Saltatu edukira

Datu pertsonalen erabilera: Brasil

Datu pertsonalen erabilera: Brasil

Datu pribatutasun ohar honek, Jehobaren lekukoek berriemaileen datu pertsonalak nola eta zergatik biltzen eta erabiltzen dituzten azaltzen du. Gainera, berriemaileek beraien datu pertsonalengan dituzten eskubideak ere azaltzen dira. Ohar honetan «zu» edo «zure» erabiltzean, bataiatu gabe edo bataiatuta dauden Jehobaren lekukoen kongregazioetako berriemaileei a buruz ari da. Hauen datu pertsonalak Jehobaren lekukoek prozesatzen dituzte, Jehobaren lekukoen erlijio eta jarduera erlijiosoen mantentze eta administrazioarekin zerikusia dutenean.

Jehobaren lekukoek mundu mailan egiten dituzte beraien jarduerak. Ohar honetan «erakunde erlijiosoa», «gu» edo «gure» erabiltzean, Jehobaren lekukoen mundu mailako erakundeari edo Jehobaren lekukoen entitate bati edo bat baino gehiagori buruz ari da. Entitate hauen barruan, bertako kongregazioa, bertako sukurtsala eta Jehobaren lekukoen beste entitateak daude. Hauetako entitate bat edo bat baino gehiagok zure datu pertsonalak erabiltzen dituzte, gurekin duzun harremanaren arabera. Associação das Testemunhas Cristãs de Jeová Brasileko kongregazioetako berriemaileentzako datu kontrolatzailea da.

Organizados para hacer la voluntad de Jehová edo Organisés pour faire la volonté de Jéhovah liburuak dioen bezala, berriemaile izatera iristen zarenean zure datu pertsonalak biltzen ditugu zuregandik zuzenean, publikoak diren iturrietatik edo beste iturri batzuetatik. Era honetara, zure gurtzari loturiko erlijio jardueretan aritzeko aukera duzu eta laguntza espirituala ere jaso dezakezu (1 Pedro 5:2).

Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko galderarik baduzu edo datu babesaren ardura duenarekin harremanetan jarri nahi baduzu, mesedez bidali email bat hurrengo helbidera:

DataProtectionOfficer.BR@jw.org.

Behean zure datu pertsonalen erabilerari buruz informazio gehiago topatuko duzu.

Zuri buruz gordetzen ditugun datu pertsonalak

Biltzen eta erabiltzen ditugun datu pertsonal gehienak zuk modu boluntarioan emandakoak dira. Datu hauek Jehobaren lekukoen erlijio eta jarduera erlijiosoak administratzeko eta mantentzeko erabiltzen ditugu. Horregatik, biltzen eta erabiltzen ditugun datu pertsonalak agerikoak direla ikusiko duzu. Hauen artean honakoak daude:

  • Oinarrizko datuak, esaterako, zure izena, jaiotze data eta generoa

  • Harremanetarako datuak, esaterako, helbidea, emaila, telefono zenbakia eta larrialdietarako harremanetarako datuak

  • Datu espiritualak, esaterako, bataiatze data, «gantzutua» edo «beste ardiak» taldekoa zaren, zure kongregazioan edo erakunde erlijiosoan duzun edozein eginkizun, zure predikazioko jarduera, zure egoera espirituala eta honekin lotutako datak, eta zure espiritualtasunari lotutako antzeko informazioa.

Biltzen ditugun datu pertsonalen barne datu pertsonal bereziak ere egon daitezke (datu bereziak). Datu berezien artean jatorri etnikoa eta sinesmen erlijiosoak daude, besteak beste.

Zure datu pertsonalak erabiltzearen helburuak eta oinarri legalak

Gure politikaren arabera, gure helburuak lortzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak bakarrik biltzen ditugu. Eta hauek legearen arabera prozesatzen ditugu baliozko eta legalak diren oinarriak izanik.

Berriemailea izatera iristen zarenean, zure datu pertsonalak legearen arabera bildu eta erabiltzen ditugu Jehobaren lekukoen erlijioaren mantentze eta administrazioarekin lotutako zilegi ditugun interesen arabera. Era honetara, zure gurtzari loturiko erlijio jardueretan aritzeko aukera duzu eta laguntza espirituala ere jaso dezakezu. Prozesatzen ditugun datuetan datu pertsonal bereziak badaude, esaterako zure sinesmen erlijiosoak, datu hauek beharrezkoak diren babes neurriekin prozesatzen ditugu eta ez ditugu erakunde erlijiosotik kanpo zabaltzen zure baimenik gabe. Zilegi ditugun interesetarako zure datu pertsonalak prozesatu aurretik, zuregan eta zure eskubideetan izango duen eragina aztertzen dugu.

Agian zure datu pertsonalak betebehar legal bat betetzeko ere erabili ditzakegu. Larrialdi bat gertatzean, datu pertsonaletan oinarritu gaitezke zure bizia edo beste norbaitena mantentzeko ezinbestekoa denean.

Normalean, ez ditugu datu pertsonalak baimenaren arabera prozesatzen, beste oinarri legal batzuetan oinarrituz egin ohi dugulako. Hala ere, zure datu pertsonalak prozesatzeko baimena ematean, baimen horretan oinarritzen gara. Kontuan izan mesedez adin txikikoen datuak gurasoen edo tutore legalen baimenarekin prozesatzen direla.

Beheko taulan zure datu pertsonalak erabiltzen ditugun moduak eta hau egiteko oinarritzen garen oinarri legalak azaltzen dira. Mesedez tokiko datu babesaren ardura duenarekin harremanetan jartzeko, erabili goiko informazioa behar izanez gero.

Helburua eta/edo jarduera

Datu mota

Prozesatzeko oinarri legalak

Gordetzen den epea

  • Kongregazioko berriemaileen txostenak mantentzea (erregistro erlijiosoak)

  • Oinarrizko datuak

  • Datu espiritualak

  • Datu bereziak: sinesmen erlijiosoak

  • Zilegizko interesa: Jehobaren lekukoen erlijio eta erlijio jarduerak mantentzea eta administratzea

  • Berriemaile aktiboak: Aurtengo eta aurreko zerbitzu urteetakoak

  • Berriemaile inaktiboak: Aktibo egon den azken zerbitzu urtea

  • Dagoeneko Jehobaren lekukoak ez direnen datuak ez dira gordetzen

  • Oharra: Zerbitzu urtea irailean hasi eta abuztuan bukatzen da

  • Jehobaren lekukoen bileretan, jarduera boluntarioetan edo proiektuetan parte hartzea

  • Oinarrizko datuak

  • Jarduera eta proiektu batzuetarako harremanetarako datuak eta datu espiritual batzuk

  • Datu pertsonal bereziak: sinesmen erlijiosoak

  • Zilegizko interesa: Jehobaren lekukoen erlijio eta erlijio jarduerak mantentzea eta administratzea

  • Ez dira datuak biltzen bileretan parte hartzean

  • Datuak zure jarduera boluntarioan edo proiektuetan parte hartu bitartean gordeko dira

  • Kongregazioan izendapen edo eginkizun bat edukitzea: izen, izendapen edo eginkizuna kongregazioko beste batzuekin partekatu daiteke edo, kasu zehatz batzuetan, erakunde erlijiosoarekin, iragarki taulan edo datu babesarekin bat datozen modu elektroniko baten bitartez

  • Oinarrizko datuak

  • Datu espiritual batzuk: kongregazioan edo Jehobaren lekukoen artean izendapen edo eginkizuna

  • Datu pertsonal bereziak: sinesmen erlijiosoak

  • Zilegizko interesa: Jehobaren lekukoen erlijio eta erlijio jarduerak mantentzea eta administratzea

  • Kongregazioko bileren programak programa berri batek ordezkatu arte gordeko dira

  • Kongregazioak predikatzeko taldeen datu eguneratuak gordetzen ditu

  • Helburua eta izendapen edo eginkizunerako beharrezkoa den bitartean

  • Jehobaren lekukoen adindunen laguntza espiritual eta sendotze lanak

  • Oinarrizko datuak

  • Harremanetarako datuak

  • Datu espiritualak

  • Datu pertsonal bereziak: sinesmen erlijiosoak

  • Zilegizko interesa: Jehobaren lekukoen erlijio eta erlijio jarduerak mantentzea eta administratzea (Eginak 20:28; Santiago 5:14, 15)

  • Aurkezpen gutunak gordetze politikaren arabera gordetzen dira

  • Helburuak betetzeko behar den bitartean

  • Larrialdietarako harremanetarako datuen prozesatzea

  • Oinarrizko datuak

  • Harremanetarako datuak

  • Berriemailearen larrialdietarako informazioa. Berriemaileak harremanetarako datuak ematen dizkio larrialdietarako kontaktuari.

  • Datuak berriemailea kongregazioan dagoen bitartean gordetzen dira

  • Jehobaren lekukoen erlijiorako edo erlijio jardueretarako edo legeak ezartzen duena jarraituz mantentzeko eta administratzeko beharrezkoa ikusten dugun beste edozein jarduera. (Kasu hauetan jakinarazpen bat jasoko duzu zure datuak prozesatu baino lehen)

  • Oinarrizko datuak

  • Harremanetarako datuak

  • Datu espiritualak

  • Datu pertsonal batzuk: sinesmen erlijiosoak

  • Zilegizko interesa: Jehobaren lekukoen erlijioa edo jarduera erlijiosoak mantentzea eta administratzea

  • Betebehar legala; edo

  • Baimena

  • Helburuak lortzeko beharrezkoa den edo legeak eskatzen duen denbora

Gordetzen den epea

Datu pertsonalak «Zure datu pertsonalak erabiltzearen helburuak eta oinarri legalak» atalean azaltzen diren helburuak lortzeko beharrezkoa den denboran bakarrik gordetzen ditugu.

Datu pertsonalak gorde behar diren epe egokia zehazteko, aplikatu beharreko baldintza legalak eta hauen kopurua, datuen mota eta datu pertsonal horiek zein delikatuak diren aztertzen dugu; zure datu pertsonalen baimendu gabeko erabilerak edo zabaltzeak ekarri ditzakeen ondorio txarren arriskua, zure datu pertsonalak prozesatzeko ditugun helburuak eta helburu horiek beste modu batzuen bidez lortu ditzakegun ere aztertzen ditugu.

Orokorrean, gordetzen den epea herrialde edo jurisdikzio batetik bestera aldatu daiteke eta bertako lege eta arauek ezartzen duten gordetzeko epeen arabera finkatzen dira. Datu pertsonalak epe luzeagoetan zehar gorde daitezke ere lege edo arauek eskatzen badute eta gure eskubide legalak ezartzeko, erabiltzeko eta defendatu ahal izateko.

Egoera batzuetan zure datu pertsonalak modu anonimoan erabili ditzakegu (beraz zurekin lotu ezin daitezkeelarik) ikerketak egiteko edo helburu estatistikoak betetzeko. Kasu hauetan, informazio hau nahi dugun bestez erabili dezakegu zuri jakinarazi gabe.

Zure datu pertsonalen gordetze epeari buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez jarri harremanetan datu babesaren ardura duenarekin, goian dagoen informazioa erabiliz.

Datu pertsonalak bidaltzea

Jehobaren lekukoek mundu mailan egiten dituzte beraien jarduerak. Hori dela eta, jarduera batzuk zentralizatu behar ditugu, hala nola, entitateei eskainitako informatika zerbitzuak. Jehobaren lekukoek erabiltzen dituzten hainbat entitateek informazioaren atal batzuk eskuratu ditzakete ohar honetan eta Organizados para hacer la voluntad de Jehová edo Organisés pour faire la volonté de Jéhovah liburuan azaltzen diren helburuak betetzeko. Adibidez, kongregazioz aldatzen zarenean, zure datu pertsonalak (oinarrizko datuak, harremanetarako datuak eta datu espiritualak) kongregazio berrira bidaliko dira. Kasu batzuetan, Jehobaren lekukoen bertako sukurtsalak zure datu pertsonalak prozesatu ditzake zuk kongregazio berriaren jarduera erlijiosoetan guztiz parte hartzen jarraitu dezazun eta gure erregistro erlijiosoak eguneratuak mantendu ditzagun. Honen barnean, zure datuak Brasileko gobernuaren arabera datu pertsonalei babes maila egokia ematen ez dieten herrialdeetara bidaltzea dago. Baita informazio pertsonala babesteko lege zehatzik ez duten herrialdeetara ere.

Erakunde erlijiosoaren barnean bidaltzen diren datu pertsonalen segurtasun eta integritatea babesteko segurtasun eta legezko neurri egokiak hartzen ditugu. Zure datu pertsonalak Brasilen biltzen ditugunean, Brasiletik kanpo bidaltzen dira honako kasuetan bakarrik

  • hartzailea zure datu pertsonalei babes maila egokia emango dion herrialde batean dagoenean; eta/edo

  • Brasiletik kanpoko datu kontrolatzaile edo prozesatzaileentzako Brasilek datu pertsonalen bidalketak egiteko ezartzen dituen baldintzak betetzen dituen akordiopean, hala nola, Brasileko datu babesa gainbegiratzen duen agintaritzak onartutako kontratu klausula estandarrak; eta/edo

  • zure baimenarekin.

Datuen segurtasuna

Gure jarduerak egitean lortzen dugun informazioren konfidentzialtasuna eta segurtasuna babesten dugu. Informazio horren eskuragarritasuna mugatua dago eta aplikatzen diren politika eta prozedimenduek informazioa galtzetik, gaizki erabiltzetik eta modu desegokian zabaltzetik babesten dute.

Egokiak diren neurri teknikoak eta antolakuntza neurriak hartzen ditugu prozesatzeko arriskuaren araberako segurtasun maila egokia ziurtatzeko, eta aldi berean honakoak hartzen ditugu kontuan: egungo egoera; aplikatzeak eskatzen dituen kostuak; prozesaketaren modua, eremua, testuingurua eta helburuak; eta pertsonen eskubide eta askatasunean eragina izateko arriskuen probabilitate eta larritasuna. Neurri hauen artean honakoak daude, baina ez daude hurrengoetara mugatuak:

  • eskuragarritasun kontrola, konfidentzialtasuna eta integritatea;

  • komunikazio eta prozesaketen segurtasuna;

  • datu pertsonalak ezizenen bidez, modu anonimoan edo enkriptaturik erabiltzea;

  • prozesaketen segurtasuna ziurtatzeko neurri tekniko eta antolakuntza neurrien eraginkortasuna aztertzea eta balioztatzea.

Datu pertsonalak beti edo askotan eskuragarri dituztenek edo datu pertsonalak prozesatzen dituztenek beraien eskubide eta erantzukizunak ezagutzeko beharrezkoa den trebakuntza eta informazioa dutela ziurtatzen dugu.

Datu pertsonalen zabaltzea

Zure datu pertsonalak zabaldu ditzakegu hurrengo egoeretan:

  • «Zure datu pertsonalak erabiltzearen helburuak eta oinarri legalak» atalean azaltzen diren helburuak lortzeko egokia bada. Honen barne erakunde erlijiosoaren barnekoak daude;

  • aplikagarria den legeak eskatzen badu;

  • gure eskubideak, ondasunak edo segurtasuna babesteko eta defendatzeko egokia dela uste badugu;

  • epaiketa prozedimendu bat, auzitegi baten agindu bat edo beste betebehar legal batekin betetzeko edo gobernuaren eskaera bati erantzuteko beharrezkoa bada; edo

  • zure baimena baldin badugu.

Datu pertsonalen hirugarrengo hartzaileen artean honakoak daude:

  • Erakunde legegileak

  • Auzitegiak, polizia eta legea betearazten duten agentziak

  • Zerbitzu edo laguntza hornitzaileak

Datu pertsonalekin lotutako zure eskubideak

Zuri buruz dugun informazio pertsonalarekin loturik eskubide batzuk izan ditzakezu bertako legeen arabera. Hauen artean honakoak egon daitezke:

  • Zure datu pertsonalak nola erabiliko diren jakiteko eskubidea. Zure datu pertsonalak nola erabili edo partekatuko ditugun jakiteko eskubidea duzu.

  • Zure datu pertsonaletara sarbidea izateko eskubidea. Zure datu pertsonalak prozesatzen ari garen baieztapena izateko eskubidea duzu eta baita zure datu pertsonaletara sarbidea izateko eskubidea ere.

  • Okerrak diren datu pertsonalak zuzentzeko eskubidea. Okerrak edo osatu gabekoak diren datuak zuzentzeko edo osatzeko eskubidea duzu, adibidez, zure harremanetarako datuak aldatzen badituzu.

  • Egoera zehatz batzuetan zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea. Hau «ahazteko eskubidea» izenaz ere ezagutzen da. Hau ez da eskubide absolutu bat, datu pertsonal guztiak ezabatzea eskatzeko. Zuk egindako eskaera bakoitza kontu handiz aztertuko dugu aplikagarriak diren legeen arabera.

  • Baimena ezeztatzeko eskubidea. Datu pertsonalak zure baimenean oinarrituz prozesatzen baditugu, edozein momentutan baimen hori ezeztatzeko eskubidea duzu. Normalean, ez ditugu datu pertsonalak baimenean oinarrituz prozesatzen, baizik eta beste oinarri legal batzuk erabiliz.

  • Egoera zehatz batzuetan datu pertsonalen prozesaketa mugatzeko eskubidea. Eskubide hau duzu datu pertsonalen zehaztasunari buruzko eztabaidaren bat baduzu, datuen prozesaketa eragozteko eskatu baduzu, datu pertsonalen prozesaketa ilegala bada eta hauek ezabatu eta mugatzea eskatzearen aurka bazaude, edo datu pertsonalak ez baditugu gehiago behar baina guk gordetzea nahi baduzu erreklamazio legal bat ezartzeko, exekutatzeko edo defendatzeko.

  • Datuen eramangarritasun eskubidea. Eskubide hau aplikagarria da hurrengo kasuetan bakarrik: prozesaketa zure baimenean oinarrituta badago, edo kontratu bat betetzeko datu pertsonalak prozesatu behar badira eta prozesaketa modu automatikoan egiten bada.

  • Egoera zehatz batzuetan datu pertsonalen prozesaketari uko egiteko eskubidea. Zilegi ditugun interesak betetzeko zure datu pertsonalak prozesatzen ari bagara, prozesaketa honi uko egiteko eskubidea duzu.

Azaldutako edozein eskubide erabili dezakezu datu babesaren ardura duenarekin harremanetan jarriz goiko informazioaren bitartez.

Zure nortasuna konfirmatzeko eta zure datu pertsonaletara sarbidea izateko eskubidea duzula ziurtatzeko (edo beste edozein eskubide erabiltzeko), agian, informazio zehatz bat eskatu beharko dizugu. Hau segurtasun neurri bat da, datu pertsonalak jasotzeko eskubiderik ez duen inori zabaldu ez daitezen. Gainera, zurekin kontaktuan jarri gaitezke zure eskaerarekin lotutako informazio gehiago eskatzeko eta horrela guk azkarrago erantzun ahal izateko.

Jehobaren lekukoek datu babesaren legeren bat edo beste arauren bat hautsi dutela uste baduzu, datu babesaren ardura duenarekin jarri zaitezke harremanetan goiko informazioa erabiliz. Datu babesaren ardura duenak zure eskaera ikertuko du eta nola kudeatuko duen azalduko dizu. Honetaz gain, zure herrialdeko edo lege haustea gertatu den tokiko datu babesa gainbegiratzen duen agintaritzaren aurrean salaketa egiteko, edo jurisdikzioa duen auzitegi bati kasua adierazteko, eskubidea ere duzu.

Aldaketak ohar honetan

Jehobaren lekukoen datuak erabiltzeko modua noizbehinka aldatu egin daiteke erlijio-jarduerak, legea edota teknologia aldatzen delako. Noizbait Datu pertsonalen erabilera orria aldatu behar bada, aldaketa horiek orri honetan ipiniko dira jasotzen den informazioa zein den eta nola erabiltzen den berri-emaileek jakin dezaten. Mesedez, begiratu noizean behin aldaketarik dagoen orri honetan.

a Berriemaileak Jehobaren lekuko kongregazio batekin batera Jainkoaren Erreinuaren berri onak predikatzen dituzten pertsonak dira.