Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Hondamendien biktimei laguntzen

Hondamendien biktimei laguntzen

2021EKO OTSAILAK 1

 2020. urtean hondamendi natural asko egon ziren. Honetaz aparte, COVID-19⁠aren pandemia ere hasi zen. Zer egin zuten Jehobaren lekukoek laguntzeko?

 2020⁠ko zerbitzu-urtean a zehar, Zuzendari-batzordeko Koordinatzaile-batzordeak hondamendietarako laguntza lanetan 23 milioi euro erabiltzea erabaki zuen. Honi esker, 200 hondamendi baino gehiagoren biktimei laguntzea posible izan da. Hauen artean, COVID-19⁠aren pandemia, zikloi tropikalak, Afrikako uholdea, Venezuelako gosetea eta Zimbabweko lehortea daude. Egindako dohaintzekin janaria, ura, babeslekuak, arropa eta botikak erosi ahal izan dira. Hauetaz aparte, garbiketarako, konponketarako eta berrikuntza-lanetarako materiala ere erosi ahal izan da. Ikusi ditzagun laguntza lan hauetako batzuk.

 COVID-19. Mundu osoan zehar pandemiak fisikoki, emozionalki eta ekonomikoki gure anai-arrebei eragin die. Hauek laguntzeko, 800 Laguntza lanetarako batzorde baino gehiago sortu ziren mundu osoan. Batzorde hauek, anai-arreben beharrak aztertu eta txostenak prestatu zituzten. Ondoren, Koordinatzaile-batzordeari bidali zizkieten, txosten hauek kontutan hartuta, laguntza erarik hoberenean antolatzeko.

 Urtean zehar, Laguntza lanetarako batzordeek askori lagundu diete janaria, ura, higienerako gauzak eta botikak lortzen. Zonalde batzuetan, batzorde hauek bertako adindunekin elkarlanean aritu ziren, anai-arrebek gobernuaren diru-laguntzak izateko.

 Jehobaren lekukoak ez zirenek ere gure laguntza lanen berri izan zuten. Adibidez, Zambiako Nakonde hiriko distritu-ordezkaria den Field Simwinga-k hau esan zien anai-arrebei: «Zorretan gaude zuekin beharra zuten familiei garaiz laguntzeagatik».

 Goseteak Angolan. COVID-19⁠aren pandemiaren ondorioz, janari gutxiago zegoen Angolan eta askoz garestiagoa zen. Beraz, anai-arreba askorentzat zailagoa zen janaria erostea.

Janari paketeak Brasiletik Angolara bidali ziren

 Brasilgo sukurtsalari galdetu zitzaion ea Angolako anai-arrebei janaria bidaltzeko aukera zuten. Dohaintzak modu egokienean erabiltzeko, anai-arrebek janaria nola erosi eta garraiatu ikertu zuten, eta janari kopuru handia erostea erabaki zuten. Janari pakete bakoitzak ia 20⁠kg-ko pisua zuen eta arroza, babarrunak, olioa eta beste janari batzuk zituen. Pakete bakoitza erostea eta garraiatzeak, 18 euro balio zuen batez beste. Gaur egun arte 33.544 pakete bidali dira. Guztira 654 tona. Laguntza honek, bertako janariarekin batera, 50.000 pertsona baino gehiago lagundu ditu!

 Nola sentitzen dira gure anai-arrebak laguntza hauengatik? Alexandre Angolako zonalde isolatu batean bizi da eta hau dio: «Honi esker, Jehobak maite nauela eta bakarrik ez nagoela ikusi dut. Jehobaren erakundearentzat baliotsua naiz!». Marizak, senarrik gabeko amak, hau dio: «Jehobak nire negarrak entzun ditu. Bera eta bere erakundeari eskertuta nago!».

Angolako anai-arrebak oso eskertuta daude janari laguntzagatik

 Zimbabweko lehortea. 2020⁠ko zerbitzu-urtean zehar, Zimbabwen lehorte handia egon zen. Honen ondorioz, milioika pertsonek gose izugarria pasa zuten. Bertako milaka lekukok ez zuten janari nahiko.

 Laguntza lanetarako bost batzorde sortu ziren anai-arrebei janaria lortzen laguntzeko. Ehundaka berri-emailek lagundu zuten janaria paketeetan sartzen, kargatzen eta beraien kotxeak eskaintzen. b 2020⁠ko zerbitzu-urtean zehar 569.303 euro erabili ziren 22.700 pertsonari jaten emateko.

Zimbabweko anai-arrebak pandemia baino lehen janaria jasotzen

 Kasu batzuetan, anai-arrebak janaririk gabe zeuden janaria iritsi orduko. Heldu zenean, gure anai-arrebek Jehoba goretsi zuten. Batzuek Erreinuko kantak eta guzti abestu zituzten.

 Zonalde batean, alargunak diren bi arreba bizilagunen bilera batera joan ziren. Bertan, gobernuz kanpoko erakunde batek janaria eramango ziela azaltzen zen. Astiro-astiro politikan sartzen hasi ziren. Janari eskuratzeko baldintzekin ados ez zeudenez, gure arrebek bileratik ateratzea erabaki zuten. Bileratik ateratzerakoan, burla egin zieten hau esanez: «Ez etorri guregana janari eske!». Baina bi aste beranduago, gure anai-arrebak zonaldera iritsi eta gure arrebei janaria eman zieten, gobernuz kanpoko erakundearen laguntza iritsi baino lehen!

«Jehobak ez die bere zerbitzariei inoiz huts egiten» (Prisca)

 Zimbabweko hondamendian emandako laguntzak, testigantza ona eman zuen. Adibidez, ikusi dezagun Prisca-ren bizipena. Bera herri txiki batean bizi da. Lehorteak ekarritako zailtasunak izan arren, Prisca asteazken eta ostiralero predikatzera ateratzen zen. Baita ereiteko garaian ere! Herriko jendeak Priscaren kontura barre egiten zuen hau esanez: «Predikatzen egoteagatik zure familia gosez hilko duzu». Priscak hau erantzun zien: «Jehobak ez die bere zerbitzariei inoiz huts egiten». Handik gutxira erakundearen laguntza jaso zuen. Honek, bere bizilagun batzuk harritu zituen. Hau esan zioten Priscari: «Jainkoak ez dizu inoiz huts egin. Gehiago jakin nahi dugu berari buruz». Orain, zazpi bizilagunek kongregazioko bilerak entzuten dituzte irratiaren bidez.

 Amaierara gerturatu ahala, hondamendi naturalei aurre egiten jarraitu beharko dugu (Mateo 24:3, 7). Oso eskertuta gaude donate.pr418.com bitartez egiten dituzuen dohaintza eskuzabalengatik. Hauei esker, sufritzen ari direnei behar dutena eman ahal zaie behar dutenean.

a 2020⁠ko zerbitzu-urteak 2019⁠ko irailetik 2020⁠ko abuztura arte irauten du.

b COVID-19⁠ak ekarritako arauak betetzeko, gure anai-arrebek janaria banatzeko baimenak lortu behar izan zituzten. Neurri asko hartu zituzten birusarengatik babesteko.