NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?
Misiolariak «lurraren bazterreraino»
2021EKO EKAINAK 1
Hau esan zien Jesusek bere jarraitzaileei: «Nire lekuko izango zarete [...] lurraren bazterreraino» (Eginak 1:8). Gaur egun, Jehobaren lekukoek gogotsu betetzen dute eginkizun hau. Hala ere, lurreko eremu batzuetan, hauen artean dentsitate handiko eremuetan, ez da erabateko testigantza eman. Eta herrialde batzuetan lekukoen kopurua ez da horren handia (Mateo 9:37, 38). Zer egiten ari gara ahalik eta jende gehienengana heltzeko?
Jesusen agindua betetzen laguntzeko, Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordearen Predikatze-batzordeak misiolariak bidaltzen ditu mundu osoan zehar behar gehien dagoen lekuetara. Gaur egun, 3.090 misiolari daude mundu osoan zehar. a Askok prestaketa jaso dute biblia-eskola batean, adibidez, Erreinuaren berri-emaileen eskolan. Misiolariak beraien etxea utzi eta beste herrialde batera joateko gogotsu egoten dira. Euren heldutasun, prestaketa eta esperientziari esker, misiolari leial hauek berri onak zabaltzen laguntzen dute eta eredu ona jartzen diete jarraitzaile berriei.
Misiolariak laguntzean besteak laguntzen ditugu
Sukurtsal bakoitzean, Predikatze-saileko Eremuko zerbitzari berezien mahaiak Sukurtsal-batzordearekin lan egiten du misiolarien beharrak asetzeko. Behar hauen artean, etxebizitza sinple eta egoki bat, osasun zaintzak eta eguneroko bizitzarako diru-laguntza txiki bat daude. 2020ko zerbitzu-urtean zehar Jehobaren lekukoek 22 milioi euro inguru erabili zituzten misiolariak zaintzeko. Honi esker misiolariek euren arreta eta indar guztiak predikazioan eta kongregazioak sendotzen jarri ahal izan zuten.
Nola lagundu dute misiolariek predikazioan? Frank Madsenek Malawiko Sukurtsal-batzordean zerbitzatzen du eta hau dio: «Misiolariek euren ausardia eta gaitasunei esker kongregazioari eremu zailak lantzen hasten lagundu diote. Adibidez, itxita dauden komunitateak edota beste hizkuntza bateko eremuak. Gainera gogor egiten dute lan bertako hizkuntza eta kultura ikasteko. Hauek eredu bikaina jartzen dute eta honek gazteei denbora osoko zerbitzuan pentsatzera bultzatzen die. Eskerrak ematen dizkiogu Jehobari misiolariengatik».
Beste herrialde bateko Sukurtsal-batzordeko kide batek hau dio: «Misiolariek argi erakusten dute mundu osoko Jehobaren herria elkarturik dagoela. Lekukoak ez direnek ere argi ikusten dute kulturak ez gaituela banatzen. Horren ordez, Bibliatik ikasi dugunak anaiarte elkartu bat izaten lagundu digu».
Nola laguntzen diete misiolariek bertako berriemaileei? Paulo Ekialdeko Timorrekoa da eta asko estimatzen ditu bere kongregazioa dituen misiolariak, hau dio: «Gure eremua oso-oso beroa da. Nahiz eta misiolariak ingurune hotz batetik etorri, ez diote predikatzeari uzten beroarengatik. Beti daude goizeko predikatzeko bileretan. Askotan bisitak egiten ikusten ditut egunaren erdialdean, bero gehien egiten duen unean, eta baita arratsaldeetan ere. Jende askori lagundu diote egia ikasten, ni barne. Gogo biziz euren bizitza osoa Jehoba zerbitzatzeko erabiltzen dute eta honek kongregazio osoa motibatzen du bere zerbitzuan gehiago egitera».
Ketti Malawiko aitzindari erregular bat da eta misiolari bikote batek bere familia nola lagundu duen azaltzen digu: «Misiolari bikote bat gure kongregaziora bidali zutenean familiako lekuko bakarra nintzen. Baina bikoteak asko lagundu zidan eta asko hurbildu ziren familiarengana. Beraien eredu onak nire seme-alabei Jehobaren zerbitzuak zoriontasuna eta zentzuz beteriko bizitza dakartzala erakutsi zien. Misiolarien eragin onari esker, nire hiru alabak aitzindari erregularrak dira eta nire senarra bileretara etortzen hasi da».
Nola ordaintzen dira misiolarien gastuak? Mundu-mailako lanerako dohaintzen bidez. Dohaintza hauetako asko donate.pr418.com-n agertzen diren moduetan egiten dira. Asko eskertzen dira eskuzabaltasunez egiten diren dohaintza baliotsu hauek.
a Misiolari hauek predikazioan beharra dagoen kongregazioetara bidaltzen dira. Beste 1.001 misiolari eskualde-arduradunak dira.