NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?
Nazio guztietan berri onak predikatzeko gurditxoak
2023KO APIRILAK 1
Azken hamar urteotan gure predikazioan jendearen atentzioa erakartzen duten gurditxoak erabili ditugu. Mundu osoan zehar jendeak gurditxo hauek ikusten dituenean, badakite nortzuk garen. Beraien diseinua erakargarria izateaz gain, oso erabilgarria da ere. Seguruenik Poloniako Asenata arrebarekin ados egongo zara. Berak dio: «Gurditxoen diseinua sinplea izan arren, erakargarria da. Erabiltzeko eta mugitzeko errazak dira».
Galdetu al diozu noizbait zeure buruari nola diseinatu eta egin diren gurditxo hauek?
Diseinu praktikoa eta erakargarria
2001ean, Frantziako anai-arrebek predikazio publikoan metodo desberdinak probatzea baimendu zuen Zuzendari Batzordeak, hauen artean, gurditxoen erabilera. Hainbat diseinu probatu zituzten. Adibidez, ekipajea garraiatzeko eta erosketetarako erabiltzen diren gurditxoak egokitu zituzten argitalpenak erakutsi eta gordetzeko. Denborarekin, Frantziako sukurtsalak diseinu estandar bat aukeratu zuen eta berri emaileek urtetan erabili zuten.
Frantziako anai-arrebak oso pozik zeuden predikazio publikoaren emaitzekin. Beraz, 2011n Zuzendari Batzordeak predikazio publikoko programa pilotu bat baimendu zuen New York hirian, AEBetan, gurditxoak eta mahaiak erabiliz. Programa honetan parte hartu zuten aitzindariak laster konturatu ziren gurditxoek abantaila asko zituztela, hauen artean, mugitzeko errazak zirela. Aitzindariek ideia praktikoak ere eman zituzten gurditxoen diseinua hobetzeko. Hasieran erabili ziren gurditxoak egurrezkoak zirenez, nahiko pisutsuak ziren; eta horregatik, zaila zen eskaileratan gora eta behera eramatea. Beraz, diseinua hobetu zen hain pisutsuak ez izateko, baina ez ziren ere haizeak bota ahal izateko arinegiak egin. Diseinu berriak gurpil handiago eta gogorragoak ere zituen, eta hauei esker lur irregularrera hobeto egokitzen ziren. Gainera, kaxa txiki bat gehitu zitzaien argitalpen gehiago gordetzeko.
Programa pilotuak arrakasta handia izan zuen! Horregatik 2012an, Zuzendari Batzordeak gurditxoak mundu osoan zehar erabiltzea baimendu zuen. Anai-arrebek gurditxo hauen kopuru handi bat, material arin baina iraunkorrak erabiliz, egin ahal zuen fabrikatzaile bat aurkitu zuten.
Urteetan zehar, hobekuntza txikiak egin dira gurditxoetan. Adibidez, 2015ean euriarentzako estalki bat gehitu zitzaien. Honek aurrealdean plastiko gardena dauka. Georgian bizi den Dinak hobekuntza hau estimatzen du. Berak dio: «Gurditxoak argitalpenak babesteko euritako propioa izango balu bezala da». 2017an hizkuntza batzuetan kartel magnetikoak egin ziren eskuragarri. Poloniako Tomasz anaiak dio: «Lehengo kartel itsasgarriak aldatzeak lan asko ematen zuen. Beraz, kartel magnetikoak ideia bikaina izan ziren». 2019an gurditxoak oraindik iraunkorragoak izateko aldaketa gehiago egin ziren gurditxoen materialetan eta fabrikazioan.
Gurditxoen fabrikazioa
Fabrikatzaile bakar batek egiten ditu gurditxo guztiak eta gero mundu osoko kongregazioetara bidaltzen dira. Gaur egun, gurditxo batek 41 euro inguru kostatzen ditu, garraioa eta beste gastu batzuk kontuan izan gabe. Orain arte, 15 milioi euro baino gehiago gastatu dira gurditxoetan eta 420.000 baino gehiago bidali dira mundu osoko kongregazioetara.
Dohaintzak ahalik eta hoberen erabiltzeko, gurditxoak kopuru handietan eskatzen dira. Gainera, orain kongregazioek gurditxo berriak eskatu beharrean, hauek konpontzeko ordezko piezak eskatu ditzakete.
Berri onen predikazioa gurditxoak erabiliz
Mundu osoan zehar berri emaileei gurditxoak erabiltzea gustatzen zaie. Ghanako Martinak dio: «Gure predikatzeko modu gehienetan jendearengana hurbiltzen gara. Gurditxoak erabiltzeaz gustatzen zaidana, jendea guregana hurbiltzen dela da. Kalean dabilen jendeak ere testigantza jasotzen du».
Afrikako beste herrialde batean, gizon bat gurditxo batera hurbildu eta argitalpenak hartu zituen bere hizkuntzan. Aste bete beranduago bueltatu eta esan zuen: «Argitalpen guztiak irakurri ditut. Informazioa oso inportantea da. Nire herrian dauen familia kideekin partekatuko dut». Bere herria 500 kilometro ingurura zegoen. Bi hilabete beranduago, gizona bueltatu eta esan zuen: «Nire herriko jendeak argitalpen guztiak irakurri ditu eta oso pozik daude irakurri dutenarekin. Jehobaren lekukoak izan nahi dute. Baina galderak dituzte. Adibidez, bataiatzeko urperatuak izan behar direla ulertzen dute. Baina ez dugu ibairik herritik hurbil. Hona etorri behar al gara bataiatuak izateko?». Berri emaileek gizon hau bere hizkuntza hitz egiten duen aitzindari batekin jarri zuten kontaktuan. Ordutik, biek elkarrizketa interesgarriak izan dituzte.
Zirraragarria da «herri guztiek» Jainkoaren erreinuaren berri izan dezaten gurditxoak erabiltzen direla ikustea (Mateo 24:14). Nola ordaintzen dugu gurditxoen fabrikazioa? Mundu mailako lanerako egiten diren dohaintzekin. Hauetako asko donate.pr418.com webgunearen bidez egiten dira. Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunarengatik.