NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?
Komunitate indigenetan erlijio askatasuna defendatzen
2021EKO MAIATZAK 1
Ehundaka milioi pertsona bizi dira Latinoamerikan eta hauetatik milioikak hizkuntza eta ohitura indigenak dituzte. Indigena hauetako asko gure anai-arreba espiritualak dira eta euren kultura estimatzen dute. Jendeari espiritualki laguntzeko asmoz, Jehobaren lekukoen argitalpenak 130 hizkuntza indigena baino gehiagotan itzultzen eta banatzen dituzte. a Hala ere, hauetako batzuk oposizioa jasaten dute Jehoba zerbitzatzea erabaki dutelako eta ez dutelako Bibliaren aurka doazen ohituretan parte hartzen. Nola erabiltzen dira dohaintzak beraiei laguntzeko?
Etxera itzultzeko laguntza
Mexikoko Jalisco estatuko mendialdean Huichol komunitatea aurkitzen da. Bertan, Bibliak esaten duenaren aurkako ekintza erlijiosoak egiten dira eta gure anai-arrebek hauek egitea baztertu zuten errespetu handiz. b Baina honek, batzuk haserretu zituen. 2017ko abenduaren 4an jende talde biolento batek, Lekukoen talde bat eta beraiekin zeudenak erasotu zituzten. Komunitatea uztera behartu zituzten euren ondasunak suntsituz eta norbait bueltan bazetorren, hilko zutela esanez.
Inguruko herrietan zeuden Lekukoak, euren anai-arreben behar handienez arduratu ziren. Baina, zer egin zitekeen etxera itzuli ahal izateko? «Ez geneukan abokatu bat kontratatzeko nahiko diru», dio Agustín izeneko anaia batek, «eta ez geneukan aholku legalak nori eskatu».
Gure anai-arreben erlijio askatasuna erasotzen ari zirenez, Erdialdeko Amerikako sukurtsala ekinean jarri zen berehala. Lehendabizi, bertako ofizialei gertatutakoa ikertzeko eskatu zieten. Gero, Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordearen Koordinatzaile-batzordearen baimena jaso zuten, egoitza nagusiko Departamentu juridikoarekin lan egiteko eta demanda bat jartzeko Huilchol anai-arrebei laguntzeko asmoz. Kasua azkenean Mexikoko Auzitegi Gorenera iritsi zen.
Nazioarteko abokatu talde batek arrazoiketa argi bat prestatu zuen. Zer azaldu zuten bertan? Guztiok komunitate indigenen kultura errespetatu behar dugun bezala, beraiek ere beraien komunitateko biztanleen askatasuna errespetatu eta babestu behar dutela. Giza eskubideek ez dute mugarik.
2020ko uztailaren 8an, Auzitegi Gorenak Jehobaren lekukoen alde erabaki zuen. Epaile guztiak zeuden erabaki honen alde. Komunitatetik bota zituzten guztiei itzultzen utzi behar zietela agindu zuten. Lehen aipatutako Agustínek honela adierazten du berak eta beste batzuk sentitzen duten esker ona: «Oso eskerturik eta pozik gaude anai-arrebek gure alden egin dutenarengatik. Beraien laguntzarik gabe, ezingo genukeen ezer egin».
«Hainbeste horren gutxirengatik»
Bitartean, antzeko oposizioa jasan zuten gure anai-arrebek San Juan de Ilumán-en (Ekuador). Herri hau Otavalo bailarako herri indigena askoren etxea da. 2014an, beharrezko baimen guztiak jaso ondoren, bilera-areto bat eraikitzen hasi ziren. Hala ere, apaiz batek ehun pertsona baino gehiagoko turba bat gidatuz eraikuntza geldiarazi zuen. Komunitateak, orduan, Jehobaren lekukoei bilerak egiteari uzteko agindu zien.
Ekuadorreko sukurtsaleko eta egoitza nagusiko Departamentu juridikoak elkarlanean aritu ziren kongregazioa defendatzeko. Izan ere, beraien erlijio askatasuna hautsia izan zen. Horregatik, gai hau epaitegietara eraman zuten. Honek komunitateari oposizio gelditzera bultzatu zion. Gainera, gure anai-arrebei berriro bilerak egiten eta bilera-aretoa amaitzen utzi zieten. Baina etorkizunean gure anai-arreben eskubideak babestu ahal izateko, gure ordezkariek Epaitegi Gorenei erabaki garrantzitsu bat hartzeko eskatu zieten. Errespetatu behar al dituzte komunitate indigenek nazioarteko giza eskubideak?
2020ko uztailaren 16an, Ekuadorreko Auzitegi Konstituzionalak, herrialdeko epaitegirik garrantzitsuenak, kasua entzun zuen. Ekuadorren abokatuak diren Lekukoek kongregazioa ordezkatu zuten. Gainera, Lekukoak diren eta esperientzia duten nazioarteko abokatuak auzitegiari zuzendu ziren. COVID-19aren murrizketen ondorioz, beste herrialde batzuetatik hitz egin zuten bideokonferentziaz. Hau lehen aldia zen auzitegi batek Jehobaren lekukoak ordezkatzen zituen talde legal bati era honetara arrazoitzen uzten ziola. c Taldeak nazioarteko autoritate legalak aipatu zituzten honakoa egiaztatzeko: indigenek ez dituzte giza eskubideak alde batera uzten indigenak izateagatik.
Otavalo bailarako gure anai-arrebak Auzitegi Konstituzionalak hartuko duen erabakiaren zain daude. Bitartean, anai-arrebak jaso duten laguntzagatik oso eskertuta daude. César Ilumán-eko quechuera kongregazioko adindun bat da eta hau dio: «Jehobak bakarrik, bere erakundearen bitartez, egingo luke hainbeste horren gutxirengatik».
Kasu hauetan lanean dabiltzan abokatu guztiak Jehobaren lekukoak dira eta oso pozik daude beraien ezagutza dohain konpartitzeagatik. Hala ere, kasu hauek legalki ezartzeak, prestatzeak eta argudiatzeak kostua du denbora eta diruaren aldetik. Gure abokatuek eta beste anai-arreba batzuek 380 ordu baino gehiago pasa zituzten arrazoiketa legalak prestatzen. Gainera, beste 240 ordu pasa zituzten Mexikoko bistarako dokumentuak itzultzen. Mundu osoko 40 bat abokatuk ehundaka ordu pasa zituzten Ekuadorreko kasuarekin. Nola ordaindu ahal izan ditugu gure anai-arrebak defendatzeko egon diren kasuak? Zuen dohaintzei esker. Hauek donate.pr418.com-n agertzen diren moduetan egin daitezke. Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunarengatik.
a Jehobaren lekukoek, gainera, Latinoamerikako beste hizkuntza askotara eta euren herrialdeetan bakarrik erabiltzen diren zeinu hizkuntza askotara itzultzen dute.
b Huichol jendea Wixáritari bezala da ezaguna eta beraien hizkuntzari Wixárika ere deitzen zaio.
c Gure mundu mailako erakundea kasuaren parte izan ez arren, epaileek anai-arrebei kasuan parte hartzen utzi zieten amicus curiae bezala. Honek «epaitegiaren lagun esan nahi du».