Denok lagundu dezakegu gure adoraziorako lekuak garbi egoten eta mantentzen. Marino, mantentze lanen trebatzailea da Australian. Berak dio: «Denok parte hartu dezakegu bilera aretoak zaintzeko pribilegio politean. Hau egitean, dohaintzen dirua aurrezten laguntzen dugu eta benetan beharrezkoa den lekuetan erabiltzea lortzen dugu».

 Joelek, Indiako anaia batek, bere bilera aretoaren mantentze lanetan kolaboratzeaz disfrutatzen du. Hurrengoa dio berak: «Anai-arrebekin lan egiteak mundu berria nolakoa izango den imajinatzen laguntzen dit». Lehen aipatutako Nicolek hau dio: «Duela gutxi bilera aretoko lurra garbitzen lagundu nuen anaiek komunean konponketa bat egiten zuten bitartean. Egia da arazoa ez nuela konpondu baina istripuak saihesten lagundu nuen».

 Zure bilera aretoaren mantentze lanetan lagundu nahi baduzu, hitz egin bertako adindunekin. Honetaz gain, zure dohaintzek zure bilera aretoaren eta mundu osoko bilera aretoen mantentze lanetan lagundu dezakete. Dohaintza hauek bilera aretoko diru-kaxa edo donate.pr418.com bitartez egin daitezke. Asko eskertzen ditugu eskuzabaltasunez egiten dituzun dohaintzak.

Guztiok lagundu dezakegu gure bilera aretoak mantentzen