Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAITZAK?

Las buenas noticias según Jesús: Kameren atzetik

Las buenas noticias según Jesús: Kameren atzetik

2024KO URRIAK 1

 Aurten Jehobaren lekukoek irrikaz espero izan duten gauzetako bat Las buenas noticias según Jesús a seriearen lehenengo kapitulua izan da. Dagoeneko milioika pertsonek ikusi dute eta beste 17 kapituluren zain gaude, guztira serieak 18 kapitulu baititu. Zer lan dago bideo serie honen atzetik eta zer egin duzu honetan laguntzeko?

Aktoreak eta talde teknikoa zaintzen

 Serie honetako gehiengoa Australasiako sukurtsalean b grabatu da. Eszena bakoitzerako 50 eta 80 pertsona inguru behar izan dira. Anai-arreba batzuek aktore eta talde tekniko osoarentzat janaria banatzen dute, hala nola, bazkaria eta afaria. Janaria aldez aurretik antolatzen da. «Kalitate oneko osagaiak prezio onenean lortzeko, elikagaiak leku desberdinetan erosten ditugu», azaltzen du Estherrek, Sukaldaritzako Departamentuan lan egiten duenak. «Errezetak egokitzen saiatzen gara ahalik eta janari gutxien alferrik galtzeko». Egunero lau euro inguru gastatzen dira janarian pertsona bakoitzeko.

 Gure aktoreek eta talde teknikoak janaria behar izateaz gain, babesa ere behar dute. Zer babes mota? Australia oso eguzkitsua da, horregatik, egun epelak eta argitsuak izaten ditu, baina erradiazio ultramorearen maila altua da ere. Eguzkitik eta bero-kolpeetatik ahal den gehien babesteko, produkzioko laguntzaileak diren anai-arrebek jendea freskatzeko dendak eta lekuak antolatu dituzte, eta eguzkitako krema, eguzkitako aterki eta ur nahikoa dagoela ziurtatzen dira. Audio Bideo Departamentuan lan egiten duen Kevinek, honakoa azaltzen du: «Lan hau egiten duten anai-arreba gehienak Betelen zerbitzatzen duten kanpoko boluntarioak dira. Hau eta antzeko lanak apaltasunez eta pozik egiten dituzte. Ezingo genuke proiektu hau aurrera eraman beraien laguntzarik gabe».

Sukurtsaletik kanpo grabatzea

 Eszena batzuk sukurtsalean grabatuz gero, ez dirudite errealistak, nahiz eta estudioan edo grabaketak egiteko lekuan grabatu. Horregatik, kasu horietan grabaketa sukurtsaletik kanpo egiten da. Biblia garaiko eszenak grabatu ahal izateko, aktoreak eta talde teknikoa urrutiko lekuetara joan behar izaten dira askotan, elektrizitateko kableak, errepideak eta eraikin modernoak ez dauden tokietara. Horretarako, jantziak, atrezzoa eta ekipamendua paketatu, garraiatu eta segurtasunez gorde behar dira grabaketa egiten den lekuan. Grabaketa hasi baino lehen, produkzio koordinatzaileak sorgailu elektrikoak, edateko ur garbia eta komunak prest daudela ziurtatzen dira. Aktoreak eta talde teknikoa bertako Lekukoen etxeetan, trailerretan, hoteletan eta etxoletan geratzen dira.

Estudio batetik kanpo grabatzeak erronka bereziak ditu

 Sukurtsaletik kanpo dauden lekuetan grabatzea, garestia, luzea eta nekagarria izan daiteke proiektuan lan egiten dutenentzat. Horregatik, 2023​an Zuzendari Batzordeak 2,5 milioi euroko bideo pantaila handi bat erostea onartu zuen. Honek erresoluzio handiko pantailak eta iluminazio sinkronizatua ditu kanpoko lekuetan grabatzen dela simulatzeko. Ondorioz, sukurtsaletik kanpo grabatzeak duen kostua aurreztu dezakegu. Australasiako Sukurtsal Batzordeko kidea den Darrenek honakoa azaltzen du: «Horrelako bideo pantaila handi batekin grabatuz, aktoreak ez dira hainbeste nekatzen eta teknikariek eszenak behar duten beste errepikatu ditzakete. Adibidez, kanpoaldean grabatuko bagenu, ilunsentia grabatzeko minutu gutxi batzuk bakarrik izango genituzke. Baina bideo pantaila handi honi esker, ilunsenti bat nahi dugun beste errepikatu dezakegu behar dugun emaitza lortu arte».

Instalatu berri den bideo pantaila handia kalibratzen eta probatzen, grabaketa egin baino lehen

«Ez dut sentitzen inolako sakrifiziorik egin dudanik»

 Ehundaka aktore eta are laguntzaile gehiago behar dira serie honetako kapitulu bakoitza grabatzeko. Nola sentitzen dira proiektu honetan parte hartu dutenak anai-arrebek beraiek zaintzeko egin dituzten esfortzuengatik?

 Melbournen bizi den Amberrek proiektuan parte hartzeko 700 kilometro baino gehiago egin behar izan ditu. Berak honakoa idatzi zuen: «Aireportura iritsi nintzenetik, Beteleko anai-arrebek oso ondo zaindu naute. Betelen zerbitzatzen duten askok, bazkaltzera edo te bat hartzera gonbidatu naute. Grabaketan zehar guztiek eroso eta maitatua sentiarazi naute. Bedeinkapen pila bat jaso ditut proiektu honetan parte hartzeagatik. Ez dut sentitzen inolako sakrifiziorik egin dudanik».

 Derekek produkzio taldean egiten du lan. Berak dio: «Proiektua hasi zenetik departamentu askok lagundu digute. Oso eskertuta nago proiektu honetan parte hartu ahal izateko denbora, gauza materialak eta energia sakrifikatu dituzten anai-arrebez inguratua egoteagatik. Laguntzeko prest daude eta atseginak dira. Argi dago Jehobak gu guztiok bedeinkatu gaituela. Ziur nago Jehoba ez dela gure lanaren emaitzaz bakarrik arduratzen, baizik eta lana egiteko moduaz ere».

 Eskerrik asko bideo serie hau egiten lagundu duten zure dohaintzengatik, hauen barne, donate.pr418.com webgunearen bidez egindakoak.

a La bonne nouvelle selon Jésus

b Australasiako sukurtsalak gure lana herrialde askotan gainbegiratzen du, hauen barne, Australia eta Pazifiko hegoaldeko beste hainbat lurralde daude. Sukurtsala Sydneyko kanpoaldean dago, Australian.