Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

JW LIBRARY

Jaitsi eta erabili argitalpenak (Windows)

Jaitsi eta erabili argitalpenak (Windows)

JW Libraryn internet gabe irakurri eta ikusi ditzakezun ehunka liburu, liburuxka, esku-orri eta bideo daude.

Jarraitu itzazu ondorengo argibideak argitalpenak jaitsi eta erabiltzeko:

 Argitalpena jaitsi

Internetik gabe irakurri eta aztertu nahi dituzun argitalpen guztiak jaitsi ditzakezu.

  • Pantailaren goialdean dagoen barran, ukitu Argitalpenak botoia eta, ondoren, Argitalpen motak botoia argitalpenen zerrenda ikusteko.

  • Ireki Aplikazioaren agindu barra eta ukitu Hizkuntzak botoia argitalpenak eskuragarri dituzten hizkuntzen zerrenda ikusteko. Aukeratu ikusi nahi duzun hizkuntza. Gehien erabiltzen dituzun hizkuntzak zerrendaren hasieran aurkitzen dira. Zerrendan bilaketa hizkuntza idatziz ere egin dezakezu.

JW Libraryn argitalpenak bilatzeko hainbat era daude.

Argitalpen motak botoiak, bilatzen ari zaren hizkuntzan azaltzen ditu argitalpenak, mota ezberdinetan sailkatuta, esaterako, liburuak, esku-orriak eta bideoak. Hauetariko batzuetan sartuz gero, beste aukera batzuk agertzen dira, adibidez, La Atalaya urteka sailkatzen da edo bideoak sailetan. Ukitu Guztiak ikusi zerrendaren hasierara itzultzeko.

Ukitu Ikusi berriena botoia bilatzen ari zaren hizkuntzan duela gutxi argitaratutako argitalpenak ikusteko.

Oraindik deskargatu ez dituzun argitalpenak laino baten irudiarekin agertzen dira. Ukitu argitalpena gailura jaitsi dadin. Deskargatzen denean, lainoaren irudia desagertu egiten da. Irakurtzeko ukitu berriro argitalpena.

Jaitsitakoak botoiak edozein hizkuntzatan deskargatuak dituzun argitalpen guztiak azaltzen ditu. Zerrenda hau sailkatzeko hiru aukera dituzu: Erabilienak, Gutxien erabiliak edo Tamaina.

 Argitalpena ezabatu

Argitalpenak kendu ditzakezu behar ez badituzu edo biltegiratze-lekua behar baduzu.

Ukitu Argitalpenak botoia pantailaren behealdeko barran eta, ondoren, ukitu Argitalpen motak argitalpenen zerrenda ikusteko. Kendu nahi duzun argitalpena aukeratzeko, ukituta mantendu. Aplikazioaren agindu barran ukitu Ezabatu eta, ondoren, baieztatu argitalpena ezabatu nahi duzula.

Biltegiratze-lekua behar baduzu, gutxien erabiltzen dituzun edo tamaina handia duten argitalpenak kendu ditzakezu. Ukitu Argitalpenak botoia. Joan zaitez Jaitsitakoak atalera eta sailkatu zerrenda Gutxien erabiliak edo Tamaina aukeren arabera. Ezaba itzazu gehiago beharko ez dituzun argitalpenak.

 Argitalpenen eguneratzea

Noizean behin, jaitsitako argitalpenentzako eguneratzeak egon daitezke eskuragarri.

Eguneratzeko zain dagoen argitalpenak eguneratze-irudi bat izango du. Argitalpena ukitzean, eguneratzea eskuragarri dagoela dioen mezu bat azalduko zaizu. Ukitu Jaitsi eguneratzeko edo Orain ez duzun bertsioa irakurtzen jarraitzeko.

Jaitsita duzun argitalpenen batek eguneratzea baduen jakiteko, ukitu Argitalpenak. Eguneratzerik balego, Eguneratzeko zain botoia agertuko da. Ukitu ezazu eguneratzeko dauden argitalpenak ikusteko. Ukitu argitalpena eguneratzeko edo Eguneratu denak botoia eskuragarri dauden eguneratze guztiak jaisteko.

Ezaugarri hauek 2015eko martxoan argitaratu ziren JW Library 1.4 bertsiokoak dira. Bertsioa hau Windows 8.1 edo geroagokoekin da bateragarria. Ezaugarri hauek ezin badituzu ikusi, Ezaugarri berrienak atalaren argibideak jarraitu itzazu «Hasi JW Library erabiltzen (Windows)» artikuluan.