JW LIBRARY
Ohizko galderak: JW Library (Windows)
JW Library ondorengo sistema eragileetan erabili daiteke:
Android 7.0 edo hurrengoak
iOS 15.0 edo hurrengoak
macOS M1 edo txip berriagoarekin
Windows 10, 1903 bertsioa edo hurrengoak
JW Library segurua eta fidagarria izaten jarraitzeko, batzuetan, aplikazioa erabiltzeko gutxieneko baldintza batzuk bete behar ditugu. Hortaz, zure gailuko sistema eragilea eguneratuta izatea gomendatzen dizugu. Gutxieneko baldintzak betetzeko ezin baduzu zure gailua eguneratu, aplikazioa oraindik erabili ahal izango duzu. Baina ez dituzu azkeneko ezaugarriak izango.
Hizkuntza berriak aldizka daude eskuragarri. Argitalpen bat zein hizkuntzatan dagoen eskuragarri ikusteko hizkuntza aukerari eman.
Kolore bakoitza Ezagutu Jainkoaren Hitza liburuxkako 19. galderan azaltzen diren zortzi taldetariko bakoitzari dagokio.
JW Library aplikazioak oinarrizko funtzio berdinak ditu plataforma guztietan. Hala ere, plataforma bakoitzean ezaugarrien eguneratzea momentu desberdinetan gerta daiteke.
Bai. Oharrak, etiketak, azpimarratutako testua, gogokoenak eta orri-markagailuak gorde ditzakezu babeskopia-fitxategi batean. Fitxategi hau gailu berean edo beste gailu batean leheneratu daiteke.
Ez. Ezin dira oharrak, etiketak, azpimarratutako testua, gogokoenak eta orri-markagailuak beste gailu batzuekin sinkronizatu.
Arazoa: JW Library-ren azken bertsiora eguneratu ondoren, azpimarratuta zenuena eta oharrak galdu direla dioen mezu bat azaldu zaizu. Ezin dituzu zure oharrak, etiketak, azpimarratutakoa, gogokoak eta orri-markagailuak ikusi.
Soluzioa: Aplikazioaren bertsio eguneratu batek arazoa konpondu ahal dizu. Instalatu ezazu eskuragarri dagoen hurrengo eguneraketa eta jarraitu pantailan agertzen zaizkizun argibideak zure oharrak eta azpimarratutakoa berreskuratzeko.
Audio edo bideo fitxategiak jaisteko arazoak badituzu, jarraitu hurrengo pausoak Bideoak eta Musika liburutegiak Windows-en ondo konfiguratuta daudela eta JW Library-n hauek aukeratuta daudela ziurtatzeko:
Windows-eko Fitxategi-esploratzailea ireki, Ikuspegia fitxan klikatu eta, ondoren, Nabigazio-panela menuan klikatu eta Erakutsi liburutegiak aukeratu.
Ezkerreko panelean, Liburutegiak topatu eta zabaldu.
Musika eta Bideoak karpetak ikusi beharko zenituzke. Karpeta hauek ez badaude, saguaren eskubiko botoiarekin Liburutegiak klikatu eta, ondoren, Leheneratu karpeta lehenetsiak klikatu.
Eskubiko botoiarekin Bideoak karpeta klikatu, Propietateak klikatu eta, ondoren, Leheneratu balio lehenetsiak klikatu. Liburutegiko kokalekuak azpian agertzen den helbidea apuntatu. JW Library konfigurazioan agertzen den helbidearekin konparatu beharko duzu beranduago.
Eskubiko botoiarekin Musika karpeta klikatu, Propietateak klikatu eta, ondoren, Leheneratu balio lehenetsiak klikatu. Liburutegiko kokalekuak azpian agertzen den helbidea apuntatu. JW Library konfigurazioan agertzen den helbidearekin konparatu beharko duzu beranduago.
Azkenik, jarraitu hurrengo pausoak JW Library konfigurazioan Bideoak eta Musika liburutegiak aukeratuta daudela ziurtatzeko:
JW Library ireki eta, gero, Konfigurazioa botoia klikatu.
Konfigurazioa-n, Jaitsi audioak hona atalean agertzen den helbidea Musika liburutegiaren helbide bera dela eta Jaitsi bideoak hona atalean agertzen den helbidea Bideoak liburutegiaren helbide bera dela ziurtatu. Musika eta Bideoak liburutegien helbideak Windows-eko Fitxategi-esploratzailea-n kontsultatu ditugu aurretik.
Audio edo bideo fitxategiak jaisteko oraindik arazoak badituzu, Musika eta Bideoak karpetetan fitxategiak gordetzeko baimena duzula ziurtatu, karpeta bakoitzean fitxategi berri bat sortuz. Informazio gehiagorako, ikusi Microsoft-eko laguntza teknikoa sekzioa, edo Windows ezagutzen duen senide edo lagun bati galdetu.
JW Library ongi ezagutzen duen lagun batek lagundu diezazuke. Bestela, gertuen duzun sukurtsalarekin jarri zaitez harremanetan.