Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Pandemia baino lehen egindako eraikuntza lanak

Pandemia baino lehen egindako eraikuntza lanak

2020KO AZAROAK 1

 Urtero milaka bataiatu egiten direnez, gero eta eraikuntza gehiago behar ditugu Jehoba adoratzeko. Hori dela eta, 2020⁠ko zerbitzu-urtean mundu osoko Tokiko Diseinu eta Eraikuntza Sailek, 2.700 bilera-areto baino gehiago eraiki edo berritzea antolatu zuten. a

 Tamalez, COVID-19⁠aren pandemiaren ondorioz, proiektu hauek bertan behera gelditu dira. Gure anai-arrebak babesteko eta agintarien jarraibideak betetzeko, Zuzendari-batzordearen Argitaratze-batzordeak mundu osoko eraikuntza proiektuen gehiengoa geratzea erabaki zuen. Hala ere, 2020⁠ko zerbitzu-urtean zehar, 1.700 bilera-areto baino gehiago eraiki eta berritu ziren pandemia baino lehen. Gainera, sukurtsalen ehun proiektu handi baino gehiago bukatu ziren. Ikus ezazu zein lagungarria izan zen hurrengo bi eraikuntza proiektu hauek bukatzea.

 Kamerungo sukurtsala. Douala-n kokatutako sukurtsala txikia zen eta aldaketa asko behar zituen. Argitaratze-batzordeak sukurtsala berritzea pentsatu zuen, baina sukurtsalak berak balio zuena baino garestiagoa ateratzen zen. Lursail bat erostea edo eraikin bat erosi eta berritzea ere pentsatu zuen, baina azkenean bi aukerak bertan behera utzi zituen.

 Bitartean, anai-arrebek, gobernuak biltzar-aretoaren ondoan errepide bat egin nahi zuela jakin zuten. Errepide honek, bertara heltzea eta garraio publikoa izatea errazten zuen. Behar zutena zen. Beraz, zuzendari-batzordeak sukurtsala biltzar-aretoaren ondoan eraikitzea baimendu zuen.

Anai-arrebek Kamerungo sukurtsal berria eraikitzen laguntzen dute

 Lekukoek eta kontratatutako langileek proiektu honetan elkarrekin lan egin zutenez, dirua eta denbora aurreztu zuten. Honi esker, proiektua bukatu zenean, uste zutena baino 1.700.000 euro inguru gutxiago gastatu ziren. COVID-19⁠a heldu baino lehen, Betel familia sukurtsal berrira mugitu ahal izan zen.

Kamerungo sukurtsaleko proiektua COVID-19⁠aren pandemia baino lehen amaitu zen

 Kamerungo Betelen zerbitzatzen dutenek sukurtsal berri hau Jehobaren oparia dela ikusi dute. Orain hobeto bizi dira eta lan-baldintza hobeak dituzte. Bikote batek esan zuen: «Orain gogotsuago egin nahi dugu lan eta opari hau zenbat eskertzen dugun erakutsi nahi dugu».

Anai-arrebek beraien bulego berrian lan egiten dute pandemia baino lehen

 Tojolabaleko urruneko itzulpen bulegoa, Mexiko. Urte askotan zehar, tojolabaleko itzulpen taldeak, Erdialdeko Amerikako sukurtsalean egiten zuen lan, Mexiko hiritik hurbil. Hala ere, tojolabaleko hizkuntza Altamirano eta Las Margaritasen hitz egiten da gehienbat, sukurtsaletik mila kilometro ingurura. Ondorioz, itzultzaileei zaila egiten zitzaien tojolabaleko hizkuntza eguneratua erabiltzea. Eta sukurtsalak zailtasunak zituen tojolabalera itzultzeko eta grabaketak egiteko hurbil bizi ziren anai-arreba gaituak aurkitzeko.

Anai-arrebek urruneko itzulpen bulegoaren proiektuan laguntzen dute

 Horregatik, Zuzendari-batzordeko Erredakzio-batzordeak, itzulpen taldea tojolabal hizkuntza hitz egiten den zonaldera eramatea erabaki zuen. Hau lortzeko, sukurtsalak eraikin bat erosi eta berritu zuen. Hau egitea bulegoak erosi edo alokatzea baino merkeagoa zen.

 Itzultzaile batek, honek nola lagundu dion azaldu zuen: «Sukurtsalean itzultzaile moduan lan egin dudan hamar urteetan, ez naiz inoiz hemen inguruan bizi den eta hizkuntza hau hitz egiten duen inorekin egon. Orain gure bulegoa tojolabal hizkuntza hitz egiten den zonaldean bertan dago eta egunero hitz egin dezaket hizkuntza hau hitz egiten dutenekin. Honek, nire hiztegia aberastu du eta orain nire lana hobea da».

Tojolabaleko itzulpen bulegoa berritu baino lehen eta berritu ondoren

2021⁠eko zerbitzu-urterako proiektuak

 2021⁠eko zerbitzu-urterako, 75 urruneko itzulpen bulego eta biblia-eskoletarako eraikinetan lan egitea pentsatu da, egoerak uzten badu. Sukurtsaletako zortzi proiektu handirekin jarraitzea espero da. Hauen artean, Ramapo-n (New York) egingo den egoitza nagusi berria dago. Gainera, Argentina eta Italiako sukurtsalak beste leku batean eraikiko dira. Honetaz aparte, mila bilera-areto berri baino gehiago behar dira. 6.000 bilera-toki baino gehiago egokiak ez direnez, ordezkatu egin behar dira eta beste 4.000 bilera-areto berritu behar dira.

 Nola ordaintzen dira eraikuntza eta berrikuntza hauek? Erdialdeko Amerikako Sukurtsal-batzordeko Lazaro Gonzalez anaiak, tojolabaleko urruneko itzulpen bulegoaren proiektuari buruz hitz egiterakoan, galdera honi erantzun zion: «Gure sukurtsaleko eremuan, baliabide mugatuak ditugu. Anai-arreben laguntzarik gabe, ezinezkoa izango zen tojolabal hizkuntza hitz egiten duten sinestunentzat itzultzeko bulegoak eraikitzea. Mundu osoko anai-arreben dohaintzei esker izan da posible itzultzaileak hizkuntza hitz egiten den zonaldera hurbiltzea. Bihotzez eskerrak ematen dizkiegu mundu osoko anai-arrebei beraien eskuzabaltasunagatik». Bai, eraikuntza-proiektu hauek posible izan dira zuen mundu-mailako lanerako dohaintzei esker. Hauetako asko donate.pr418.com webgunearen bitartez egin dira.

a Tokiko Diseinu eta Eraikuntza Sailek beraien sukurtsaleko eremuan dauden bilera-aretoen plangintza eta eraikuntza egiten dute. Egoitza nagusian dagoen Mundu-mailako Diseinu eta Eraikuntza Sailak, aldiz, mundu osoko eraikuntza proiektuak antolatu eta gainbegiratzen ditu.