Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Jainkoarengana gerturatzen gaituzten abestiak

Jainkoarengana gerturatzen gaituzten abestiak

2021EKO AZAROAK 1

 Musika Jehobak ematen digun opari eder bat da. Musikak animatu gaitzake eta gure pentsamendu eta umorean eragina izan dezake. Hori bera da gure abestiek eragiten dutena. Are gehiago, abesti hauek Jehobarengana gerturatzen gaituzte.

 2014⁠tik, Broadcasting-ean agertzen diren 70 abesti baino gehiago egin dira, eta orain, gutxienez horietako bat 500 hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri. Baina, nola egiten dira abesti hauek eta nortzuk hartzen dute parte lan honetan?

Nola egiten dira abestiak?

 Abesti hauek Audio-bideo Saileko musika taldeak egiten ditu. Lan hau Zuzendari-batzordearen Irakaskuntza-batzordeak gainbegiratzen du. Musika talde hau 13 anai-arrebak osatzen dute eta konposizioan, musika ingeniaritzan, hainbat antolaketetan eta beharrezkoak diren beste lanetan laguntzen dute. Gainera, Irakaskuntza-batzordeak mundu osoko urruneko boluntarioen laguntza jasotzen du. Boluntario hauen artean konpositore, musikari eta abeslariak daude. Anai-arreba hauek euren abileziak apalki erabiltzen dituzte eta ez dute inoren gorespenik jaso nahi.

 Nola egiten da abesti bat? Hasteko, Irakaskuntza-batzordeak abestia zer biblia-aiputan oinarrituko den eta entzulegoan zer sentimendu eragingo dituen erabakitzen du. Musika taldeak musika konposatzeko eta letra idazteko lana antolatzen du. Abestiaren lehenengo grabaketa bat egiten da. Ondoren, Irakaskuntza-batzordeak grabaketa hau berrikusten du eta aholkuak ere ematen ditu. Jarraian, musika taldeak abestia moldatu eta azken bertsioa grabatzen du. Abesti hauek hainbat tokitan grabatzen dira, adibidez, sukurtsaletan eta anai-arreba batzuek etxeetan dituzten grabaketa estudioetan.

 Abestiak konposatu eta grabatzeko, gure anai-arrebek audio digitaleko lan-estazioak, musika notazio programak eta audio liburutegiak erabiltzen dituzte besteak beste. Honez gain, musika instrumentuak, nahasketa mahaiak, anplifikadoreak, altabozak eta mikrofonoak ere erabiltzen dira. Mikrofono bakoitzak 85 euro eta 850 euro arteko prezioa, edo gehiago ere, izan dezake. 2020⁠an 99.700 euro inguru erabili genituen musika grabaketa ekipamenduan.

 Zer ahalegin egiten dira dohaintzak ondo erabiltzeko? Betelen musika talde handi bat izan beharrean, urruneko boluntario asko erabiltzen dira. Gainera, musikari guztiak elkarrekin grabatu ordez, gure anai-arrebek musika digitalki konposatu eta ekoizten dute.

«Nire fedea indartsu mantentzen laguntzen didate»

 Anai-arrebei asko gustatzen zaie abesti hauek entzutea. Alemaniako Tara izeneko arrebak hau dio: «Kezkaturik nagoenean abesti hauek lasai egoten laguntzen didate. Abestiak nire ama-hizkuntzan entzutea Jehobarengandik besarkada bat jasotzea bezala da». Kazakhstanen bizi den Dmitri izeneko anaiak ere honela dio: «Abesti hauek biblia-printzipioekin bat datozenez, lasai entzun ditzaket. Are gehiago, nire arreta gauza espiritualetan jartzen laguntzen didate».

 Deliak, Hego Afrikan bizi den arreba batek, abestiak entzutean nola sentitzen den azaltzen du: «Abesti hauek nire fedea indartsu mantentzen laguntzen didate. Triste sentitzen naizenean edo zailtasun bati aurre egin behar diodanean, beti dago nire egoerarekin bat datorren abesti apropos bat. Askotan abestiaren doinua entzutearekin bakarrik hobeto sentitzen naiz».

 Abesti guztien artean, horietako batzuk bereziak dira anai-arrebentzat. Hego Afrikako Lerato izeneko arrebak hau esaten du: «Ate jota dago eta Han, mundu berrian abestiak entzutean, amari ongietorria ematen imajinatzen dut neure burua. Ama ikusi dezaket niregana korrika hurbiltzen besarkada bat emateko».

 Hauetako abesti bat oso lagungarria izan zitzaion Sri Lankako 16 urteko gazte bati. Berak dio: «Zientzia irakasleak gelakoen aurrean gaizki tratatu ninduen Jehobaren lekuko izateagatik. Momentu horretan beldurturik nengoen eta ez nuen jakin zer esan. Etxera bueltatzean, amak “Fuerte tú serás”(Étudier rend fort) abestia entzutea gomendatu zidan. Abesti hau entzutean, ikerketa egin behar nuela eta erantzun bat prestatu behar nuela konturatu nintzen. Hurrengo egunean, nire irakaslearekin hitz egin ondoren, Jehobaren lekukoen sinesmenak hobeto ulertzen zituela esan zidan. Jehobaren erakundeari eskerrak ematen dizkiot abesti animagarri hauek prestatzeagatik».

 Nola lortzen da abesti hauek egiteko dirua? Mundu-mailako lanerako egiten diren dohaintzei esker. Hauetariko asko donate.pr418.com-n azaltzen diren hainbat moduren bidez egiten dira. Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunagatik.