Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Libururik garrantzitsuena egiten

Libururik garrantzitsuena egiten

2021EKO URTARRILAK 1

 «19 urtez egon naiz hau itxaroten!». Zer espero zuen gure anaiak? New World Translation biblia-itzulpeneko Idazki Grekoak bere ama-hizkuntzan, bengalera. Jende asko berdin sentitzen da New World Translation itzulpena bere ama-hizkuntzan jasotzen duenean. Bibliak nola itzultzen eta egiten diren pentsatu al duzu noizbait?

 Lehendabizi, Zuzendari-batzordeko Erredakzio-batzordeak gainbegiratuta, itzulpen-talde bat aukeratzen da. Zenbat denbora eraman dezake Biblia itzultzeak? Warwick-eko (New York) Itzulpen-zerbitzuen Sailean lan egiten duen Nicholas Ahladis-ek honela azaltzen du: «Gauza asko hartu behar dira kontuan. Hala nola, zenbat itzultzaile erabili daitezkeen proiekturako, hizkuntzaren zailtasuna eta herrialde desberdinetako irakurleek hizkuntza eta biblia-garaiko bizimodua ulertuko duten». Orokorrean, Idazki Grekoen itzulpena urtebete eta hiruren artean egiten da. Biblia osoa itzultzeak, aldiz, lau urte edo gehiago eramaten ditu. Prozesua luzeagoa da zeinu hizkuntzarako.

 Itzulpen-taldea baino gehiago behar da Biblia itzultzeko. Jatorri eta, batzuetan, herrialde desberdinetako anai-arrebei eskatzen zaie biblia-itzulpena irakurri eta berrikusteko. Hau dohainik egiten dute. Beraien iritziei esker, Biblia zehatza, argia eta ulerterraza lortzen da. Hegoafrikan Biblia itzultzen irakasten duen anaia batek hau esaten du: «Itzultzaileek ardura handia dute Jehoba eta bere Hitza irakurtzen dutenengan».

 Itzulpena amaitzean, Bibliak inprimatu eta koadernatu egiten dira. Horretarako inprimategietan, gutxienez, hamar material desberdin erabiltzen dira: papera, tinta, azala, kola, azalaren babesa, zilarrez inguraturiko orriak, zintak, orriak eusteko tela eta Biblia elkartuta mantentzeko materiala. 2019⁠an 16 milioi euro baino gehiago gastatu ziren Bibliak egiteko materialetan bakarrik. Gure inprimategiko langileek, urte bakar batean, 3.000 ordu baino gehiago eman zituzten Bibliak egiten eta banatzen.

«Biblia egiten dugun argitalpenik garrantzitsuena da»

 Zergatik erabili hainbeste denbora eta diru lan hauetarako? «Biblia egiten dugun argitalpenik garrantzitsuena da», dio Nazioarteko Inprimaketa Sailean lan egiten duen Joel Blue anaiak. «Bibliaren itxurak gure Jainkoa eta predikatzen dugun mezuari aintza ematea nahi dugu».

 New World Translation itzulpeneko ohiko edizioaz gain, behar bereziak dituztenentzako edizioak ere prestatzen ditugu. Adibidez, brailleko edizioa hamar hizkuntzatan dago eskuragarri. Brailleko Biblia bat egiteak zortzi ordu baino gehiago eraman ditzake. Liburuki asko direnez, apalean gutxienez 2,3m okupatzen du. Presoek paperez estalitako liburuak bakarrik eduki ahal dituztenez, beraientzat ere Biblia edizio bereziak egiten ditugu.

 New World Translation itzulpenak eragina du irakurleengan. Ikusi dezagun Tombe hiriko kiluba hizkuntzako kongregazioaren kasua. Tombe hiria Kongoko Errepublika Demokratikoan dago, hiriburutik 1.700⁠km baino gehiagora. Kongregazio honetako anai-arrebek Biblia bakarra zuten. Gainera, aspaldiko kiluban idatzita zegoen. Biblia hau, Lekukoen artean pasatzen zuten bilerako aurkezpenak prestatzeko. Baina 2018⁠ko abuztutik aurrera, New World Translation itzulpen osoa kiluba modernoan dago eskuragarri kongregazio guztiarentzat.

 Alemanieraz hitz egiten duen arreba batek hau esan zuen bere hizkuntzan berrikusitako New World Translation itzulpenaz: «Orain ez dut esaten “Biblia irakurri behar dut”. Horren ordez, “noiz irakurri dezaket gehiago?” galdetzen diot neure buruari». Preso batek hau idatzi zuen: «New World Translation itzulpeneko ale bat eman zidaten eta nire bizitza aldatzen ari da. Itzulpen hau irakurri aurretik, ez dut inoiz Jainkoaren Hitza horren ondo ulertu. Jehobaren lekukoei buruz gehiago jakin nahi dut, beraiek bezalakoa izateko».

 New World Translation itzulpenaren irakurleak oso eskertuta daude mundu-mailako lanerako egindako dohaintzengatik; hauei esker Bibliak egiten direlako. Dohaintza hauek donate.pr418.com-ren bitartez egiten dira. Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunarengatik.