Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Japoniako sukurtsala (ezkerrean) berritzeko eta Angolakoa (eskuinean) handitzeko lan asko egin behar da

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Predikatzen laguntzen digun eraikuntza lana

Predikatzen laguntzen digun eraikuntza lana

2023KO URRIAK 20

 Zuzendari Batzordeak, predikazioan laguntzeko helburuarekin, eraikinak izateko dohaintzak erabiltzen ditu. Adibidez, 2023​ko zerbitzu urtean zehar, Jehobaren lekukoen sukurtsalen entitate legalek 500 milioi euro inguru gastatu zituzten mundu osoko bilera areto eta biltzar aretoak erosi, eraiki, berritu eta mantentzeko. Diru kantitate honek ez du mundu osoko kongregazioek beraien bilera aretoak mantentzeko erabili duten dirua kontutan hartzen.

 Honetaz gain, dohaintza hauek sukurtsalak eraikitzeko eta mantentzeko erabiltzen dira. Sukurtsal hauek mundu osoko predikazioa antolatzen eta burutzen laguntzen dute. Sukurtsaletan egiten den lana sinplifikatu dugu bilera aretoak eta biltzar aretoak eraiki eta berritzeko diru gehiago egoteko. Hala ere, diru asko behar da sukurtsalak mantendu, berritu eta lekuz aldatzeko. Zergatik dira proiektu hauek inportanteak? Nola laguntzen dute sukurtsalek hain inportantea den predikazioa burutzen? Ikusi dezagun.

«Bizitza luzatzen laguntzen dugu»

 Sukurtsal asko 30 edo 40 urte baino gehiago dituzte. Mundu Mailako Diseinu eta Eraikuntza Departamentuan kolaboratzen duen Nicholasek hurrengoa dio: «Ondo mantendutako eraikinak ere denborarekin zahartu egiten dira eta arazoak ematen dituzte. Eraikin bat berritzen dugunean, bere bizitza luzatzen laguntzen dugu».

 Beteleko eraikinak ere egokitu egin behar dira erakundearen beharren arabera. Mundu osoko berriemaileen kopurua asko handitu denez, sukurtsaletan lan egiteko boluntario gehiago behar dira. Ondorioz, bere garaian egokiak ziren eraikinak, gaur egun txikiak geratu dira.

 Segurtasuna ere kontutan hartu behar dugu. Azken egunetan aurrera goazen heinean, bizia arriskuan jartzen duten hondamendi natural gehiago gertatzen dira (Lukas 21:11). Berrikuntza batean eraikuntza teknika aurreratuenak erabiltzen ditugunean, eraikina seguruago egiten dugu bertan lan egiten dutenentzako. Aurrerapen hauei esker, hondamendi natural bat gertatzean errazagoa da eraikin hauek laguntza lanak eta predikazioa antolatzeko erabiltzea.

«Jehobak erabaki hau bedeinkatu du»

 Zuzendari Batzordearen gidaritzapean, 2023​ko zerbitzu urtean zehar eraikuntza lanak egin dira 43 sukurtsaletan. Honek esan nahi du, gutxi gora behera mundu osoko sukurtsalen erdiek eraikuntza lanak dituztela. Hurrengo adibideetan egiten ari den lanaren balioa ikusi daiteke.

 Angola. Angolako Sukurtsal Batzordeko kidea den Matt-ek honakoa dio: «Ageo 2:7​ko profezia modu berezian betetzen ikusteko pribilegioa izan dugu. Hamar urtetan bakarrik, berriemaileen kopurua % 60​a handitu dela ikusi dugu! Berriemaile hauei laguntzeko, Betel familia hirukoiztea beharrezkoa izan da. Hala ere, Beteleko eraikinen tamaina dela eta, ezin izan genituen lanerako behar ziren boluntario guztiak gonbidatu. Ondorioz, Beteleko anai-arreba askok oso gogor lan egin behar izan zuten eta ordu estrak sartu».

Bulego berrietan (eskuinean) errazagoa da lana ondo egitea

 Anaia batzuei sukurtsala handiagoa nola egin zitekeen ikertzeko eskatu zitzaien. Hasiera batean, erabiltzen ari ziren eraikina berritzea irtenbide azkar eta praktikoa zela pentsatu zuten. Baina ikerketa asko egin eta gero, berrikuntza egitea ez zela dohaintzak erabiltzeko modurik onena konturatu ziren. Horren ordez, gertuko eraikin bat erostea eta berritzea gomendatu zuten. «Dagoeneko eraikita zegoen eraikin bat erosi eta berritzeko aukera Sukurtsal Batzordeari aurkeztu zitzaionean, guk geuk eraikitako eraikin bat bezain egokia ote zen kezkatzen gintuen» dio Matt-ek. «Baina orain argi ikusten dugu eraikina gure beharretarako oso egokia dela. Jehobak erabaki hau bedeinkatu du».

Sukurtsaleko eremuan etxebizitza modularrak eraiki direnez, langile gehiagok lagundu dezakete eraikuntza proiektuan

 Seguruenik Angolako sukurtsalak etorkizunean eraikin handiagoak beharko ditu. Hala ere, eraikin berriari, Betel barruan jarritako etxebizitza modularrak eta Beteletik kanpo alokatutako apartamentuak gehitu zaizkio. Hauei esker, sukurtsalaren tamaina nahikoa da predikazioan dagoen izugarrizko hazkundea bultzatzeko.

Arreba askok Angolako sukurtsaleko proiektuan lan egiteaz gozatzen dute

 Japonia. Sukurtsaleko eraikin nagusiak duela ia 40 urte eraiki ziren eta harrezkero, ez dute berrikuntza handirik izan. Eraikinak mantentzeko lan handia egin da eta honi esker eraikinek gehiago iraun dute. Hala ere, berrikuntza sakona egitea beharrezkoa da eta proiektu hau martxan dago.

 Urteak pasa ahala, Beteleko bizitza ere aldatu egin da. 2015 aurretik, bazkari guztiak prestatzen ziren Betel familiarentzat. Horregatik, Japoniako Beteleko etxebizitza askok sukalde txiki bat zuten. Gaur egun, bazkari gehienak bakoitzak prestatzen ditu. Beraz, berrikuntzarekin etxebizitzetan sukalde handiagoak egin dira. Honek, janaria prestatzea errazten du. Japoniako sukurtsalean zerbitzatzen duen Kumiko arrebak dio: «Sukalde honekin erosoago sentitzen naiz eta Beteleko antolaketa berria betetzen laguntzen dit».

Sukalde berriak (eskuinean) Betel familiarentzat erabilgarriagoak dira

 Japoniako sukurtsalean egiten den lana oso garrantzitsua da mundu mailan (Mateo 28:19, 20). Biblia osoa bi sukurtsaletan bakarrik inprimatzen da, eta Japoniakoa hauetako bat da. Inprimategian lan egiten dutenen segurtasuna hobetzeko helburuarekin, ebakitzeko eta hautsa biltzeko sistemak instalatuko dira eraikuntza proiektuan zehar. Sistema hau erostea eta instalatzeak milioi bat euro inguru balio du, baina janari espirituala inprimatzea eta garraiatzea ziurtatuko du.

Ebakitzeko eta hautsa biltzeko sistemak, inprimategian lan egiten dutenen segurtasuna hobetuko du

 Eraikuntzan zehar, Bibliak inprimatzen jarraitzea lehentasun bat zen. Trey-ek, Japoniako Sukurtsal Batzordeko kideak, hurrengoa kontatzen du: «Eraikuntzan zehar, gure erakundeak Biblia itzulpen gehiago argitaratu zituen eta mundu mailan pertsona gehiagok behar zuten Biblia. Departamentu eta pertsona desberdinak elkarlanean ibili behar izan ziren ekipamendu berria noiz instalatu eta argitalpenak noiz inprimatzen jarraitu antolatzeko». Zailtasun hauek izan arren, 2023​ko martxoa eta abuztuaren artean, hilero ia 220.000 Biblia inprimatu ziren; eta hau inprimategian eraikuntza lan gehienak egiten ari zirenean lortu zen. Guzti honek ez zuen eraikuntza proiektua garestitu.

 Proiektuaren beste helburu bat energia aurreztea da. Jarriko diren eguzki panel berriei esker, urtero 120.000 euro inguru aurreztuko dira. Kristal hirukoitza duten leihoak ere jarriko dira energia gutxiago erabiltzeko eta horrela 10.000 euro inguru aurreztuko dira urtero. Energia aurrezteko gauza hauek proiektuaren kostua garestitu arren, panel eta leiho hauen bizitza erabilgarri osoan, 3,5 milioi euro inguru aurreztea espero da. Gainera, eraikinek ingurunean izango duten eragina murriztuko da.

Kristal hirukoitza duten leiho berriek energiaren erabilera murriztuko dute

«Oraindik askoz gehiago dago egiteko»

 Bi sukurtsal hauetako proiektuek, eremuko beharrak betetzeko Beteleko eraikinetan zenbat lan egin behar den erakusten dute. Hala ere, lana ez da bukatu. «Anai-arrebek asko lortu dute, baina oraindik askoz gehiago dago egiteko», dio Aaronek, Mundu Mailako Diseinu eta Eraikuntza Departamentuko anaiak. Nola lortuko da lan guzti hori egitea? Berak dio: «Asko eskertzen ditugu proiektu garrantzitsu hauek egiteko emandako dohaintza eskuzabalak. Honetaz gain, iraganean boluntario izateko eskaini zirenen eta etorkizunean eskaintzeko beraien bizitzan aldaketak egiten ari direnen jarrera ona asko estimatzen dugu. Gure anai-arreben laguntza hauek Jehobaren bedeinkapenaren froga argiak dira» (110. Salmoa 3NWT).

 Gure eraikuntza eta berrikuntza lan guztiak dohaintza boluntarioei esker dira posible. Hauetako gehienak, donate.pr418.com bitartez egiten dira. Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunarengatik.