Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Oso desberdina den Biblia aztertzeko tresna berri bat

Oso desberdina den Biblia aztertzeko tresna berri bat

2022KO APIRILAK 1

 2021⁠eko urtarrilean, Zuzendari Batzordeak Biblia aztertzeko tresna berri bat aurkeztu zuen, Gozatu bizitzaz betirako! liburua. a Zein izan zen zure erreakzioa albistea entzutean? Kanadako Matthew izeneko anaia batek honakoa dio: «Oso emozionatuta nengoen! Eta emozio hori handitu egin zen argitalpen hau zergatik egin zen eta nola probatu zen azaltzen zuten hitzaldi eta bideoak ikusi nituenean. Hau ikusteko eta erabiltzen hasteko irrikan nengoen».

 Gozatu bizitzaz betirako! liburuarekin, Biblia ikastaroak modu berri batean zuzendu daitezke. Hala ere, hau ez da liburu berriaren eta aurreko liburuaren arteko desberdintasun bakarra. Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren paperezko kopia baduzu, agian desberdina dela nabaritu duzu. Zergatia jakiteko, ikus dezagun liburu hau nola egin den.

Itxura berezia duen liburu berri bat

 Papera lodiagoa da. Zergatik zen hau beharrezkoa? Gozatu bizitzaz betirako! liburuak 600 irudi koloretsu baino gehiago dituelako, Irakasten liburuak zituenak baino ia hamar aldiz gehiago! Gainera, liburu berriak, testu edo irudirik gabeko espazio txuri gehiago ditu. Bi gauza hauek ondoko arazoa sortzen dute: Papera fina denean, atzealdeko orrian dagoen irudia ikusi daiteke. Arazo hauek eragozteko, Nazioarteko Inprimaketa Departamentuko (Wallkill, New York) anaiek, lau paper mota probatu zituzten. Paper mota hauek gaur egun gure inprimategietan erabiltzen dira. Zuzendari Batzordearen Erredakzio Batzordeak, paper mota bakoitza aztertu eta gero, paperaren atzeko aldea gutxien ikusten zena aukeratu zuen. Paper mota hau beste argitalpen gehienetan erabiltzen dena baino %16 garestiagoa da. Baina paper mota honekin, Biblia ikasleek ez dute orrialdearen atzeko irudiekin arreta galtzen Gozatu bizitzaz betirako! liburua irakurtzen dutenean.

Eskubiko orrialdean, Gozatu bizitzaz betirako! liburuan erabili den papera erakusten da.

 Azaleko materiala berezia da. Liburu berriaren azala beste liburuen azalekin alderatuta desberdina da, beste plastifikazio mota bat erabili delako. Ohiko geruza distiratsua erabili beharrean, liburu berriak mate itxura du. Era honetan, azaleko irudia nabarmenagoa da. Bestalde, plastifikazio mota honi esker, liburua asko erabiltzen bada ere, ez da erraz hondatzen. Baina mate itxura geruza distiratsua baino bost aldiz garestiagoa denez, hainbat sukurtsalek prezio merkeak lortzen lagundu dute.

Liburuaren azala plastifikatzen.

 Zergatik aukeratu dira garestiagoak diren materialak? Nazioarteko Inprimaketa Departamentuan dagoen anaia batek honakoa dio: «Askotan erabiltzea espero dugunez, liburu honek itxura duina mantendu dezan nahi dugu». Brasilgo sukurtsaleko Inprimategi Bulegoan laguntzen duen Eduardo izeneko anaiak hau dio: «Oso pozik gaude Jehobaren erakundeak liburu hau polita, iraunkorra eta erabiltzeko erosoa izateko kalitatezko materialak erabiltzeagatik eta, aldi berean, dohaintzak zuhurtziaz erabiltzeagatik».

COVID-19 pandemian zehar inprimatu dugu

 Gozatu bizitzaz betirako! liburua 2021⁠eko martxoan inprimatzen hasi ginen. COVID-19 pandemian zehar gertatu zenez, honek erronka batzuk sortu zituen. Betel konfinatuta zegoenez, inprimategietan laguntzeko ezin genituen Betelen zerbitzatzeko anaia berriak gonbidatu. Beteletik kanpo bizi ziren boluntarioak ere ezin ziren Betelera laguntzera joan. Ondorioz, inprimategi batzuetan ez zeuden behar ziren boluntario guztiak. Gainera, gobernuak ezarritako murrizketengatik, beste inprimategi batzuk denbora batez itxi egin behar izan ziren.

 Nola gainditu ziren zailtasun horiek? Inprimategiak martxan jarri ahal izan zirenean, Beteleko beste departamentuetako anai-arreba batzuei denbora batez bertan laguntzeko eskatu zitzaien. «Beraien jarrera sakrifikatua eta gauza berriak ikasteko gogoa balio handikoa izan zen lana bete ahal izateko», dio Nazioarteko Inprimaketa Departamentuan dagoen Joel izeneko anaiak.

 Zailtasunak izan arren, Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren milioika kopia inprimatu ditugu dagoeneko. Hau lortzeko, material mota ezberdinak erabili dira, besteak beste, inprimatzeko plakak, laminatzeko geruzak, papera, tinta eta itsasgarria. Lehenengo bost hilabeteetan, materialetan soilik, 2 milioi euro baino gehiago gastatu ziren. Dirua aurrezteko, kongregazioek behar zituzten aleak bakarrik inprimatu dira.

«Artelan bat da»

 Nola sentitzen dira Biblia ikasleak eta euren irakasleak Biblia aztertzeko tresna berri honekin? Paul izeneko Australiako anaia batek honakoa dio: «Gozatu bizitzaz betirako! liburua erabiltzeaz asko disfrutatzen dudanez, Biblia ikastaroak zuzentzeko irrikan nago. Liburuaren diseinua benetan erakargarria eta interaktiboa da. Gainera, konbinazio bikaina du: informazio argia, bihotzera heltzen diren galderak, bideoak, irudiak, taulak eta ikaslearentzako helburuak. Nire irakaskuntza hobetzen laguntzen didan artelan bat da».

 Estatu Batuetako Biblia ikasle batek honakoa dio: «Liburu berria oso gustuko dut. Irudiek ideia nagusiak ulertzen laguntzen didate. Bideoek nire bihotza ukitzen dute eta ekinera bultzatzen naute». Ikasle honek astean bitan du Biblia ikastaroa eta bileretara joateko ohitura du.

 Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren milioika kopia inprimatu nahi dira beste hainbat hizkuntzatan. Izan ere, gaurdaino, Zuzendari Batzordeak liburua 710 hizkuntzatan argitaratzea onartu du, Irakasten liburuarekin onartu zena baino 340 hizkuntza gehiago.

 Nola ordaintzen dira inprimatze lan hauek? Mundu mailako dohaintzekin. Horietako asko donate.pr418.com bidez egiten dira. Zuen eskuzabaltasuna eskertzen dugu. Honi esker, Jehobari buruz gehiago jakin nahi dutenei eta bizitzaz betirako gozatu nahi dutenei Biblia aztertzeko laguntza tresnak eman ahal dizkiegu (22. Salmoa 26NWT).

a JW Broadcasting-ean argitaratu zen urteroko bileraren parte zen programa espiritualean zehar.