Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Lurralde-biltzarraren transmisioa

Lurralde-biltzarraren transmisioa

2021EKO ABUZTUAK 1

 2020⁠ko lurralde-biltzarra historikoa izan zen, grabatu eta Internet bidez eskuragarri egin zen lehenengo lurralde-biltzarra izan zelako. Hala ere, Malawin eta Mozambiken gure anai-arreben gehiengoak biltzarra Internet erabili gabe ikusi edo entzun ahal izan zuen. Nola izan zen hau posible?

 Salbuespen bezala, Zuzendari-batzordeko Koordinatzaile eta Irakaskuntza batzordeek Malawin eta Mozambiken lurralde-biltzarra telebista eta irrati bidez emititzea baimendu zuten. Zergatik izan zen beharrezkoa salbuespen hau? Malawiko Interneta munduko garestienetakoa da eta, horregatik, Lekuko gutxik dute Interneta. Malawiko sukurtsal-batzordeko William Chumbi anaiak honakoa dio: «Irratia eta telebista anai-arrebei janari espirituala emateko bide bakarra zela ikusi genuen». Sukurtsal-batzorde berean zerbitzatzen duen Lucas Sibeko anaiak hau dio: «Janari espirituala telebista eta irrati bidez ezin izan bagenu jaso, gure sukurtsal eremuko anai-arreba gutxi batzuk bakarrik aterako zioten probetxua lurralde-biltzarrari». Mozambikeren kasuan ere, Interneta erabili gabe lurralde-biltzarra ikusteko gailu elektronikoa eskuratu ahal zuten anai-arreba gutxi zeuden.

Egindako antolaketak

 COVID-19⁠aren pandemia zela eta ordurako, kongregazioko bilerak telebista eta irrati kate batzuen bitartez emititzen ziren. a Gure anaiek zerbitzu hauei lurralde-biltzarra emititu ahal izateko, emisio-denbora luzatzeko eskatu zieten.

 Malawin zailtasun bat atera zen. Normalean emisio-guneek euren bezeroei emisio-denbora ordubetera mugatzen diete. Jendeari ez zaizkiola programa luzeagoak interesatzen pentsatzen dute. Baina gure anaiek gure lana zerbitzu publikoa dela esan zieten. Nahiz eta konfinaturik egon, jendeari Biblian oinarritutako berri on kontsolagarriak ematen dizkiogu; honek herritar hobeak izaten laguntzen die eta familia zoriontsuak izaten. Hau entzutean emisio-guneek emisio-denbora luzatzeko eskaera onartu zuten.

 Malawin lurralde-biltzarra telebista kate baten eta irrati emisora baten bidez transmititu zen. Biak herrialde osora iristen zirenez, milioika pertsonengana iristeko gaitasuna zuten. Mozambiken lurralde-biltzarra telebista-kate baten bidez eta 85 irrati emisoren bidez transmititu zen.

 Bi herrialdeen artean guztira ia 24.000 euro gastatu ziren lurralde-biltzarra telebista bidez emateko eta ia 17.000 euro irrati bidez transmititzeko. Irratiaren kostua desberdina izan zen emisio-gune txiki baten ia 13⁠eurotatik hasiz nazioarteko emisio-gune bateko ia 2.360 eurotaraino.

 Gure anaiek gogor egin zuten lan dohaintzak ahalik eta ondoen erabiltzeko. Malawin, adibidez, prezio merkeagoak negoziatu ahal izan zituzten, hauen artean, %30⁠eko deskontua. Deskontu guzti hauekin 1.450 euro inguru aurreztea lortu zuten. Mozambiken emisio-gune batzuk euren prezioak gogo onez jaitsi zituzten ondraduak izateagatik eta ordainketak garaiz egiteagatik ezagutzen zaigulako.

Esker onaren adierazpenak

 Anai-arrebak oso eskerturik zeuden bertako telebista edo irratien bitartez programa ikusi edo entzun ahal izan zutelako. Patrick-ek, Malawiko adindun batek, hau esan zuen: «Eskerrak ematen dizkiegu Zuzendari-batzordeko anaiei pandemian zehar guregatik egin duten guztiagatik». Isaac ere Malawikoa da eta hau dio: «Ez dugu beste gailurik, beraz, oso eskerturik gaude Jehobaren erakundeak lurralde-biltzarra irrati bidez entzun ahal izateko egin duen antolaketa bereziarengatik. Honi esker nire familia osoak lurralde-biltzarrari probetxua atera ahal izan dio. Hau Jehobak bere herriari dion maitasunaren froga argia bezala ikusi ahal izan dugu.

 2020⁠ko lurralde-biltzarra Mozambikeko berri-emaile baten lehen lurralde-biltzarra izan zen. Honakoa dio: «Lurralde-biltzarra telebistan ikusteko antolaketak Jehoba Jainko Ahalguztiduna dela gogoratu zidan. Nahiz eta pandemia izan, Jehobak behar genuen janari espirituala eman ahal izan zigun eta gainera geure egongelan bertan. Jehobaren herrian dagoen maitasuna ikusi nuen. Konbentziturik nago hau dela benetako erlijioa».

 Wyson izeneko adindun batek dio: «Nire esker ona erakutsi nahi nuke pandemian zehar morroi leialak zaindu gaituen moduarengatik. Lurralde-biltzarra irratiz edo telebistaz izateko antolaketa honek, asko lagundu digu munduko inguru pobre honetan zailtasun ekonomikoak ditugunoi programari probetxua atera ahal izaten».

 2021⁠eko lurralde-biltzarrerako, Koordinatzaile eta Irakaskuntza batzordeek berriro ere salbuespen bat egin dute komunitate batzuetan lurralde-biltzarra telebista eta irrati bidez transmititu ahal izateko. Nola ordaintzen dira honek sortzen dituen gastuak? Mundu-mailarako dohaintzak eginez, gehiengoak donate.pr418.com webgunean aurkitzen diren metodo desberdinen bidez egiten dira. Eskerrik asko zuen dohaintza eskuzabalengatik.

a Lehenago 2020⁠an Koordinatzaile-batzordeak leku batzuetan kongregazioko bilerak telebista eta irrati bidez transmititzea onartu zuen COVID-19⁠aren pandemian zehar. Antolaketa hau oso lagungarria izan zen kongregazioko bileretara konektatu ezin zutenentzat eta JW Stream erabili ezin zutenentzat, Internet kaxkarra izateagatik, telefonoko zerbitzu onak ez izateagatik edo garestiegia izateagatik. Hala ere, antolaketa hau ez dago euren kongregazioko bileretara konektatu daitezkeen komunitateentzat pentsatua.