Saltatu edukira

Datu pertsonalen erabilera: Eslovenia

Datu pertsonalen erabilera: Eslovenia

Berri-emaile bihurtzean, norberak badaki Jehobaren lekukoen mundu-mailako erlijio-erakundeak (Jehobaren lekukoen bertako kongregazioa, bertako sukurtsala eta antzeko erakunde kolaboratzaileak barne) datu pertsonalak legearen arabera erabiltzen dituela zilegi dituen erlijio-interesetarako. Berri-emaileek borondatez ematen dizkiote datu pertsonalak beraien kongregazioari Organizados para hacer la voluntad de Jehová edo Organisés pour faire la volonté de Jéhovah liburuak dioen bezala. Era honetara, beraien gurtzari loturiko erlijio-jardueretan aritzeko aukera dute eta laguntza espirituala ere jaso dezakete (1 Pedro 5:2).

Berri-emaileek beste datu pertsonal batzuk ere eman diezazkiekete Jehobaren lekukoei beste erlijio-jarduera batzuetan parte hartzen duten heinean. Datu pertsonalen barne, izena, jaioteguna, sexua, bataioaren data, harremanetarako informazioa edo egoera espiritualaren informazioa, predikatze-laneko jarduera edo Jehobaren lekukoen artean dituen edozein eginkizun daude. Datuen barne berri-emailearen sinesmenak azaltzen dituen informazioa eta intimoak diren beste datu pertsonal batzuk ere egon daitezke. Datu pertsonalen erabilerak datuak bildu, jaso, antolatu, sailkatu eta gordetzea ekar dezake, baita datuei dagokien antzeko ekintzak ere.

Datu babesaren legea honakoa da herrialde honetan:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EU) 2016/679.

Datu babesaren legepean, berri-emaileek Jehobaren lekukoek beraien datu pertsonalak erlijio-helburuetarako erabil ditzaten onartzen dute, honakoak barne direlarik:

  • Jehobaren lekukoen bertako kongregazioko edozein bileretan eta edozein ekintza edo proiektutan bolondres parte hartzea;

  • munduan zehar Jehobaren lekukoen heziketa espiritualerako grabatua eta berremana izango den bilera edo biltzar batean parte hartzea aukeratzea;

  • kongregazioan edozein eginkizun betetzea, berri-emailearen izena eta eginkizuna Jehobaren lekukoen bilera-aretoko informazio taulan azaltzea eskatuko duena;

  • Kongregazioko berri-emaile erregistroan dauden txartelak mantentzea;

  • Jehobaren lekukoen arduradunek sendotzea eta zaintzea (Eginak 20:28; Santiago 5:14, 15);

  • larrialdi batean erabiltzeko harremanetarako informazioa gordetzea.

Datu pertsonalak zehaztu gabeko epean gordeko dira lehen esandako eta zilegi diren helburuak bete bitartean. Berri-emaile batek Datu pertsonalak erabiltzeko baimena eta jakinarazpena ez sinatzea erabakitzen badu, Jehobaren lekukoek ezin izango dute aztertu berri-emailea kongregazioan edo zenbait erlijio-jardueratan eginkizun batzuk betetzeko aproposa ote den.

Datu pertsonalak Jehobaren lekukoen edozein erakunde kolaboratzaileetara bidali daitezke beharrezkoa eta aproposa denean. Berri-emaileek Jehobaren lekukoen erakunde kolaboratzaile batzuk beste herrialde batzuetan daudela dakite. Herrialde hauetako legeek datu babes maila desberdinak dituztenez, maila hauek ez dira beti datu babesa bidaltzen dituzten herrialdekoen berdinak. Hala ere, berri-emaileek beraien datu pertsonalen edozein hartzailek Datu babesari buruzko Jehobaren lekukoen politika orokorraren arabera erabiliko dituztela dakite, hartzaile hauek Estatu Batuetako Egoitza nagusian dauden erakunde kolaboratzaileak izan daitezkeelarik.

Berri-emaileek Jehobaren lekukoek dituzten datu pertsonalak eskuratzeko, prozesua ezabatu edo murrizteko eta okerrak zuzentzeko eskubidea dute. Berri-emaileek beraien datu pertsonalei aurrerago zenbait erabilera emateko baimena edozein unetan baliogabetu dezakete. Berri-emaile batek bere datu pertsonalak erabiltzeko baimena atzera botatzen badu, Jehobaren lekukoek datu pertsonal horietako batzuk erabiltzen jarrai dezakete baimen hori izan gabe. Hau guztia zilegi diren erlijio-helburuetan oinarritzen da, hau da, Jehobaren lekukoen mundu-mailako kidetzaren informazioaren kudeaketa eta mantentzean edo Datu babesaren legeak eman dezakeen beste bidezko lege-oinarri batean. Berri-emaileek badakite erreklamazio bat egiteko eskubidea dutela bizi diren herrialdeko datu babesa gainbegiratzen duen agintaritzaren aurrean.

Jehobaren lekukoek, Datu babesaren legearen arabera, datu pertsonalak babesteko hainbat prozedura eta teknika martxan jarri dituzte segurtasun gisa. Berri-emaileek badakite beraien datu pertsonalak baimenduriko pertsona kopuru mugatu batek soilik erabiliko dituela lehen esandako helburuak betetzeko.

Dagokion datu babesaren ardura duenari eskatu daiteke edozein informazio honako helbidera idatziz:

DataProtectionOfficer.SI@jw.org.

Berri-emaileek badakite jw.org webgunean, Datu babesari buruz harremanetan jartzeko orrian, beraien herrialdeko datuen kudeatzailearen izena eta, aplikagarri denean, honen ordezkariaren eta datu babesaren ardura duenaren izenak eta harremanetarako informazioa aurkitu ditzaketela.

Datuak erabiltzeko modua noizbehinka aldatu egin daiteke gure erlijio-jarduerak, legea edota teknologia aldatzen delako. Noizbait Datu pertsonalen erabilera orria aldatu beharko bagenu, aldaketa horiek orri honetan ipiniko genituzke jasotzen dugun informazioa zein den eta nola erabiltzen den berri-emaileek jakin dezaten. Mesedez, begiratu noizean behin aldaketarik dagoen orri honetan.