Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Hondamendietarako laguntza-lanak 2021⁠ean: Ez ditugu gure anai-arrebak bertan behera uzten

Hondamendietarako laguntza-lanak 2021⁠ean: Ez ditugu gure anai-arrebak bertan behera uzten

2022KO URTARRILAK 1

 2021⁠eko zerbitzu-urtean a zehar, munduak COVID-19 pandemiaren eragina sufritzen jarraitu du. «Mundu-mailako laguntza lanak mundu-mailako pandemian» artikuluaren arabera, milioika euro gastatu ditugu pandemiarako laguntza-lanetan eta 950 Laguntza-lanetarako batzorde baino gehiago eratu ditugu.

 Pandemiarekin batera, mundu osoko anai-arrebek hondamendi naturalak eta gizakiak eragindako beste hainbat larrialdi jasan behar izan dituzte. COVID-19 pandemiarako laguntza-lanetan erabili den diruaz gain, 200 hondamendi eta larrialdi egon direnez, Zuzendari-batzordearen Koordinatzaile-batzordeak hauetan 7 milioi euro inguru erabiltzea erabaki zuen. Zuen dohaintzei esker, kaltetuei laguntza eman ahal izan diegu. Ikus ditzagun bi kasu.

Nyiragongo sumendiaren erupzioa

 2021⁠eko maiatzaren 22⁠an, Kongoko Errepublika Demokratikoko Nyiragongo sumendia erupzioan hasi zen. Labak etxeak, eskolak eta urtegi bat suntsitu zituen. Baina laba ez zen arrisku bakarra izan. Erupzioa hasi eta hainbat egunetan zehar, hauts bolkaniko toxikoak Goma hiria estali zuen eta dozenaka lurrikara txiki gertatu ziren. Hiriaren erdiak baino gehiagok ebakuatzeko agindua jaso zuen. Milaka pertsonek ihes egin behar izan zuten eta batzuek Ruandako muga gurutzatu zuten.

Tokiko laguntza-lanerako batzordea porridge edo olo-ahi beroa banatzen ari da bilera areto batean

 Ebakuatuen artean, 5.000 Jehobaren lekuko inguru zeuden. Batzuek erupzioaren ondorioz, beraien etxea galdu zuten. Beste batzuei, ihes egitean, etxera lapurretan sartu zitzaizkien. Ruanda eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Laguntza-lanetarako batzordeak elkarlanean aritu ziren. Kongoko (Kinshasa) sukurtsaleko Laguntza-lanetarako batzorde batek honakoa dio: «Hirian egoera kaotikoa izan arren eta ebakuazio agindua eman aurretik, batzordea janaria, ura, ohe jantziak eta arropa banatzen hasi zen». Adibidez, herri batean 2.000 anai-arreba baino gehiago bildu zituzten. Bertan, Laguntza-lanetarako batzordeak kanpin-dendak prestatu, maskarak banatu, eta covid-a eta kolera saihesteko argibideak eman zizkien.

Janari poltsak pisatzen ari dira anai-arreben artean banatu aurretik

 Hondamendiko hiru hilabeteetan zehar, anai-arrebek sei tona arroz, sei tona arto irin, hiru tona sukaldatzeko olio eta hiru tona ur baino gehiago banatu zituzten. Gainera, dirua aurrezteko, sukurtsalak bertako janaria kantitate handitan erosi zuen kanpotik ekarri beharrean.

 «Oso triste eta desanimatuta geunden», esan zuen erupzioarengatik bere etxe berria galdu zuen arreba batek. Baina ondoren, bere familiak laguntza fisiko eta espirituala jaso zuen. Berak honakoa dio: «Jehobaren laguntzari esker, behar duguna daukagu. Jehobak gure zamak eramaten dituela ikusi dugu eta egoerari aurre egitea errazagoa izan zaigu».

Venezuelako larrialdi ekonomikoa

 Urteetan zehar, Venezuelak arazo ekonomiko larriak izan ditu. Gure anai-arrebak bizi-baldintza latzak, janari falta eta krimenaren areagotzea jasaten ari dira. Baina Jehobaren erakundea ez da beraietaz ahaztu.

Arroz zakuak prestatzen ari dira Venezuelako leku desberdinetan banatzeko

 Iazko zerbitzu-urtean 1,3 milioi euro baino gehiago erabili ziren janari eta xaboia erosteko eta beharra zuten familiei eramateko. Venezuelako sukurtsalak hurrengoa dio: «Ez da batere erraza hilero 130 tona janari herrialde osoan zehar eramatea eta beharra duten anai-arrebei ematea». Janaria hondatzen ez dela ziurtatzeko, askotan, anai-arrebek gehiago irauten duten produktuak bidaltzen dituzte. Sukurtsalak honakoa ere esaten du: «Janari kantitate handiak eta garaikoak erosten ditugu, horrela merkeagoa delako. Gero, hauek modurik ekonomikoenean garraiatzen ditugu».

Gasolina eta autoen faltarengatik, anaia gazteek 18 kilometroko joan-etorria egiten dute bizikletaz kongregazioari janaria banatzeko

 Leonel Venezuelako Laguntza-lanetarako batzordeko kidea da eta bere eginkizuna asko estimatzen du. «Laguntza-lanetan aritzea berezia da», dio berak. «Pribilegio honek asko animatu nau nire emazte kuttuna covid-ak jota hil zenetik. Lanpetuta mantentzen saiatzen naiz eta beharra duten anai-arrebentzat erabilgarria naizela sentitzen dut. Zuzenean ikusi dut Jehobak bere herria ez uzteko promesa betetzen jarraitzen duela».

 Garai batean Laguntza-lanetarako batzordean lan egin zuen anaia batek oraingoan laguntza jaso zuen. Berak honakoa esan zuen: «Oraingoan nik behar nuen laguntza. Larrialdi honetan ez genituen gauzak besterik jaso. Anaiek nire emaztea eta bioi lasai egoten lagundu ziguten. Gutaz arduratu ziren, eta kontsolatu eta animatu gintuzten».

 Hondamendi eta larrialdi batzuk ezustean gertatzen dira, baina Jehobaren erakundeak oinarrizko produktuak segituan lortu eta bidaltzen ditu askotan. Hau guztia mundu-mailako lanerako egiten dituzuen dohaintzei esker da posible. Dohaintzak egiteko modu batzuk donate.pr418.com-n azaltzen dira. Mila esker zuen eskuzabaltasunagatik.

a 2021⁠eko zerbitzu-urtea 2020⁠ko irailaren 1⁠ean hasi eta 2021⁠eko abuztuaren 31⁠n bukatu zen.