Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Mundu-mailako laguntza lanak mundu-mailako pandemian

Mundu-mailako laguntza lanak mundu-mailako pandemian

2021EKO EKAINAK 1

 2020⁠ko martxoan, Munduko Osasun Erakundeak COVID-19⁠a pandemia bihurtu zela esan zuen. Une horretan, inork ezingo luke imajinatu ere egin, gaur egun, urte bete baino gehiago pasa dela, oraindik mundu osoari eragiten jarraituko lukeenik. Milioika pertsonek, Jehobaren lekuko batzuk barne, pandemia honen eragin fisikoak, emozionalak eta ekonomiak jasan dituzte. Krisi honetan zehar, nola antolatu dira Jehobaren lekukoak eta nola egin dituzte laguntza lanak?

Behar dutenei laguntzen

 Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordearen Koordinatzaile-batzordeak emandako gida jarraituz, mundu osoan zehar laguntza lanetarako 950 batzorde baino gehiago egin dira COVID-19⁠ari erantzuteko. Leku batzuetan bertakoek laguntzeko antolaketak egin dira, beste batzuetan Lekukoek gobernuaren laguntzak jaso dituzte. Gainera, batzorde hauek eskala handiko laguntza lanak ere antolatu dituzte.

 Aztertu dezagun, adibidez, Paraguaiko egoera. Egunkari batek esan zuenez, pandemiak duen eraginaren ondorioz, Paraguaiko biztanle askok ez dute nahiko janari. Baina Paraguaiko batzordea dagoeneko hasi da bi astetarako beharrezko materiala duten paketeak banatzen: lauko familia batentzako janaria, garbiketa materialak eta higiene pertsonalerako materiala. Pakete bakoitzak 25 euro inguruko balioa du.

 Nola babesten dira laguntza lanak ematen dituzten anai-arrebak COVID-19⁠a ez harrapatzeko? Eta nola babesten dituzten ingurukoak? Maskarak erabiliz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantenduz. Gainera, janaria banatzen duten konpainiek lana leku garbietan eta segurtasun-neurri zorrotzak jarraituz egiten dutela ziurtatzen dira. Honetaz gain, paketeak ukitzen dituzten guztiek babes ekipamendu pertsonalak erabiltzen dituztela, garraioak behar bezala garbiturik eta desinfektaturik daudela eta paketeak uzten diren gainazalak behar bezala desinfektaturik daudela ziurtatzen dira. Pakete hauek banatzen zituztenek distantzia fisikoa mantentzen zuten hauek jasotzen zituztenekin.

Dohaintzak zentzuz erabiltzen dira

 2021⁠eko urtarrilean Koordinatzaile-batzordeak, 20 milioi euro baino gehiago erabiltzea erabaki du COVID-19⁠aren aurkako laguntza lanetan. Sukurtsalek eta laguntza lanetarako batzordeek dohaintza hauek kontu handiz erabiltzen dituzte eta gogor egiten dute lan behar diren materialetarako preziorik onena lortzeko. Txilen, adibidez, laguntza lanak antolatzen zituztenek 750 kilogramo dilista erosi nahi zituzten. Baina dilisten prezioa bikoiztu egin zen hilabete bakar batean! Prezio garestienean erosteko akordioa egin eta bi ordutara, saltzaileak beste erosle batek bere dilista eskaera itzuli berri zuela esan zien. Beraz, aurretik akordatutako prezio garestiena kobratu ordez, saltzaileak jaso berri zituen dilistak saldu zizkien berriro aurreko hilabeteko prezioan!

 Hala ere, dilistak jasotzera joan zirenean saltzaileak akordioa atzera bota nahi zuen janaria modu bidegabean banatzea akusatuz, beste erakunde batzuek egiten zuten moduan. Isileko otoitz labur bat egin ondoren, anaietako batek saltzaileari kongregazio bakoitzari benetan beharra nork zuen aztertzeko ardura eman zitzaiola azaldu zion. Anaiek, gainera, paketeak jasotzen zituztenak jatorri kultural desberdinak zituztela eta paketeak pertsonalizatu egingo zirela azaldu zioten. Horrela, familia bakoitzak erabilgarrienak izango zitzaizkien produktuak jasoko zituen. Azkenik, Jehobaren lekukoen alde egindako dohaintza eta lan guztiak boluntarioak direla azaldu zioten saltzaileari. Harrituta gelditu zen. Saltzaileak prezioa murrizteaz gain, 400 kilogramo dilista eman zituen dohaintzan hurrengo eskaeran.

«Benetako maitasunaren froga da»

 Lusu, Liberiako alargun edadetu bat, bere familiako bost kiderekin bizi da. Goiz batean, gosaltzen eta eguneko Bibliako aipua aztertzen ari zirela, Lusuren zazpi urteko biloba etxean janari gehiago ez zutela konturatu zen. Galdetu zuen: «Zer jango dugu?». Lusuk laguntza eske otoitz egin zuela esan zion eta ziur zegoela Jehobak beharrezkoa emango ziela. Arratsalde hartan bertan, Lusuk kongregazioko adindunen deia jaso zuen laguntza lanetan banatzen ari ziren janari pixka bat jaso zezan. Lusuk dio: «Orain, nire bilobak Jehobak otoitzak entzun eta erantzuten dituela badakiela esaten du, nirea erantzun zuelako».

Kongoko Errepublika Demokratikoko haurrak marrazkiak egiten ari dira anai-arrebei janariarengatik eskerrak emateko

 Kongoko Errepublika Demokratikoko emakume bat Lekukoen familia baten ondoan bizi da. Familia honek beste Lekukoek bidalitako janaria jaso zuela ikusi zuenean esan zuen: «Pandemia ondoren, Jehobaren lekukoak egingo gara denbora zail hauetan beraien anai-arrebak zaintzen dituztelako». Senarrak galdetu zion: «Jehobaren lekuko egingo al zara arroz zaku batengatik bakarrik?». Berak erantzun zuen: «Noski ezetz, baina zaku hau benetako maitasunaren froga da».

 Jehobaren lekukook gure anai-arreben beharrak bete al izan ditugu pandemia honetan zehar zuen dohaintza eskuzabalei esker. Eskerrak eman nahi dizkizuegu donate.pr418.com webgunean agertzen diren metodoak jarraituz egin dituzuen dohaintzengatik.