Datu pertsonalen erabilera: Kolonbia
Berriemaile bihurtzean, norberak badaki Jehobaren lekukoen mundu-mailako erlijio erakundeak (Kolonbiako Jehobaren lekukoen kristau eliza, Jehobaren lekukoen bertako kongregazioa, bertako sukurtsala eta antzeko erakunde kolaboratzaileak barne) datu pertsonalak legearen arabera erabiltzen dituela zilegi dituen erlijio interesetarako. Berriemaileek borondatez ematen dizkiote datu pertsonalak beraien kongregazioari Organizados para hacer la voluntad de Jehová edo Organisés pour faire la volonté de Jéhovah liburuak dioen bezala. Era honetara, beraien gurtzari loturiko erlijio jardueretan aritzeko aukera dute eta laguntza espirituala ere jaso dezakete (1 Pedro 5:2).
Datu pertsonalen barne, izena, jaioteguna, sexua, bataioaren data, harremanetarako informazioa edo egoera espiritualaren informazioa, predikatze laneko jarduera, Jehobaren lekukoen artean dituen edozein eginkizun edo beste jarduera erlijiosoetan parte hartzean berriemaileek eman ditzaketen datuak daude. Datuen barne berriemailearen sinesmenak azaltzen dituen informazioa eta intimoak diren beste datu pertsonal batzuk ere egon daitezke, adibidez, osasunari, sexualitateari edo umeei eta adoleszenteei buruzko informazioa. Datu pertsonalen erabilerak datuak bildu, jaso, antolatu, sailkatu eta gordetzea ekar dezake, baita datuei dagokien antzeko ekintzak ere.
Datu babesaren legea honakoa da herrialde honetan:
Datu pertsonalen babesaren legea (2012ko 1581 legea) eta bere dekretu erregulatzaileak.
Datu babesaren legepean, berriemaileek Jehobaren lekukoek beraien datu pertsonalak erlijio helburuetarako erabil ditzaten onartzen dute, honakoak barne direlarik:
Jehobaren lekukoen erlijioa administratu eta mantentzea
Jehobaren lekukoen bertako kongregazioko edozein bileretan eta edozein ekintza edo proiektutan boluntario bezala parte hartzea
munduan zehar Jehobaren lekukoen heziketa espiritualerako grabatua eta berremana izango den bilera edo biltzar batean boluntario bezala parte hartzea
kongregazio batean beste edozein eginkizun eman edo betetzea. Honen barne Jehobaren lekukoen bilera aretoko informazio taulan berriemailearen izena eta eginkizuna agertzea dago
Kongregazioko berri-emaile erregistroan dauden txartelak mantentzea
Jehobaren lekukoen adindunek sendotzea eta zaintzea (Eginak 20:28; Santiago 5:14, 15)
larrialdi batean erabiltzeko harremanetarako informazioa gordetzea
Datu pertsonalak goian aipatutako helburuak edo zilegi diren beste helburu batzuk bete bitartean bakarrik gordeko dira. Berriemaile batek Datu pertsonalak erabiltzeko baimena eta jakinarazpena dokumentua ez sinatzea erabakitzen badu eta bere datu pertsonalak erabiltzeko baimenik ematen ez badu, Jehobaren lekukoek ezin izango dute aztertu berriemailea kongregazioan edo zenbait erlijio jardueratan eginkizun batzuk betetzeko aproposa ote den.
Jehobaren lekukoek mundu mailan egiten dituzte beraien jarduerak. Horregatik, berriemaileen datu pertsonalak berriemaileak dauden herrialdetik kanpo bidali edo bildu daitezke. Herrialde hauetako legeek datu babes maila desberdinak dituztenez, maila hauek ez dira beti datuak bidaltzen dituen herrialdekoaren berdinak. Jehobaren lekukoek bidaltzen den edozein informazioren babeserako beharrezkoak diren neurri egokiak hartzen dituzte. Hauen barne akordio lotesleak erabiltzea dago. Jehobaren lekukoen mundu mailako erlijio erakundearen parte diren hartzaile guztiek berriemaileen datu pertsonalak Datu babesari buruzko Jehobaren lekukoen politika orokorraren arabera bakarrik erabiltzen dituzte.
Berriemaileek Jehobaren lekukoek dituzten datu pertsonalak eskuratzeko, ezabatzea edo prozesaketa mugatzea eskatzeko, edo prozesaketa ukatzeko eta akatsak zuzentzeko eskubidea dute. Berriemaileek baimena eman dutela frogatzea eskatzeko, eta datu pertsonal intimoak edo umeen eta adoleszenteen datuak emateko edo ez emateko eskubidea dute. Edozein momentutan berriemaileek datuak erabiltzeko baimena atzera bota edo datuak ezabatzea eskatu dezakete, datuen prozesaketan konstituzio eta legezko printzipio, eskubide eta bermeak betetzen ez direnean. Berriemaileek beraien datu pertsonalak erabiltzeko baimena atzera botatzen badute edo beraien datu pertsonalak ezabatzea eskatzen badute, Jehobaren lekukoek datu pertsonal horietako batzuk erabiltzen jarrai dezakete, zilegi diren erlijio helburuetan edo Datu babesaren legeak eman dezakeen beste bidezko lege oinarri batean oinarrituz. Berriemaileek badakite erreklamazio bat egiteko eskubidea dutela Kolonbiako industria eta merkataritzako arduradunaren aurrean.
Jehobaren lekukoek, Datu babesaren legearen arabera, datu pertsonalak babesteko hainbat prozedura eta teknika martxan jarri dituzte segurtasun gisa. Berriemaileek badakite beraien datu pertsonalak, baimenduriko pertsona kopuru mugatu batek soilik erabiliko dituela lehen esandako helburuak betetzeko.
Dagokion datu babesaren ardura duenari edozein informazio eskatu ahal zaio honako helbidera idatziz:
DataProtectionOfficer.CO@jw.org
Berriemaileek badakite jw.org webgunean, Datu babesari buruz harremanetan jartzeko orrian, beraien herrialdeko datuen kudeatzailearen izena eta, aplikagarri denean, honen ordezkariaren eta datu babesaren ardura duenaren izenak eta harremanetarako informazioa aurkitu ditzaketela.
Berriemaile batek eskaera bat bidaltzeko, notario batek baimendutako eskaeraren kopia eskaneatu bat eta erantzuna bidali behar den email helbidea bidali behar ditu. Eskaerak beharrezkoak diren datu guztiak ez baditu, bost lan egunen buruan erantzun bat bidaliko zaio bi hilabeteko epean eskaera guztiz betetzeko eskatuz, edo bestela eskaera atzera bota duela ulertuko da. Eskaera bete eta egiaztatu ondoren, erantzuna emango da hamar lan egunen buruan kontsulta bat bada edo 15 lan egunen buruan erreklamazio bat bada. Bi epe hauek luzatu daitezke oraingo legeak ezartzen dituen terminoen arabera.
Jehobaren lekukoek datuak erabiltzeko modua noizbehinka aldatu egin dezakete zenbait erlijio jardueratan, legean edota teknologian aldaketak egon daitezkeelako. Noizbait Datu pertsonalen erabilera orri hau aldatzea beharrezkoa bada, aldaketa horiek orri honetan ipiniko dira jasotzen den informazioa zein den eta nola erabiltzen den berriemaileek jakin dezaten. Mesedez, begiratu noizean behin orri honetan aldaketarik dagoen.